Himerako gudua (K.a. 480)

Koordenatuak: 37°58′26″N 13°49′26″E / 37.973997°N 13.823986°E / 37.973997; 13.823986
Wikipedia, Entziklopedia askea
Himerako gudua (K. a. 480)» orritik birbideratua)
Himerako gudua (K.a. 480)
Himerako gudua
Himera guduaren irudikapen erromantikoa.
DataK.a. 480
LekuaHimera
Koordenatuak37°58′26″N 13°49′26″E / 37.973997°N 13.823986°E / 37.973997; 13.823986
EmaitzaErabateko greziar garaipena. Etengabeko Sirakusaren nagusitasuna Sizilian.
Gudulariak
Sirakusa
Agrigento
Kartago
Buruzagiak
Gelon
Teron
Hamilkar Magon
Indarra
Antzinako balioespena:
50.000 infante eta 5.000 zaldun[1]

Balioestapen modernoa:
20.000 infante eta 2.000 zaldun[2]​ (4.000-5.000 hoplita, 750-1.000 psiloi eta 400-500 zaldun Siracusako Hamippos[3])​

Antzinako balioespena:
300.000 soldadu[4]


Baloiestapen modernoa:
50.000
Galerak
2.300 >9.000

Himerako gudua (K.a. 480) antza denez, Salaminako gudua[5] edo Termopiletakoa[6] egun berean gertatu zen. Himera guduan, Gelon Sirakusakoak eta Teron Agrigentokoak Hamilkarren indarrak garaitu ondoren, ezerezean geratu ziren kartagotarren ahaleginak Himerako tiranoa berrezartzeko.

Gaurko ikerlariek ez dute uste Himera eta Salaminako guduen kointzidentzian ezta pertsiar-kartagotar konspirazioan greziar zibilizazioa deseuztatzeko ere[7]. Hala ere, ados daude greziar garaipenaren ondorioz, kartagotarren eragina ahuldu zela Sizilian zenbait harmakadatan[8] [9]. Himerakoa, Siziliar gerretatik garrantzitsuenetariko bat izan zen.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Feniziarrek Siziliako kostan merkataritza-postuak ezarri zituzten K.a. 900 urtetik, baina ez ziren inoiz oso barrualdera joan. Haiek elimoen, sikanoen eta sikuloen komunitateekin merkataritza egiten zuten eta greziar kolonoak heldu zirenean, K.a. 750 ondoren[10], erresistentziarik gabe Motiara, Panornosera eta Soluntera erretiratu ziren. Hiri hauek independenteak izan ziren K.a. 540 arte, Malko Kartagokoak “Sizilia osoa” konkistatu eta gero, arpilatutakoa Tirora bidali zuenean[11].

Kartagotarren nagusitasuna eta greziarrak Sizilian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kartagotarrak saiatu ziren greziarren intrusioak feniziar eskualdeetan eteten. Hasieran (K.a. 750-650), feniziarrek amore eman zuten, baina greziarrak Iberiar penintsulara heldu zirenean, K.a. 650 inguru, Kartago feniziar erresistentziaren liderra bilakatu zen.

VI. mendean, gehienbat Magonidak leinuan zeudela, Kartagok Mediterraneoko hegoaldea kontrolatu zuen[12]. K.a. 580an, Siziliako feniziarrak eta elimoak elkartu ziren Selinoko eta Rodasko grekoak (Lilybaeum ingurukoak) irabazteko. Hau izan zen irlan ezaguturiko lehen borroka greziarren eta punikoen artean. Sizilian izandako hurrengo greziar espedizioa 70 urte beranduago gertatu zen. Greziar siziliarrek beren jatorrizko lekuetako ohitura berberak zituzten, hau da, hau da, joniar/doriar gatazkek irauten zuten bitartean, euren domeinu politiko eta komertziala zabaltzen zuten euren bizilagunen kontura. Doriar koloniak askoz oldarkorragoak ziren lurraldeak handitzean. Merkataritza handitu zen jatorrizko biztanleria, greziarrak eta kartagotarren artean. Horren ondorioz, Greziako koloniak aberastu egin ziren, eta bertako bizilagunen lurraldeak okupatu nahi izan zituzten. Jarrera horrek hasiera eman zion Siziliar lehen gerrari.

