Hiru Erresumak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hiru Erresumak
三國
220 – 280
Monarkia
Topographical 3K gif.gif
Erresumen bilakaera kronologikoa
Geografia
Kultura
Hizkuntza(k) Antzinako txinera
Erlijioa Taoismo, Konfuzianismo, Txinatar erlijioa
Historia
Aurrekoa
Flag of None.svgHan dinastia
Ondorengoa
Jin dinastiaFlag of None.svg

Txinako historiografian, Hiru Erresumak (txinera tradizionalez: 三國; txinera sinplifikatuz: 三国; pinyinez: Sānguó; Wade–Giles: San1-kuo2) Han dinastiaren ondorengoa izan zen eta Jin dinastiaren aurrekaria. Orduko Txina hiru erresumetan banandu zen: Wei, Shu eta Wu. Berez ez ziren "Hiru Erresumak", izan ere, ez zuten errege bat agintean baizik eta Txina osoan bere subiranotasuna aldarrikatzen zuen enperadore bat.[1]

Hiru Erresumen garaia 220. urtean hasi zen Wei estatua sortu zenean. 184 eta 220 artean, hasiera "ofizioso" bat izan zuen: leinuen arteko gerra herrialdean zehar. 220 eta 263 artean, Wei, Shu eta Wu estatuen arteko status quo militarra mantendu zen. 263an Weik Shu konkistatu zuen. Hiru urte geroago, Jin dinastiak Wei Erresuma usurpatu zuen eta, 280an, Jin dinastiak Wu Erresuma bereganatu zuen. Hiru Erresumen garaia Txinako historiako arorik odoltsuena izan zen: Han garaian 56.486.856 txinatar ziren eta 280ko erroldan 16.163.863 besterik ez.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Tanner, Harold Miles (2009-3-13) China: A History Indianapolis: Hackett Publishing 141–142. orrialdea ISBN 0872209156 .
  2.   Nicola Di Cosmo & Robin D. S. Yates Military Culture in Imperial China Harvard University Press ISBN 978-0674031098 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hiru Erresumak Aldatu lotura Wikidatan