Hiru eskuen Andra Mariaren ikonoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hirugarren eskua ezkerran, behean, ikus daiteke.

Hiru eskuen Andra Mariaren ikonoa (serbieraz: Богородица Тројеручица) gaur egun Hilandar monasterioan, Grezian dagoen Athos mendiaren gordetzen da ikonoa ospetsua da. Andra Mari hori Serbiako babeslea da.

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru eskuen Andra Mariaren kondairak Bizantziar Inperioaren garaikoa da. Leon Isauriarrak, Bizantzioko enperadoreak, 730an, ikonoak debakatu zituen eta guztiak puskatzeko agindua eman zuen. Joan Damaskokoak aginduaren aurka jarri zen eta, oso azkarra zen aurkaria desagerarazteko, enperadoreak kalifari idatzi zion itxuraz Joanek sinatutako idazkia non Damasko bizantziarrei entregatzea proposatzen zuen. Garai hartan Joan Damaskokoa kalifaren gortean zegoen. Gutun horretaz oinarrituta Joanen aurkako traizio akusazioa zabaldu zen. Kalifak, traizioaz sinetsita, Joan atxilotu zuen eta, Xariak agintzen duen moduan, erlijiozaleri eskuineko eskua mozteko agidua eman zuen. Horrela egin zen. Ondoren, Joanek eskua berreskuratu zuen eta Andra Mariari otoitz egin zion; Maria Joanen aurrean agertu zen eta eskua bere tokian jarri zion berriro ere; horren truke, kantak eta himnoak haren ohorean idazteko promesa eskatu zion. Mirakulua eskertzeko, Joanesek ikono batean zinopari (ex-voto) moduan esku bat jarri zuen. Eta horrela gero asko errepikatu den ikono berri baten eredua sortu zuen.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizioaren arabera Athos mendian ikonoa San Savari eman zioten, horrela aspaldiko profezia osatuz. Geroztik Serbiako babeslea izan da ikono hau eta, kondairaren arabera, erresuma aurrera atera zen, sarritan, berari esker. Dena dela, gaur egun gordetzen den ikonoa ez da jatorrizkoa, XIV. mendekoa baizik, beraz, kopia bat da. Gaur egun Athos mendiko Hilandar monasterioan, dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Dusan T.Batakovic, Histoire du peuple serbe 2005, Éditions L'Âge d'Homme. ISBN|282511958X