Kartago borrokan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kartago eta elimoak elkartu ziren K.a. 510ean Dorieo printzearen espedizioari aurre egiteko. Honek, Espartako tronua galdu ondoren, saiatu zen Erice kolonizatzea Kartagok Libiatik kanporatu eta gero, K.a. 511an. Gudu horretan bizia galdu zuen eta bizirik atera ziren greziarrek Heraklea Minoa fundatu zuten[13]. Siziliako grekoek (agian, Akragas, Gela eta Selinus) mendekua hartu zuten eta horrek Minoaren suntsipena erakarri zuen baina onura ekonomikoak greziarrentzat[14]. Dorieoren heriotza mendekatzeko laguntza eskatu zuten Grezian, hala ere, hango hiriek ez entzunarenak egin zuten, Espartak barne, non, Dorieoren anaiak, Leonidasek (Termopiletako guduan betiko ospea lortuko zuena K.a. 480an), agintzen zuen. Horrek adierazi nahi zuen greziar hiriek, banaka, ezer gutxi egin zezaketela Kartagoren aurrean[15] edo greziar metropolien ezintasuna laguntzeko. Egoera hau aldatuko zen Siziliako greziar tiranoak agertzean.

Siziliako greziar tiranoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kartago Sardinian aritu zen bitartean, K.a. 510ean ondoren, Siziliako greziar kolonia gehienak tiranoen kontrolpean erori ziren. Gela, Agrigento eta Reggioko tiranoek boterea eskutaru zuten jatorrizko biztanleen eta beste greziar hiriren kalterako, bereziki K.a. 505-480 artean. Gela izan zen doriar hiria arrakastatsuena.

Doriar grekoek Sizilia kontrolatuz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kleandro Gelakoak (K.a. 505-498) eta bere anaiak, Hipokrates Gelakoak (K.a. 498-491), menperaturiko joniar eta doriar eremuak zituzten. K.a. 490rako, Gelak honako hiri hauek kontrolatzen zituen: Zankle, Lentini, Catania, Naxos, Camarina eta sikuloen ondoko lurraldeak ere. Gelonek, Hipokratesen ondorengoa, Sirakusaz jabetu ondoren, hiriburua bilakatu zuen. Garbiketa etnikoa, erbesteratze eta esklabotza erabiliz[16], Gelonek joniar hiriak, doriarrak bilakatu zituen eta Sirakusa Siziliako hiririk boteretsuena egin zuen. Bitartean, Agrigento doriar hiriak, Teron tiranoak gobernatzen zuen bitartean (K.a. 488-472), sikanoen eta sikuluen lurrak hartu zituen. Agrigento eta Sirakusaren arteko gatazkak ekiditzeko, Gelon eta Teron ezkondu ziren beste familietako emakumeekin, honela batasuna sortu zuten sikuloen eta Siziliako joniarren kontra.

Joniar grekoak Kartagon laguntzaren eske[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doriar mehatxuari aurre egiteko, Anaxilao Reggiokoa, (K.a. 490ean, Zankle Gelari kendu ziona) Terilo Himerakoarekin aliatu eta honen alabarekin ezkondu zen[17]. Horren ostean, Himera eta Reggio Kartagoren aliatuak bilakatu ziren eta harreman estu izan zuten Magonidekin. Selinonte, Teron jabegoaren ondoko beste doriar hiri bat, kartagotarren aliatua bilakatu zen ere. Erabaki horren uztezko arrazoia izan zen Gelonek Megara Hiblearen suntsitzea (Selinonteko ama-hiria). Beraz, K.a. 483an, hiru botere zeuden Sizilian: joniarrak iparraldean, kartagotarrak mendebaldean eta doriarrak ekialdean eta hegoaldean. Barnealdean, sikuloak eta sikanoak pasiboak zeuden edo aldizka greziarrei laguntzen zieten bitartean, elimoak kartagotarren aliantzan sartu ziren.

Atarikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Himerako biztanleek Falaris Agrigentokoari (K.a. 570-554) eskatu zioten Himera gobernatzea[18]. Teronek Falaris imitatu zuen Terilo kargutik kendu zuenean eta Himera bere domeinuan gehitu zuen K.a. 483an. Teronek Himeraren kontrola lortu zuen oligarkak botatzean. Hauek Agrigenton babestu ziren. Beharbada, Terilok ez zuen herritarren atxikimendua lortu eta horretaz baliatu zen Teron[19]. Terilok laguntza eskatu zien Hamilkar I.ari, Kartagoko sufeteari eta Xenia lagunari. Anaxilao laguntzera etorri zen, eta bere leialtasuna frogatzeko, bere semea bidali zuen prenda gisa Kartagora. Hiru urte eta gero, (K.a. 480an), Hamilkarrek kartagotar espedizio bat zuzendu zuen Siziliara, Xerxesek Greziara bidalitakoaren aldi berean.

Gelonek Greziako laguntza eskaerari muzin eginez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziak enbaxada bat bidali zion Geloni laguntza eske Xerxesen kontra. Nahiz esta hasieran Gelon kexatu zen iraganean Greziak kartagotarren kontra laguntza ez emateaz, eskaini zizkien: 24.000 oinezko, 4.000 zaldi, 200 itsasontzi eta konbinatutako greziar armadarako hornidura osoa, baldin eta bera bazen buruzagi nagusiena[20]. Espartak ezetz esatean, Gelonek laguntzaren truke, itsas- edo lehorreko armadaren buruzagitza eskatu zuen, baina bigarrren baldintza hau Atenasko ordezkariek ez onartzean, mezulariak esku utzik Greziara itzuli ziren . Gelonek balizko galerak kontrolatu nahian, hiru itsasontzi bidali zituen Delfosera, Kadmo Koskoak zuzendurik. Instrukzioak ziren: pertsiar garaipena izatekotan, Xerxesi menpekotasuna eskainiko ziotela[21].

Kartagotar espedizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dirudienez, Hamilkarrek 300.000 soldadu bildu zituen Iberia, Sardinia, Korsika, Italia, Galia eta Afrikatik[22], kartagotar ofizialek zuzendurik. Gerra-gurdiekin batera, 200 gerra-itsasontzi eta 300 garraiorako[23] zetozen. Historialari modernoen arabera, zenbakiak puztuta zeuden, ez zen posible izan armada punikoa askoz handiagoa izatea greziar koalizioa baino[24]. Gudarosteak ez zituen setiatzeko armamenturik, eta etruriarrak eta elimoak, aurrekoetan greziarren kontra borrokatu zirenak, ez zeuden armada honetan.

Kartagotar armada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armadaren muina Afrikatik zetorren. Afrikar infanteria formazio itxian ari zen borrokan eta armamentu gisa lantza luzeak, eskutu borobilak, kaskoak eta lihozko korazak zeramatzaten. Libiar eta iberiar infanteria arinak xabalinak era ezkutu txiki bat zeramatzan. Iberiar infanteriak tunika zuriak purpurazko ertzekin eta larruzko kasko bat janzten zituen. Infanteria astunak borrokatzen zuen falange trikoan, jaurtitzeko lantzekin armaturik, gorputzaren tamaineko ezkutuekin eta zirtadak egiteko espatekin[25]. Sardiniako eta Galietako infanteriek arma propioak zituzten[26] baina askotan, Kartagok hornituta. Libiarrek, kartagotarrek eta libio-feniziarrek ondo disziplinatutako zalditeria zekarten, zulatzeko lantzekin eta eskutu borobilekin. Iberiarrek eta galiarrek zalditeria zuten eta libiarrek lau zaldietako gerra-gurdiak zekartzaten[27].

Siziliako greziar armada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gelon eta Teronek bazuten ondo prestaturiko armada: hiritarrez gain, greziar eta sikulo mertzenarioez osatutakoa. Gelonek dirua eskatu zien hiritarrei gerrarako. Himerara Sirakusak eramandako armadaren taimaina (50.000 oinezko eta 5.000 zaldi), agian handikeri bat zen[28]. Teronen armadaren osaera ezezaguna da: hoplita gehienak Siziliako greziar hirietatik zetozen. Hauekin batera, bazeuden beste mertzenario batzuk Siziliatik, Italiatik eta Greziatik etorritakoak. Hainbat hiritarrek peltastak moduan borroka egiten zuten bitartean, aberatsenek zalditeriazko unitateak osatzen zituzten. Sikuloak eta sikanoak armada honetako soldaduak ziren. Mertzenarioen artean arkulariak, habailariak eta zaldunak zeuden.

