Hilketa lokartua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hilketa lokartua
Datuak
Idazlea Agatha Christie
Argitaratze-data 1976
Generoa Eleberria
Jatorrizko izenburua Sleeping Murder
Argitaletxea Collins Crime Club
Herrialdea Erresuma Batua
ISBN 978-2-7024-0561-1
OCLC 2904600
Euskaraz
Izenburua Hilketa lokartua
Itzultzailea Xabier Aristegieta Okiñena
Argitaratze-data 2008
Bilduma Enigma
Orrialdeak 349
ISBN 9788487484865

Hilketa lokartua (ingelesez: Sleeping Murder) Agatha Christiek idatzitako eleberri bat da. 1976an argitaratu zen. Miss Marple pertsonaia eleberri honetan ere agertzen da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Gwendak eta bere senarrak Hillside izeneko etxea erosi dute Ingalaterrako Dillmouth herrian, baina gauza oso bitxiak gertatzen hasi dira. Gwenda etxe horren iraganarekin topo egiten hasten da, baita bere iraganarekin ere.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Miss Marple: neskazahar adinekoa, buruargia eta sudurluzea.
  • Gwenda Reed: Hogeita bat urteko emakume ederra, Gilles Reedekin ezkondu berria. Zeelanda Berrian bizi izan da, Ingalaterran bizitzera etorri baino lehen.
  • Gilles Reed: Gizon gazte atsegina eta Gwendaren senarra.
  • Kelvin Halliday: Britaniar armadako ofiziala eta Gwendaren aita.
  • Helen Halliday: Emakume oso ederra, Kelvin Hallidayren bigarren emaztea eta Gwendaren amaordea.
  • James Kennedy: Sendagilea eta Helen Hallidayren anaiordea.
  • Walter Fane: Abokatu-bulego bateko zuzendaria. Berak eta Helen Hallidayk ezkon-hitza emana eduki zuten, baina azkenean ez ziren ezkondu.
  • Jack Afflick: Helen Hallidayren gaztetako mutil-laguna.
  • Richard Erskine: Helenekin izugarri maiteminduta egon zen gizon ezkondua.
  • Lily Abbott: Hallidaytarren neskamea.
  • Edith Pagett: Hallidaytarren sukaldaria.
  • Léonie: Gwendaren haurtzain suitzarra.
  • Cocker andrea: Reedtarren sukaldaria.
  • Primer inspektorea: istorioko gertakariak ikertzeko ardura duen inspektorea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]