Edukira joan

Hileta-kutxa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hileta-kutxa erromatarra. I. mendea, Palermoko eskualdeko arkeologia-museoa.

Errauts-kutxatila,[1] urna[2][3] edo hileta-kutxa[4][5] zeramikaz, harriz, brontzez, marmolez, alabastroz edo beiraz egindako edukiontzi itxi bat da, eta bertan, hildako baten senideek haren errautsak jasotzen dituzte erre ondoren.[6][7][8]

Mendeetan erabili izan da gorpu bat erre ondoren errautsak edo gorpuaren atal erreak[oh 1] gordetzeko, eta oraindik ere erabiltzen dute hileta-enpresek, hildakoaren gorpua erraustuz gero. Erabilera horiekin lotuta egon daitekeen beste ontzi bat erlikia-ontzia da: Erlikia bat edo gehiago gordetzen eta maiz, erakusten duen ontzia da, hau da, arbasoen, santuen edo beste pertsonaia sakratu batzuen hondarrak, baita haiei lotutako elementuena ere, kultuaren arabera. Oro har, metal nobleak erabiltzen dira, hala nola urrea eta zilarra, harribitxiak, berraprobetxatutako antzinako bitxiak, agatak, esmalteak eta marfilak.[9]

Lorategi bat apaintzeko harrizko urna bat, barruan gorpuzkiak ez dituena.

Hileta-artean, urna ere apaingarri arkitektoniko bat da, heriotza sinbolizatzen duena. Anfora edo urna estalia ere deitua.

Errausketa-errituak egin dituzten zibilizazioetan erabili izan da, eta ontzi klasiko espezifikoak sortu dituzte. Minoikoen artean, kasu, pithoiak erabiltzen zituzten (gorpuak ehortzita gordetzeko, ez errausketa-errautsak. Etrurian eta Erroman ere erabili zituzten edukiontzi mota jakinak. Erromatarrek ‘eltzeak’ erabiltzen zituzten, familiaren horma-hobiancolumbarium», hitzez hitz «usategi») edo hileta-aldare batean jartzen zituztenak. Kultura bakoitzaren mitologiarekin eta heriotzarekin eta bere munduaz gaindikoarekin zerikusia zuten motiboekin apainduta egon ohi ziren.

Brontze Aroan Norfolkeko zelai batean lurperatutako kutxen aurkikuntzak, 1658an, Thomas Browne ingelesak deskribapen bat argitaratu zuen, eta bere garaian egindako hileta-errituekin paralelismo bat ezartzera, Hydriotaphia or Urn Burial (1658) izena jarri zion liburuari

Italiako IX. mendeko errauts-kutxatila, Vilanova kulturakoa, etxola itxura duena.

Volterrako Guarnacciko Etruriar Museoan (Toskana) toba, alabastro eta terrakotaz egindako 600 errauts-kutxa baino gehiago gordetzen dira.

  1. Gorpu bat errauts bilakatu arte erretzeko tenperatura oso altuak behar dira, bate ere hezurrak birrintzeko. Mendeetan, tenperatura altuko laberik gabe, gorpuak airean erretzen ziren eta hildakoaren gertukoek jasotzen zutena hondakin horiek ziren. Hezur gogorrak, erreta eta zatitan txikituta geratzen ziren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Vasco, Eusko Jaurlaritza-Gobierno. (2023-01-11). «hilerrirako errauts-kutxatila» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-09-27).
  2. Arkeologia hiztegia. .
  3. Euskaltzaindiaren Hiztegia. .
  4. «Hileta-Kutxak - Hartea Memoria» Memoria (kontsulta data: 2025-09-27).
  5. Peñalver, Xabier. «Mairubaratzak : Pirinioetako harrespilak» Munibe. Antopologia-arkeologia (Donostia: Aranzadi) 19. gehigarria: 228..
  6. Lajo Pérez, Rosina. (1990). Léxico de arte.. Madril: Akal, 208 or. ISBN ISBN 978-84-460-0924-5...
  7. Borrás Gualis, Gonzalo Máximo; Fatás Cabeza, Guillermo. (1999). Diccionario de términos de arte y elementos de arqueología, heráldica y numismática. Alianza ISBN 978-84-206-3657-3. (kontsulta data: 2025-09-27).
  8. «Tesauros - Diccionarios del patrimonio cultural de España - Urna cineraria» tesauros.cultura.gob.es (kontsulta data: 2025-09-27).
  9. «Tesauros - Diccionarios del patrimonio cultural de España - Relicario» tesauros.cultura.gob.es (kontsulta data: 2025-09-27).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]