Himerako kanpainia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamilkarrek ez zen, lehenik eta behin, Selinontera abiatu ondoren Agrigento erasotzeko nahiz eta hiri hauek Kartagoko kostatik hurbilago egon. Hri egin beharrean, Kartagoko itsas-armada, 60 trirremek babesturik, Panormusera abiatu zen. Litekeena da, Hamilkar portu hau aukeratzea ahalik eta lasterren Terilo tronuan berrezartzeko. Nahiz eta Siziliako konkista beste helburu bat izan, bigarren planoan geratu zen. Itsas-armadak bidean zegoela, ekaitz bat jasan zuen. Ekaitz honetan, gurdiak eta zaldiak zeramatzaten itsasontziak galdu ziren[29]. Galera hauek oso garrantzitsuak ziren gertatuko ziren guduetarako.

Kartagotarren kanpamendua Himeran[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamilkarrek hiru egun erabili zituen Panornon armada berrantolatzeko eta itsasontziak zaharberritzeko. Kartagotarrak kostaldetik Himerara abiatu ziren, itsas-armadak itsasotik bide bera egiten zuen bitartean. Azkenean, hiritik hurbil jarri zuten kanpamentua. Teron hirian zegoen armadarekin[30] baina ez zien aurre egin. Hamilkarren greziar aliatuak (Selinoskoak eta Anaxilao Reggiokoak) kanpoan zeuden, beraz, ez zuten parte hartu gudu honetan. Himera muino baten gainean zegoen, ehun metroko altueran, Iparraldeko Himeraren mendebaldean. Muinoa nahiko bertikala da iparraldean, mendebaldean eta ekialdean, baina hegoaldean aldapatsua. Hiriko hegoaldean eta mendebaldean aldapak daude[31]. Kartagotarrek bi kanpaleku eraiki zituzten hiriaren ondoan: itsasokoa Himeraren iparraldean; itsasoaren ondoan, oholesi eta lubaki batez inguraturik. Soldaduak beste kanpamentu batean zeuden, hegoaldean, Himeraren mendebalderako muino batean. Itsasoko eta lehorreko kanpalekuak konektaturik zeuden setiatzeko lanekin[32].

Teronen porrota eta Gelonen etorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago jakiterik Hamilkarrek Himeran zegoelarik, setiatzeko makinak egin zituen edo guduan zehar erabaki zuen hauek egitea. Kanpamenduak egin ondoren, itsasontzi punikoek hornidurak deskargatu zituzten itsas-kanpamenduan eta abiatu ziren Sardiniarantz eta Afrikarantz hornidura gehiagoren bila[33]. Hogei trirreme patruiatzen ziren bitartean, gainontzeko itsasontziak itsas ondoko kanpamenduko hondartzetan zeuden[34]. Himera ez zegoen guztiz gotortuta, ekialdea eta hegoaldea zabalik baitzeuden. Hamilkarrek zuzendu zuen giza-talde bat tokia ezagutzeko eta, lehenengo topaketetan, greziarrak garaitu zituen Himerako kanpoaldean. Greziarrek mendebaldeko ateak itxi zituzten eta haien morala behera joan zen ikustean nola kartagotar soldaduak Himerako lurraldeen zehar mugitzen baitziren elikagaien bila. Teron mezuak bidali zizkion Geloni eta hau etorri bezain pronto ibairen beste aldean kanpatu zuen. Gelonen zalditeriak lortu zuen kartagotar elikagai-biltzaileak harrapatzea, Hamilkarrek ez zuelako zaldirik kontraerasoa egiteko. Himeraren morala igo zen eta Gelonek agindu zuen itxitako ateak zabaltzea.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herodotok eta Diodoro Sikulok oso bertsio desberdinak dituzte gertatutakoari buruz.

