Edukira joan

Hiru Damatxo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiru Damatxo
Hiru Damatxoko kideak 2024ean.
EsloganaIdeia da bide motzena.
MotaKooperatiba
SektoreaKomunikazioa
Sorrera2015
EgoitzaAmara Kalea 22, behea.
Donostia, Gipuzkoa
 EH
LangileakSei
Webguneawww.hirudamatxo.eus

Hiru Damatxo ekoiztetxea ikus-entzunezko eta diseinuzko edukiak lantzen dituen kooperatiba bat da, Donostian kokatua (Gipuzkoa, Euskal Herria). 2015ean hasi zuten beren ibilbidea orotariko komunikazio zerbitzuak eskainiz, baina pixkanaka sareko logikan ekoitzitako ikus-entzunezkoetan, umorean eta diseinuan espezializatu dira. [1]

Entretenimenduzko istorioak eraikitzen dituzte euskaraz, eta horretarako teknologia berriek dakartzaten lengoaia berriekin esperimentatzen dute, kontsumo azkarreko pilulak sortuz: memeak, jingleak, abestiak eta esketxak, ohiko spot, erreportaje eta dokumentalez gain.

2023tik aurrera Karkarkar markarekin euskarazko stand up-en bueltako hainbat proiektu sortu dituzte, izan probalekuak, ikastaroak edo bideozko edukiak.[2]

Kooperatibako kideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Asier Kortabarria (Proiektu zuzendaritza, sareak eta edizioa).[3]
  • Elba Berganza (Edizioa eta errealizazioa).
  • Lander Arretxea (Gidoigintza eta proiektu zuzendaritza).
  • Itziar Aranguren (Animazioa eta edizioa).
  • Peru Isasi (Animazioa, edizioa eta errealizazioa).
  • Mattin Saldias (Argazki zuzendaritza eta errealizazioa).

Gaur egun kooperatibako langile ez, baina azken urteetan proiektuaren bueltan aritu diren kide asko daude, besteak beste: Kepa Matxain, Unai Gaztelumendi, Ane Zuazubiskar, Iñigo Etxarri, Eñatu Zuazu, Ander Bolibar, Bira produkzioak, Unai Gimenez, Ania Lucero...

Sakontzeko, irakurri: «Linbo (late night)»

ETB1eko umorezko late night saioa.

Umorea oinarri duten ekimenak eta zuzenekoak antolatzeko stand-up proiektua.

  • Probalekua: Aurrez izena emanda, nahi duenak hamar minutuko umorezko bakarrizketa bat egiteko aukera eskaintzen duen ekitaldia. Euskara hutsean egiten den OPEN bakarra. Donostian hilero, eta beste hainbat tokitan tarteka: Bilbon, Iruñean, Gasteizen eta Bartzelonan.[2]
  • Zutunik: Euskal Herriko umoregileen emanaldietan zentratzen den Gazteako saioa.[4]
  • Stand up tailerra: Bagera euskara elkartearekin batera, umorea lantzeko ikastaroa. Irakasle aritu dira: Maialen Sorzabalbere, Mirari Martikorena, Beñat Iturbe, Antton Telleria eta Mikel Irazusta.[5]
Sakontzeko, irakurri: «Atari:Hezkuntza/Ikusgela»

Euskal Wikilarien Elkartearekin elkarlanean jakiteko modukoak diren dozenaka gairen gaineko azalpen bideoak. Filosofia, ekonomia, euskal kultura, erronka digitalak, ingurumena eta zortziko txikian sailen garapena.[6]

Urtea Proiektua Azalpena
2024 Ez hain ondo Osasun emozionalaren gaineko podcasta. Irati Perezekin eta Ane Zuazubiskarrekin.[7]
2023-2024 baDA!bil Amets Arangurenek gidatzen duen DA! eta EITB Podkast-ekin egindako kulturaren gaineko bideo-podcast-a.[8]
2023-2024 Harpa jotzen Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai bikote komikoaren solasaldi podcast-a.[9]
2021-2023 Zulora Ane Zuazubiskarrek aurkezten duen Gazteako solasaldi saioa.[10]
Urtea Proiektua Azalpena
2019 100 urteko soka dantza Argiaren mendeurrenaren harira egindako dokumentala.[11][12]
2018 Tokiz Kanpo Sei bikote tokiz kanpo.[13][14]
2016 Disonantziak Erreportajea.[15]
2016 Willis Drummond Jaiotza berri baten kronika Bideo-elkarrizketa.[16][17]
2015 Gure bazka Elkarrizketa sorta.[18]

Sareko ikus-entzunezkoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Proiektua Azalpena
2020 Bertan Goxo Animazio pilulak.[19]
2017-2023 Atzean Zuloa Umorezko pilulak.[20][21][22]
2018 Wikikantak Euskarazko Wikipediaren hilabeteroko lehiaketa aurkezteko bideoak.[23]
2016 SuperTxope Youtuberra.[24]
Urtea Proiektua Azalpena
2022 Bekaduna UEU zer den azaltzen saiatzen den telesaila. Bira produkzioak-ekin batera egina.[25]
2019 Kartzela Arnasa Gara kanpainaren baitan sorturiko misteriozko websaila.[26][27]
2016 Txoministak Websaila.[28][29]
Urtea Proiektua Azalpena
2019 Hitzakide Irudi berria osatu.[30]
2019 Hegats 57. alearen diseinua eta maketazioa.
2019 Arrazoia Arrazoia emateko gida.[31]
2018-2020 Iragarki Laburrak Logoa eta euskarri grafikoak.[32]
2018 Euskaraldia - Donostia Euskarri grafikoak.[33]
2018 Ereindajan Irudi berria osatu.[34]
2018 Irutxuloko Hitza Irudi berria osatu.[35]
2017 Francoren bilobari gutuna Kartela.[36][37]

