Hiruki sunita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiruki sunita

Hiruki sunita arabiar sunitak gehiengoa diren Irakeko eskualde bat da, Bagdadetik ipar-mendebaldean. Izen horrekin mendebaldeko herrialdeek deitzen diote eremu geografiko horri.

Hirukiaren erpinak, Bagdad, Ramadi eta Tikrit dira, eta hiruki horren barnean, Faluia eta Samarra bezalako hiriak daude. Tikrit, Saddam Husseinen lurralde bat da, 2003ko Irakeko inbasioan kargutik kendutako Irakeko presidentea.

Toki honetako biztanleria, nagusiki, erlijio musulman sunitakoa da, non, AEBak eta bere aliatuen okupazioaren aurkako erresistentzia gehiena agertu den. Eremu honek ez du zentzu geografiko argi bat, ezta politikoa ere. Atzerritarrek, bereziki estatubatuar armada inbaditzaileak eta Irakeko inbasio eta ondorengo 2003ko Irakeko okupazioan gertaturiko gertaerak deskribatzen zituzten kazetariek emandako izena da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]