London School of Economicsen eta Sorbonnen ikasi zuen. Ondoren, diplomazialari egon zen Lomén eta Genevan. Herriaren Nazio Alderdiaren presidentegaia zela, 1979ko estatu kolpearen ostean egindako hauteskundeak irabazi zituen. Inflazioaren kontra borrokatzen eta egoera sozio-ekonomikoa zuzentzen saiatu zen, arrakasta handirik gabe. Kudeaketa ekonomiko txarra eta gobernu zibilaren ustelkeria kritikatuz, 1981eko abenduaren 31n Jerry Rawlings kapitainak beste estatu kolpe bat eman zuen, aginpidea berriz hartu, eta Limann presidente kargutik kendu.[1]