2016. urtean ikus-entzunezkoen Argia saria[38] Gure Bazka elkarrizketa sortarekin.[18]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Podcast audio:Barruan gaude#03.Lander Arretxea. youtuberra alderdi 1en enkarguz?EITBpodkast |Barruan gaude» EITB 2021-04-07 (kontsulta data: 2022-11-08).
  2. a b «Umore berria probatzeko plaza» Berria 2023-06-03 (kontsulta data: 2024-10-26).
  3. Nor gara – Hiru Damatxo. (kontsulta data: 2024-10-26).
  4. «EITB Podkast Zutunik EITBko podcasta» www.eitb.eus 2024-10-25 (kontsulta data: 2024-10-26).
  5. «STAND UP TAILERRA -» bagera.eus (kontsulta data: 2024-10-26).
  6. ««Ikusgela hutsune bat betetzera dator»» Berria 2022-05-26 (kontsulta data: 2024-10-26).
  7. «EITB Podkast Ez Hain Ondo EITBko podcasta» www.eitb.eus 2024-10-25 (kontsulta data: 2024-10-26).
  8. «EITB Podkast baDA!bil EITBko podcasta» www.eitb.eus 2024-10-25 (kontsulta data: 2024-10-26).
  9. «EITBPodkast Harpa Jotzen EITBko podcasta» www.eitb.eus 2024-10-25 (kontsulta data: 2024-10-26).
  10. «Zulora: Gazteen tartea - EITB» www.eitb.eus (kontsulta data: 2024-10-26).
  11. «“100 urteko soka-dantza” dokumentala: Soka askatzeko asmorik gabe | ARGIAren barrenak» www.argia.eus (kontsulta data: 2020-04-22).
  12. «100 urteko soka-dantza» Hiru Damatxo (kontsulta data: 2020-04-22).
  13. Lartzanguren, Edu. «Pirotekniarik gabeko telebista» Berria (kontsulta data: 2020-04-21).
  14. «Tokiz kanpo» Hiru Damatxo (kontsulta data: 2020-04-20).
  15. «Disonantziak» Hiru Damatxo (kontsulta data: 2020-04-20).
  16. «Jaiotza berri baten kronika» www.badok.eus (kontsulta data: 2020-04-22).
  17. «WILLIS DRUMMOND | Jaiotza berri baten kronika» Hiru Damatxo (kontsulta data: 2020-04-22).
  18. a b «Gure bazka» Hiru Damatxo (kontsulta data: 2020-04-20).
  19. «Bertan Goxo» Hiru Damatxo (kontsulta data: 2020-04-20).
  20. «Atzean zuloa» Hiru Damatxo (kontsulta data: 2020-04-21).
  21. «"Grabatzerakoan ondo pasatzen badugu, bideoan nabaritzen da"» Irutxuloko Hitza 2020-04-06 (kontsulta data: 2020-04-21).
  22. «Atzean Zuloa egitasmoa dokumental labur batekin amaituko da» Berria 2023-06-08 (kontsulta data: 2024-10-26).
  23. «Wikikantak» Hiru Damatxo (kontsulta data: 2020-04-20).
  24. «Super Txope» Hiru Damatxo (kontsulta data: 2020-04-20).
  25. «Bekaduna» www.eitb.eus (kontsulta data: 2024-10-26).
  26. Urkizu, Urtzi. «Arnasguneak sustatzeko, 'Kartzela' websaila» Berria (kontsulta data: 2020-04-21).[Betiko hautsitako esteka]
  27. «Kartzela» Hiru Damatxo (kontsulta data: 2020-04-20).
  28. Urkizu, Urtzi. «'Txoministak' web telesaila estreinatuko dute hilaren 4an» Berria (kontsulta data: 2020-04-21).
  29. «Txoministak | Webseriea» Hiru Damatxo (kontsulta data: 2020-04-20).
  30. «Hitzakide» Hiru Damatxo (kontsulta data: 2020-04-22).
  31. «#EmanARRAZOIA» Hiru Damatxo (kontsulta data: 2020-04-22).
  32. «Hemen eta Online» Hiru Damatxo (kontsulta data: 2020-04-22).
  33. «Euskaraldia Donostia» Hiru Damatxo (kontsulta data: 2020-04-22).
  34. «Ereindajan» Hiru Damatxo (kontsulta data: 2020-04-22).
  35. «Irutxuloko Hitza» Hiru Damatxo (kontsulta data: 2020-04-22).
  36. «Francoren Bilobari Gutuna_Berriak» franco.eus (kontsulta data: 2020-04-22).
  37. «Francoren bilobari gutuna» Hiru Damatxo (kontsulta data: 2020-04-22).
  38. «2016ko Argia Sariak» Argia (kontsulta data: 2020-04-20).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Hiru Damatxo webgune ofiziala: «Proiektuak» Hiru Damatxo (kontsulta data: 2020-04-20).