Hiri-gutun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nova Victoria (Gasteiz) hiribilduaren 1181eko fundazio-agiri edo hiri-gutuna.

Hiri-gutun (latinez: chartae populationis) hiri edo hiribildu bat eratzeko egiten zuten agiri legala izan zen. Europa osoan erabili zuten Erdi Aroan zehar.

Sistema feudalean hiri-gutunari esker hiriko biztanleek eskubideak zituzten. Hirietan bizi zirenak burgesak ziren, herrietan bizi zirenak, berriz, mirabeak.

Guardiako hiri-gutuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Nik, Antso VI.ak, Jainkoari esker iruindarren erregeak, gutun hau ematen dizuet Guardiako oraingo biztanleei nahiz ondorengoei [...].
  • Justiziaren ofizialik, ezta errege-ofizialik ere, ez dadila sar zuen etxeetan, ez eta zuen gauza bat indarrez hartu ere. Erregeak hiribilduan ezarritako jaunak ez dezala inolako bortizkeriarik egin, ez eta gauza bat indarrez hartu ere.
  • Eta hemendik aurrera, ez zerbitzurik egin, borondatez ez bada.
  • Eta, landu gabeko lurrak aurkituz gero, landu.

Eta, larreak aurkituz gero, erabili bazkatzeko [...]. Eta basoak egurretarako edo etxerako erabili, isunik ordaindu gabe.

  • Eta, leku batean kokatu nahi duena, koka dadila, eta bere lur-saila kargarik gabe eduki dezala, nahi duenari emateko edo saltzeko.
  • Eta, auzotar batek beste auzotar bat zauritzen badu, eta odoletan utzi, hamar sueldo ordain ditzala. Eta zauritzen badu, baina odolik gabe, bost sueldo ordain ditzala.

Gutun hau 1165eko maiatzaren 25ean egin da, Antso VI.a Nafarroako erregea izanik. Gutun hau, foruak eta ohiturak hausten dituena madarika, Jainkoagandik urrun eta infernura kondena dezatela.

»
Iturria: Joaquín José Landazuriren bertsioa, Los compendios históricos de la ciudad y villas de la Muy Noble y Muy Leal provincia de Álava, 1798. Moldatua.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.