Hiriburuko gudua

Koordenatuak: 43°28′38″N 1°27′28″W / 43.47722°N 1.45778°W / 43.47722; -1.45778
Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:02, 17 urtarrila 2016
Hiriburuko gudua
Iberiar Penintsulako Gerra
Data1813ko abenduaren 13
LekuaHiriburu  Lapurdi
43°28′38″N 1°27′28″W / 43.47722°N 1.45778°W / 43.47722; -1.45778
Koordenatuak43°28′38″N 1°27′28″W / 43.47722°N 1.45778°W / 43.47722; -1.45778
EmaitzaAliatuen garaipena
Gudulariak
Frantziako Lehen Inperioa Espainiako erresuma
Erresuma Batua
Portugalgo erresuma
Buruzagiak
Soult mariskala Wellingtongo markesa
Rowland Hill
Indarra
62.000 soldadu 14.000 soldadu
Galerak
3.000 erori edo zauritu 1.750 erori edo zauritu

Hiriburuko gudua Espainiako Independentzia Gerra garaian Hiriburu inguruan gertatu zen gudua izan zen, 1813ko abenduaren 13an hain zuzen ere[1].

Batzuetan historialariek gudu hau egun batzuk lehenago egindako Errobiko guduarekin lotzen dute, Errobiko guduei buruz idazten.

Ohiturazkoa ez bazen ere, Wellington erreserban mantendu zen, zuzentzeko lana Rowland Hill eta John Hope bere laguntzaileek egina.

Aurrekariak

Wellingtonen armada napoleondar armadaren atzetik ibili eta Ipar Euskal Herrira sartu zen 1813ko udazkenean. Ugaranan menderatua izan ondoren, Soultek beste defentsa-lerroa prestatu zuen Baionan, Aturri eta Errobi ibaien artean.

Bizkaiko golkoa eta aipatutako ibai bien artean Pi hizki grekoaren itxura (π) zuen eskualdea sortzen da: ezkerraldea kostaldea, eskuinaldea Errobi eta aurrealdea Aturri izanik. Baionan Errobik Aturrin du ahoa. Hasiera batean Wellingtonen armada Errobi eta kostaldea artean zegoen konfinatuta. Maniobrak egiteko, britainiarrek Errobiko ekialdean kokatu eta armada bitan zatitu behar zuten. Soultek ondo zekien egoera hori aprobetxatu zitekeen eta baita Baionan frantziar armada erraz mugitu zezakeen ibaiaren alde batetik bestera ere.

Abenduaren 9an Ustaritzetik gertu bost anglo-portugaldar dibisioak eraman zituen ibaiz bestaldera. Bitartean Hopek zuzentzen zituen dibisioek Errobiko mendebaldeko ertzetik Baiona eraso zuten[2]

Abenduaren 10ean Soulten zortzi dibisioek kontraeraso egin baina britainiarrek bere posizioetan eutsi zuten Donibane Lohizunetik tropa berriak heldu arte.

Alde biek 1.600 soldadu inguru galduta, Soultek erretiratzeko agindua eman zuen. Errobiko guduan aliatuek 500 preso izan zituzten, Wellingtonek inoiz izandako emaitzarik txarrena[3]. Hurrengo egunetan zehar, hilaren 11 eta 12an hain zuzen ere, borroka txikiak izan baziren ere, inork ez zuen beste gudu handia hastea nahi, behintzat abenduaren 13ra arte.

Gudua

Abenduaren 12an, urek Errobin, Milafranga ondoan, zegoen gabarra bat eraman zuten. Hori zela eta Hillen 14.000 soldadu eta 10 kanoi ibaiaren ekialdeko ertzean bakarrik geratu ziren, napoleondar armada erasotzeko prestatzen ari zela. Hurrengo zubia Ustaritzen zegoenez, erreserban zeuden gudarosteak hiru aldiz urrunago joan behar ziren bere herrikideak laguntzeko.

Egoeraz jabetua, Soultek sei dibisio eta 22 kanoi eraman zituen Errobiko ekialdeko ertzera Hill erasotzeko. Nahiz eta Aturri zeharkatzean denbora galdu, Soultek Hiriburun topatu zuen Hill eta honek atzera egin behar izan zuen 3. Buffs bere errejimentuarekin batera. Soultek hiru aldiz soldadu gehiago bazituen ere, Hillek Mugerre eta Errobi arteko eskualdea defendatu eta eutsi zuen.

Wellington, erreserba tropekin batera, heldu zenean, frantziarrek erasotzeari utzi zuten. Bere tropen jarrerak Soult Baionara atzera eragin zuen, 3.000 soldadu galduta. Hain ona zen Hillen lana ezen Wellingtonek zorionak esan baitzion "Hill, hau zure eguna da" esanez[4]

Egun hartan, eta gerran bigarren aldiz, Hillek birao bat esan zuen. Wellington hau jakin zuenean "Hillek biraoak esateari ekin badio, norberak bere ardura ondo bete behar du" esan zuen[5].

Ondorioak

Gudu honen ondorengo bi hilabetetan apenas ez ziren borrokarik izan, urte hartako neguan zaparradak eta ekaitzak nagusi zirelako. Otsailaren 23 eta 27 artean, Wellingtonek Aturriko mendebaldera zeharkatu eta hiria bitan zatitu zuen. John Hoperi 17.000 laguneko frantziar goarnizioa setiatzeko agindua eman zion, Wellington Soulten atzean ekialdera joan zen bitartean. Behotegi, Biduze eta Gave d'Oloronen borrokatu zuten Orthezeko gudua ailegatu arte.

Soulten estrategia bai gudu honetan bai Errobiko guduan Wellingtonena baino hobea zen. Bitan eraso zituen anglo-portugaldar soldaduak indar gehiagorekin. Baina taktikoki laster erretiratu zen gudu bietan. Wellingtonek honela azaldu zuen garaipena "Soult eta bion arteko ezberdintasuna azalduko dizut: bere arazoetan sartzen bada, bere tropek ez dute handik ateratzen; nireek, berriz, beti egiten dute"[3].

Erreferentziak

  1. Oman, Charles. History of the Peninsular War. .
  2. Smith, Digby. (1998). The Napoleonic Wars Data Book. Greenhill, 483 or. ISBN 1-85367-276-9..
  3. a b Glover, Michael. (2001). The Peninsular War 1807-1814. Penguin, 306 or. ISBN 0-141-39041-7..
  4. Glover, Michael. (2001). The Peninsular War 1807-1814. Penguin, 308 or. ISBN 0-141-39041-7..
  5. Wellingtongo dukea, Arthur Wellesley,. (1838). The dispatches of Field Marshall the Duke of Wellington : during his various campaigns in India, Denmark, Portugal, Spain, the Low Countries, and France, from 1799 to 1818. X John Murray.