Antzina, Euskal Herrian, oihal zaharrak eta kuiak hartuta mozorrotzen zen gazte jendea; inauterietan bezala, mozorroaren helburu nagusia, gure burua ezkutatzea, inork ez ezagutzea, aurpegia estaltzea zen. Gazteak etxez etxe joan ohi ziren, aginaldoa jasotzera: jakiak, dirua edo gozokiak. Egun, hainbat xehetasunetan Hilen Egunaren antz handia duen Halloween jai komertzialak hartu du haren tokia Euskal Herrian eta munduko beste herrialde askotan.[1][2][3]