Siziliako kulturak (K.a. 431)

Himerari buruzko Herodotoren bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziar eta kartagotar armadek borroka egin zuten egusentitik ilunera arte. Hamikarrek bere kanpamentutik gudua ikusten zuen bitartean, Baal jainkoari sakrifizioak eskaintzen zizkion. Ez dago informaziorik borrolalarien kopuruari, armadari eta horren tokiari buruz. Kartagotar armada irabazia izan zenean, Hamilkarrek bere burua bota zuen sakrifiziozko sutean eta haren gorpua ez zen inoiz aurkitu[35]. Grekoek haien oroimenean monumentu bat eraiki zuten hil zen uztezko tokian. Herodotok aipatu zuen, siziliar tradizioaren ustez, Salaminako gudua eta Himerakoa egun berean gertatu zirela[36].

Diodoro Sikuloren eta beste informazio iturri batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziar zalditeriak kartagotar elikagai-biltzaileak erasotzean, Hamilkarrek gutun bat bidali zuen Selinontera. Horretan Himerako zalditeria eskatzen zuen data zehatz baterako, non Hamilkarrek sakrifizio bat Poseidoni egin nahi zion[37], greziar jainko honekin greziarren presentzia eskatzeko. Gelonen gizonek gutuna harrapatu zuten. Gelonek erabili zuen berezko zalditeria, Selinontearena baliz bezala, kartagotar kanpalekuan sartu ahal izateko, bere armadak lehorreko kanpalekua erasotzen zuen bitartean.

Grekoek lehorreko kanpalekua erasotuz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gelonen zalditeriak zehaztutako egunaren aurreko gauean bere kanpalekua utzi zuen eta egusentian kartagotar itsas ondoko kanpamendura heldu eta sartu ziren. Grekoek Himeratik gertatutakoa ikusten ari zirenez, Geloni esan zioten. Horren ostean, Gelonen armada hegoaldera mugitu zen, ibaia zeharkatu eta kartagotarrak atzeguardiatik sorpresaz hartu zituen. Kartagotarren kanpamenduaren aurrean gudu bat irabazi ondoren, kanpalekua erasotu zuten. Kartagotar armadak kanpamendua utzi zuen eta muino baten gainean ezarri zen, honela, greziarrak behartuta zeuden aldapan gora borroka egitera. Gudua gogorra eta luzea izan zen, inork irabazi gabe.

Zalditeria eta Hamilkarren heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guduaren hasieran, mozorrotatako zaldunek Hamilkar hil zuten sakrifizio prestatzen ari zen bitartean. Hondartzan zeuden itsasontziak erretzean, kanpamendu horretan nahasia itzela izan zen[38]. Hala ere, ez dago argi greziar zalditeriaren guduan egindako lana. Kartagotarrak korrika joan ziren itsasontziak salbatzera eta hauetariko batzuetan, soldaduen gainezka, alde egin zuten. Hamilkar hilda zegoela eta itsasontziak erre egin zirela jakin zenean, greziarrek gogorrago borrokatu zuten. Kartagotarrek nahasian, kanpamendua utzi zuten. Beste hautazko bertsio batean, Gelonek agindu zion Pediarkosi, arkularien kapitainari, bere itxura hartuz eta gero, kanpalekuaren aurrean sakrifizioak eskeintzeko. Hamilkarrek sakrifizioak ere egin zituenez, orduan greziar arkulariek aukeraz baliatuz, hil zuten[39].

Teron, guduan sartuz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gelonen armada arrapaladan sartu zen kartagotar kanpamenduan eta soldaduak banatu ziren dendak arpilatzeko. Kartagotarrekin zeuden iberiarrak berrantolatu ziren eta sakabanaturiko greziarren indarrei kalte handia egin zieten[40]. Greziarrek berriro borroka egin behar zuten baina iberiarrak irabazten ari ziren. Larrialdi honetan, Teronek erabaki zuen borrokan sartzea. Hark zuzendu zuen erasoa iberiarren ertzean eta atzeguardian, haren ondoko dendak sutan jarriz. Azkenean, iberiarrek amore eman zuten eta oraindik hondoratu gabeko itsasontzietan ihes egin zuten[41]. Bizirik zeuden beste kartagotar batzuek erretreta hartuz, muino batean babesa bilatu zuten. Azkenean, ur falta dela eta, errenditu ziren[42]. Kartagotar armadaren erdia eta flota gehiena galdu zen. Preso asko eta ospil handia harrapatu zen. Antza denez, itsasoratu zirenen itsasontziak, Afrikarako bidean zeudelarik, ekaitz batek hondoratu zituen[43].

