Edukira joan

Hilario Arbelaitz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hilario Arbelaitz
Bizitza
JaiotzaOiartzun1951ko maiatzaren 27a (73 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraksukaldaria
zuberoa.com

Hilario Arbelaitz (Oiartzun, Gipuzkoa, 1951ko maiatzaren 27a - ) euskal sukaldaria da.

Hogei urterekin, Ainhoako (Lapurdi) Iturri jatetxean hasi zen lanean. Urte asko eman zituen bertan eta ondoren bere jaiotetxera itzuli zen. Bere osabak eta aitak, 1940. urte inguruan, familiako baserriaren zati bat sagardotegi bihurtzea erabaki zuten. Pixkanaka Hilariok hartu zuen jatetxearen ardura eta sukaldaritzaren goi mailan kokatzen da, gaur egun, Zuberoa jatetxea. Gaur egun bera da jatetxe honetako sukaldariburua eta Jose Maria eta Eusebio Arbelaitz anaiak izaten ditu laguntzaile. Jatetxe honekin, Hilario Arbelaitzek Gastronomiako Sari Nazionala eskuratu zuen 1991. urtean, eta Euskadi Gastronomia saria, berriz, 1993an. Euskal sukaldaritzaren barruan sona handia hartu du azken urteetan Hilario Arbelaitzek.[1]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Hilario Arbelaitz sua eta eskua» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).