Hildisvini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Freyja Hildisviniren gainean, Hyndla bisitatzen. Lorenz Frølichen marrazkia. (1895)

Hildisvini, eskandinaviar mitologian ("gudurako basurdea"), Edda poetikoko Hyndluljóðn kontatzen den arabera, Freyjaren basurdea zen, katuek tiraturiko bere gurdia erabiltzen ez zuenean muntatzen zuena.

Áliren kaskoa ere bazen, Adils errege suediarrak hartu zuena Vänern lakuko izotzeko guduaren ondoren, Aliren heriotzarekin amaitu zena.

Beowulfen kaskoan basurde bat izateak, erabiltzen zuen gerlariaren bizitza babesten zuela esaten da.

Antzinako eskandinaviarren artean, basurdea, babeserako kuttuntzat eta ugalkortasun ikurtzat hartzen zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]