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gelonek eta Teronek ez zuten Reggio edo Siziliako kartagotar eremua erasotu guduaren ostean. Kartagok, ostera, hiriko harresiak gotortu zituen eta prestatu zen Afrikan ustezko greziar inbasio baterako, baina ez zuen borroka jarraitu ere. Gelonek ez zion eskakizun handirik ezarri bakearen eske etorri zen kartagotar enbaxadari. Kartagok 2.000 zilarrezko talento gerraren kalte-ordaina gisa ordaindu behar zituen eta Himera guduaren oroimenez, bi monumentu eraiki behar zituen. Hala ere, ez zuen lurrik galdu. Selinontek eta Reggiok ere, harremanak hobetu zituzten Sirakusarekin, Anaxilaoren alaba Hieron I.arekin ezkondu zelako, hau da, Gelonen anaiarekin. Gerraren aurreko status quo berrezarri zen, benetazko galtzailea Terilo izanik. Greziar kultura eta merkataritza gailendu zen Sizilian. Gelonek, Teronek eta Hieronek eraikin publikoak egin zituzten, adibidez Garaipenaren tenplua, guduan irabazitako esklabuak eta arpilaturikoa erabiliz. Oparotasunezko aldia hasi zen, tiranoen arteko gerrei esker bakea apurtu ez zelako. Kartagoren helburu berria izan zen Afrikan hedatzea, honela Sizilia 70 urtez bakean utzi zuen. K.a. 454 gatazka baten aparte, feniziarrek eta greziarrek ez zuten elkarren artean Sizilian arazorik izan. Himera izan zen Agrigentoren jabego bat K.a. 472 arte. Teronek joniarrei egotzi zien kolpe bat eman nahi izateaz eta doriar jatorrizko greziarrak hirira ekarri zituen. K.a. 466 inguruan, Siziliako greziar hiriek Gelon eta Teron menpekotasunetik ihes egin zuten hauen ondorengoak kanporatuz. Horrez geroztik, hiru ziren Siziliako botere greziarrak: Sirakusa, Agrigento eta Reggio. K.a. 461ean, hamaika greziar elkarte zeuden. Doriar eta joniar arteko gatazkak usuak ziren baita Siziliako jatorrizko biztanleei mehatxuak ere. Azkenean, ekintza hauek, K.a. 409an, Bigarren Siziliar Gerra eragin zuten eta Himeraren suntsiketa osoa ere. Himera antzinako koloniaren ondoan trenbide bat eraiki zuten bitartean 2008an, arkeologoek eriden zuten 10.000 hilobi baino gehiago. Hauetako kopuru bat K.a. V. mendeko soldaduenak ziren[44][45].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. FREEMAN, Edward Augustus & EVANS, Arthur, Sir, (1891): History of Sicily, II. liburua, Oxford: Oxford Clarendon Press, 190 orria.
  2. OBER, Josiah (2015): The Rise and Fall of Classical Greece. Princeton: Princeton University Press, pp. 180-181. ISBN 9781400865550.
  3. RAY Jr., FRED Eugene (2011). Land Battles in 5th Century BC Greece: A History and Analysis of 173 Engagements. McFarland, 113, 117-118 orriak. ISBN 9780786452606. (Hiriko ohiko soldaduen kopurua. Hamippoiak zaldunen languntzaileak ziren guduaren bitartean, Ahal zuten moduan zaldiei eusten zieten (zurdak, buztanak, e. a.) etsaia zutik erasotzen zuten beraien bizia arriskuan jarriz).
  4. Herodoto: VII, 165
  5. Herodoto: VII., 166
  6. Diodoro Sikulo: 11.24.1
  7. Cambridge Ancient History, IV. bolumena, 773-774. orriak.
  8. BAKER, G.P.: Hannibal, 15-17 orriak, ISBN 0-8154-1005-0
  9. Cambridge Ancient History, IV. bolumena, 775 orr.
  10. Tuzidides VI. 2. 6.
