Hilma Angered-Strandberg
| Hilma Angered-Strandberg | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Eduvigis Leonor parrokia, 1855eko ekainaren 10a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Meran, 1927ko urtarrilaren 23a (71 urte) |
| Familia | |
| Aita | Carl Gustaf Strandberg |
| Ama | Eva Strandberg |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | suediera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Izengoitia(k) | Lilian eta Skjalf |
Hilma Kristina Elisabeth Angered-Strandberg (Stockholm, 1855eko ekainaren 10a – Meran, 1927ko urtarrilaren 23a), Lilian[1] eta Skjalf[2] izengoitiz ere ezaguna, suediar idazlea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Carl Gustaf Strandberg epailearen eta Eva Strandbergen bost seme-alabetatik zaharrena, Hilma Strandberg Stockholmen jaio zen 1855ean. Oso gaztea zela, gurasoak hil zitzaizkion, eta bere bizimodua irabazi behar izan zuen. Denbora batez irakasle pribatu izan ondoren, telegrafo-operadore bihurtu zen eta 1883tik 1888ra Fjällbackan lan egin zuen. Garai horretan, hainbat aldizkaritarako ipuinak idazten hasi zen.[1]
1888an Hjalmar Angered margolariarekin ezkondu zen eta Ameriketako Estatu Batuetara joan zen bizitzera. Bi seme-alaba izan zituen, baina biak umetan hil ziren. Ezkontzatik sei urtera, senar-emazteak Suediara itzuli ziren.[1][3][2]
1898an, Ipar Amerikan girotutako bi eleberri plazaratu zituen, Den nya världen eta På prärien. 1904an, Lydia Vik eleberria argitaratu zuen, neurri batean autobiografikoa.[1]
Osasun kaskarra eta zailtasun ekonomikoak izan arren, asko bidaiatu zuen Italian eta Suitzan zehar. 1905ean, Under söderns sol bilduma argitaratu zuen, Italian jasotako inpresioetan oinarritua. Hemma (1912) eleberriaren eta På bygator och alpvägar (1915) ipuinen argumentua ere Italian gertatzen da.[1]
1916an, Hilma Angered-Strandberg Suediako Bederatzien Elkartearen sari nagusia jaso zuen. 1919an senarra hil zitzaion. 1924an, idazlearen azken liburua argitaratu zen, Barbarens son eleberri historikoa, zeinaren argumentua Erdi Aroko Italian gertatzen den. Eleberri honen hitzaurrea Ellen Keyk idatzi zuen. 1888tik 1925era bi idazlek gutunak idazten zizkioten elkarri, eta haien arteko korrespondentzia, 228 gutun biltzen dituena, gaur egunera arte gorde da. Hilma Angered-Strandberg 1927an hil zen Meranen, Italian.[1]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- I dur och moll: smärre dikter (1886)
- Västerut: skisser och noveller (1887)
- Den nya världen : roman (1898)
- På prärien: roman (1898)
- Från det nya och gamla landet: noveller (1899)
- Min väg till diktning (1902)
- Lydia Vik : en själs historia (1904)
- Under söderns sol (1905)
- Trollmark och andra berättelser (1907)
- Ödesglimtar (1908)
- Hemma: roman i tre delar (1912)
- På bygator och alpvägar (1915)
- Barbarens son: berättelse (1924)
- Det illeste folk hör här i Fjellbacka, det är sanningen (hil ostekoa, 1992)
- Synd: noveller av det moderna genombrottets kvinnor (hil ostekoa, 1993)
- Ur tvennes liv (hil ostekoa, 1999)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1916: Bederatzien Elkartearen Sari Nagusia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f (Ingelesez) Åkerström, Ulla. «Hilma Kristina Elisabeth Angered-Strandberg» Svenskt kvinnobiografiskt lexikon 2018-03-08 (kontsulta data: 2025-03-11).
- ↑ a b (Suedieraz) Lotass, Lotta. «Hilma Angered-Strandberg (1855-1927)» Svenskt biografiskt lexikon (kontsulta data: 2025-03-11).
- ↑ (Suedieraz) Svensson, Anders. «Hilma Angered-Strandberg» Det Gamla Göteborg 2016-11-11 (kontsulta data: 2025-03-11).