Edukira joan

Hiru Hiriburuak txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esku-pilotako Emakumezkoen Bizkaia Txapelketa
KirolaEsku-huskako pilota
Sorrera2022
HiriakBilbo, Donostia, Gasteiz
Txapel gehienhainbat (1)
Egungo txapeldunakZabaleta-Mendizabal (2024)

Hiru Hiriburuak txapelketa edo "3H" emakumezkoen esku-huskako pilotako txapelketa da, bikoteka jokatzen dena. 2022an abiatu zen eta Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udalek antolatzen dute.

Izena ematen duten pilotarien artean ligaxkak osatzen dira eta bikote onenek finala jokatzen dute. Finala urtero hiriburu desberdin batean izaten da eta sailkatzeko partidak gainerako bi hirietan.

Elite mailaz gain bestelakoak ere jokatzen dira, hala adinari dagozkionak nola pilota motari dagozkionak. 2024an esate baterako 68 pilotarik hartu zuten parte bost mailatan banatuta.

UrteaEgoitzaTxapeldunakEmaitzaFinalistak
2022[1]Atano III.a (Donostia)Arrizabalaga-Capellán22-15Aldai-Mendizabal
2023[2]Bizkaia (Bilbo)Aldai-Bergara22-19Garai-Zabala
2024[3]Ogeta (Gasteiz)Zabaleta-Mendizabal22-16Arraiza-Gaminde

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Arrizabalaga-Capellanek estreinatu dute Hiru Hiriburuak torneoko palmaresa | EKFB» euskalkirola.eus (kontsulta data: 2024-10-13).
  2. (Gaztelaniaz) Fonseca, Joseba. (2023-10-15). «Aldai-Bergara, campeonas del Hiru Hiriburuak en un frontón Bizkaia a rebosar» Deia (kontsulta data: 2024-10-13).
  3. «Goiuri Zabaleta leitzarrak Hiru Hiriburuak txapelketa ere irabazi du - Leitzaldea» Erran.eus (kontsulta data: 2024-12-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]