Hiperion (satelitea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hiperion (satelitea)
Hyperion true.jpg
Aurkikuntza
Aurkitzailea William Bond

George Bond

William Lassell

Data 1848
Ezaugarri orbitalak
Batazb. erradioa 1.481.009 km
Eszentrikotasuna 0,1230061
Orbita periodoa 21,276 egun
Inklinazioa 0,43° Saturnoren ekuatorearekiko
Planeta Saturno
Ezaugarri fisikoak
Diametroa 360,2 × 266 × 205,4 km
Masa 0,56199 ± 0,005 ×1019 kg
Dentsitatea 0,544 ×103 kg/m³
Grabitatea azalean 0,017–0,021 m/s2
Errotazio periodoa kaotikoa
Albedoa 0,3
Tenperatura ~93 K

Hiperion (grekoa: Ὑπερίων), edo Saturno VII, Saturno planetaren satelite natural bat da.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiperion eguzki-sistemako forma irregularreko gorputz ezagun handienetako bat da. Satelite irregular bakarra dago Hiperion baino handiagoa: Neptunoko Proteo. Hiperionen kraterrik handienak 121,57 km-ko diametroa du, eta 10,2 km-ko sakonera. Hiperionen forma irregularraren zergatia azaltzeko hipotesi batek dio jatorrian askoz handiagoa izango zela eta, talka baten ondorioz, puskatu egingo zela.

Saturnoren satelite gehienek bezala, Hiperionen dentsitate txikiak adierazten du gehienbat izotzez osatuta egongo dela, eta arroka-kantitate txiki bat izango duela. 0,46 inguruko porositatea du.

Hiperionen gainazala krater zorrotz eta sakonez beteta dago, eta horrek esponja-itxura ematen dio. Kraterren hondoa material gorri ilunez estalita dago.

Voyager 2 zundak hartutako irudiek eta gerora egindako fotometria-neurketek adierazten dute Hiperioren errotazioa kaotikoa dela, hau da, haren errotazio-ardatza hainbeste aldatzen da non ezinezkoa baita iragartzea zer orientazio izango duen espazioan. Hiperion da eguzki-sisteman errotazio kaotikoa duen objektu ezagun bakarra. Alde horretatik, Hiperion bakarra da, bai forma irregularragatik, bai orbitaren eszentrikotasunagatik eta bai beste satelite handi baten ondoan (Titan) egoteagatik ere.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

William Cranch Bond-ek eta haren seme George Phillips Bond-ek aurkitu zuten 1848ko irailaren 16an. Bi egun geroago, William Lassel-ek ere aurkitu zuen bere aldetik.

Izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiperion satelite-izena mitologia grekoko Hiperion pertsonaian du jatorria; Hiperion, Gaiaren eta Uranoren semea, argiaren titana zen, Heliosen aita. William Lassell-ek, aurkitzaileetako batek, bataiatu zuen.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hiperion (satelitea) Aldatu lotura Wikidatan