  11. FREEMAN, Edward A.: History of Sicily, 1. bolumena, 283-297 orrialdeak, jabari publikoko liburua
  12. MARKOE, Glenn E.: Phoenicians, 54-55 orriak, ISBN 0-520-22614-3
  13. Diodoro Sikulo: Biblioteka Historikoa, IV. liburukia, 23 orria.
  14. FREEMAN, Edward A.: History of Sicily, 2. bolumena, 97-100 orriak.
  15. BAKER, G.P.: Hannibal, 15 orr.
  16. FREEMAN, Edward A.:, History of Sicily, 2. liburukia, 130-131 orriak – jabari publikoko liburua
  17. Herodoto: VII.163
  18. Aristoteles: Retorika, II.20
  19. Himeratik kanporatua, Terillos, Crinipposen semea, Himerako tiranoa izanik, armada bat zuzendu zuen.". Herodoto, 7.165).
  20. Herodoto, 7.158
  21. Herodoto, 7.163.
  22. Hainbat jatorritako soldaduez osaturik: feniziarrak (Φοινίκων), libiarrak (Λιβύων), iberiarrak (Ἰβήρων), ligureak (Λιγύων), elisizeak (Ἐλισύκων), Sardonak (Σαρδονίων > Sardes) eta korsikarrak (Κυρνίων) - 300.000 gizon - Hamilkar I.a. jeneralarekin, Annonen semea, orduan kartagotarren erregea, (Καρχηδονίων). Herodotus, 7.165
  23. Diodoro Sikulo: XI. 20.
  24. Cambridge Ancient History, IV. liburukia, 773 orria)
  25. GOLDSWORTHY, Adrian: The fall of Carthage, 32 orria, ISBN 0-253-33546-9
  26. MAKROE, Glenn E.: Phoenicians, 84-86 orriak, ISBN 0-520-22614-3
  27. WARRY, John: Warfare in the Classical World. 98-99. orrialdeak.
  28. FREEMAN, Edward A.: History of Sicily, 2. liburukia, 190. orria– jabari publikoko liburua.
  29. Diodoro Sikulo, XI., 20.
  30. Diodoro Siculo, XI.20.
  31. FREEMAN, Edward A.: History of Sicily, 1. bolumena, 414-416 orriak – jabari publikoko liburua.
  32. FREEMAN, Edward A.: History of Sicily, 2. boolumena, 186-189 orriak, – jabari publikoko liburua.
  33. Diodoro Siculo, XI., 26.
  34. Diodoro Sikulo, XI., 24.
  35. Herodoto: VII., 165, 7.
  36. LEWIS, Sian: Ancient Tyranny, 123-125 orriak, ISBN 0-7486-2125-3
  37. Diodoro Siculo: XI.21
  38. Diodoro Sikulo: XI.22
  39. Polyainos: I. 27
  40. Polyainos: I., 28.
  41. Diodoro Sikulo: XI., 24
  42. Diodoro Siculo: XI., 21.
  43. Diodoro Sikulo: XI., 21.
  44. National Geographic News, Ancient Mass Graves of Soldiers, Babies Found in Italy
  45. Ikusi ere, El País egunkarian, 2011ko urtarrilaren 30ean, La batalla de Himera emerge de las fosas de sus guerreros. (espaineraz)

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • DIODORO SIKULO. Diodorus Siculus: The Library of History. Itzulpena: C. H. OLDFATHER. 12 bolumen. Loeb Classical Library. Cambridge, Massachusetts: Harvard University Press; London: William Heinemann, Ltd. 1989. Vol. 2. Books 2.35–4.58. ISBN 0-674-99334-9. Vol. 7. Books 15.20–16.65. ISBN 0-674-99428-0. Vol. 10. Books 19.66–20. ISBN 0-674-99429-9.
  • HERODOTO: Histories, A. D. Godley (translator), Cambridge: Harvard University Press, 1920; ISBN 0-674-99133-8. Online bertsioa Perseus Digital Library-n.
  • WARRY, John (1993): Warfare in The Classical World: Armei, gerlariei, gerrari buruzko irudiztatutako entziklopedia antzinako greziar eta erromatar zibilizazioetan. New York: Barnes & Noble. ISBN 1-56619-463-6.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Livius Picture Archive: battle of Himera (480 BCE)