Hipogluzemiaodolean normala baino glukosa kopuru txikiagoa izatea da. Odoleko plasma glukosa <70 mg/ml daukagunean gertatzen da. Intsulinaren beharra duten pertsonentzat, hipogluzemiak faktore mugatzailerik garrantsitzuena da. Hipogluzemia arinak eragozpenak sortu ahal ditu, baina hipogluzemiak larriak kalte larriak sortarazi ahal dio diabetesa duen pertsonari.[1]
Sintomak 2 multzotan banatzen dira: sintoma adrenergikoak (adrenalina eta noradrenalinaren ekintzaren ondorioz sortuak) eta nerbio sistema zentraleko sintomak.
Hipogluzemiaren ondorioz glukagoi eta adrenalina hormonen askapena areagotzen da, odoleko glukosa maila igotzea eragingo duelarik. Adrenalinaren igoeraren ondorioz sintoma bereziak agertzen dira (sintoma adrenergikoak), hipogluzemia “alarma funtzioa” betetzen dutelarik: Dardara, gosea, palpitazioak eta izerditzea.DM-ren iraupenarekin batera adrenalinaren jariapena ere jaisten da, ondorioz sintoma adrenergikoak gero eta gutxiago agertzen doaz, honela alarma zeinua desagertzen delarik[2]. Hipogluzemia arinan sintoma adrenergikoak eta nerbio sistema zentraleko sintomak (kontzentratzeko zailtasunak, zefalea, zorabioa, konfusioa, irritabilitatea, ikusmen bikoitza eta somnolentzia) agertu ahal dira.
Hipogluzemia arinan eta moderatuan 15 g karbohidrato sinple eman (2-3 azukre koilara, 6-7 karamelu, 150-200ml zuku, glukosa komertziala). 15 minutura glizemia berriro baloratu eta ez pasatzekotan, berriro tratamendua hartu. Froga errepikatu >70-75mg/100ml izan arte eta ostean sintomak desagertzen direnean bokadilo bat hartu.
Hipogluzemia larrian (diabetesa duen pertsonak beste norbaiten laguntza behar duenean eta ezin da tratatua izan ahozko karbohidratoekin nahasmendua edo koma direla eta), glukagoi injekzioa jarri subkutaneo edo intramuskular bidetik (glukogenolisia sortuz) edo dextrosa %50 (20-50ml) zain-bidetik.
↑American Diabetic Association. Position Statement: Standards of Medical Care in Diabetes - 2011. Diabetes Care, Vol 34, Supplement 1, 2011. p: 525-538.
↑Smeltzer SC, Bare BG Capítulo 41 Valoración y
tratamiento de pacientes con diabetes mellitus. En: Brunner y Suddarth.
Enfermería Medicoquirúrgica. 12ª Ed. Madrid: McGraw-Hill Interamericana. 2013 Vol II: 1222-1238