Hirugarren mailako iturri
Hirugarren mailako iturri bat lehen eta bigarren mailako iturrien aurkibide edo finkatze testual bat da, iturrien interpretazio edo analisi gehigarririk ematen ez duena. Hirugarren mailako iturri batzuk laguntza gisa erabil daitezke honako hauek aurkitzeko: iturri gakoak, termino gakoak, ezagutza komun orokorra[1] eta gai bati buruz ezarritako zientzia. Hirugarren mailako iturrien definizio zehatza aldatu egiten da esparru akademikoaren arabera. Ikergaiaren arabera, akademiko batek bibliografia bat, hiztegi bat edo entziklopedia bat erabil dezake iturri tertziario edo sekundario gisa. Horrek nolabaiteko zailtasuna sortzen du iturri asko mota batekoak edo bestekoak bezala definitzerakoan. Zenbait diziplina akademikotan, bigarren eta hirugarren mailako iturrien arteko bereizketa erlatiboa da.
Ikerketa akademikoko arauek ez dituzte erreferentzia egokitzat hartzen entziklopediak bezalako iturri tertziarioak, nahiz eta hirugarren mailako iturri diren errebisio-artikuluak maiz aipatzen dira bibliografian. Kasu gehienetan, Wikipedia hirugarren mailako iturria da, bestelako iturriak laburbiltzen eta sintetizatzen dituelako.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Scollo, Joe. «LibGuides: Primary, Secondary, and Tertiary Resources: Tertiary Sources» libguides.newhaven.edu (Noiz kontsultatua: 2025-02-26).