Hipotalamo
Hipotalamo | |
---|---|
![]() | |
Xehetasunak | |
Honen parte | Dientzefaloa |
Konponenteak |
optic chiasm (en) ![]() optic Nerve tract (en) ![]() tuber cinereum (en) ![]() neurohipofisia mammillary body (en) ![]() |
Identifikadoreak | |
Latinez | hypothalamus |
MeSH | eta A08.186.211.200.317.357 A08.186.211.180.497 eta A08.186.211.200.317.357 |
TA | A14.1.08.401 eta A14.1.08.901 |
FMA | 62008 |
Terminologia anatomikoa |
Hipotalamoa ornodunek duten garuneko egitura da, talamoaren azpian dagoena eta dientzefaloaren azpialdea osatzen duena. Burmuineko zatia izateaz gain, guruin endokrinoa ere bada, zenbait hormona jariatzen dituelako.
Nerbio-sistema autonomoaren funtsezko egitura da hipotalamoa. Jakina da bere estimulazioak nerbio-sistema autonomoaren hainbat erantzun sortzen duela. Nerbio-sistema sinpatikoarekin eta parasinpatikoarekin ditu loturak.
Lotura estua mantentzen du, halaber, hipofisi guruinarekin; lotura anatomikoa ez ezik (txorten labur bidez), lotura funtzionala ere badute hipofisiak eta hipotalamoak: hori dela eta, sistema hipofisiario-hipotalamikoaz hitz egin daiteke, gorputzaren homeostasian zeregin oso garrantzitsua betetzen duena.
Funtzio nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- bizitza begetatiboaren egitura erregulatzailea da:
- askatzen duen basopresinaren bidez organismoaren oreka hidrikoa mantentzen du
- gorputzeko tenperatura erregulatzen du, termostato baten gisa jarduten baitu
- odolaren biokimika kontrolatzen du: gluzido, lipido eta proteinen metabolismoa
- loa erregulatzen du
- gosea, egarria eta asetasuna eragiten du
- tentsio arteriala erregulatzen du
- portaeran ere eragiten du. Hipotalamoak hainbat funtzio psikikotan parte hartzen du: hira eta amorrua, beldurra, sexu-gogoa eta zenbait senen atzean dago. Emozioekin lotuta dauden erantzun fisikoak ere eragiten ditu (izerdia, gorritasuna, bihotz-taupaden areagotzea, malkoak, oilo-ipurdia, etab.)
- hipofisiaren jarduera kontrolatzen du, askatzen dituen substantzien bidez (CRH, TRH, GHRH, etab.)