Edukira joan

Hiruko Ituna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiruko Ituna
Irudi
Lege-identifikatzaile昭和15年条約第9号
Motaitun multilaterala
hirukoa
Data1940ko irailaren 27a
KokalekuBerlin
Estatu burujabeAlemania, Italia eta Japonia
Nongo eskumenen mendeJaponia, Italia eta Alemania
Parte-hartzaile
Sinatzailea

Hiruko Ituna —Ardatzaren Ituna edo Berlingo Ituna izenez ere ezaguna— Saburō Kurusuk, Adolf Hitlerrek eta Galeazzo Cianok irailaren 27an Berlinen sinatutako nazioarteko ituna da; hurrenez hurren, Japoniar Inperioaren, Alemania naziaren eta Italiako Erresumaren ordezkaritzat sinatu zuten itun hori. Itun honek nazio horien arteko aliantza militarra eratu zuen eta ofizialki Bigarren Mundu Gerran Indar Aliatuen aruka zeuden Ardatzeko Potentziak osatu ziren.

Hurrengo hilabetetan, Bulgariako, Hungariako, Errumaniako eta Jugoslaviako erresumak itunera batu ziren —lehenengo hirurak, Balkanetako lurraldeak jasotzeko; eta azkenengoa, inbaditua izatea ekiditeko—. Eslovakiar Errepublika ere itun honetara batu zen, Txekoslovakiatik kide izateari utzi zionean.

Jatorri historikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erasoaldi alemaniarra eta Altzairuzko Ituna (1938-39)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1932ko Lausanako Konferentzian, Britania Handiak eta Frantziak Lehen Mundu Gerraren ondoren herrialde galtzaileei ezarritako konpentsazio ordainketak modu formalean etetea erabaki zuten. Horregatik, 1933ko urtarrilaren 30ean Adolf Hitler Alemaniako kantziler izendatu zutenean, Versailleseko Itunean (Lehen Mundu Gerra eta gero sinatutako bake itunean) finantza-atolaketak jada berrikusita zeuden. Hitler ituneko gainerako antolaketa militarrak eta lurraldekoak ezeztatzera prest zegoen, baita Europan inperio aleman bat sortzeko pausu gisa alemandar etnia Reichan barne hartzea ere.

Alemaniako indar armatuek berrarmatze sekretu batean parte hartu zuten naziak boterera iritsi aurretik ere. Ordutik aurrera, naziek berrarmatzearen alde zeuden eta berehala zabaldu zuten armen ekoizpena. 1935eko martxoaren 16an berriro sartu zen militarren konskripzioa, eta horrek argi eta garbi urratu zuen Versaillesko Ituna. Aldi berean, Hitlerrek iragarri zuen Alemaniako armada 500.000 gizon baino gehiagotara hedatu zela.

1925ko Lokarno Itunean, Alemaniak Frantzia eta Belgikaren mugen bortxaezintasuna aitortu zuen, baita Rhin eskualdearen desmilitarizazioa. Hala ere, 1936ko martxoaren 7an, Hitlerrek itun hori arbuiatu eta alemaniako indar armadak (Wehrmacht) desmilitarizatutako Rin eskualdera sartzea agindu zuen. Hitlerren ekintza Britania Handiak eta Frantziak  gaitzetsi zuten, baina bietako nazio bakar batek ere ez zuen esku hartu.

Austrian propaganda handiko denboraldi luze baten ondoren, tropa alemaniarrak 1938ko martxoaren 12an sartu ziren herrialdean eta biztanleriaren gehiengoaren babes sutsua jaso zuten. Austria hurrengo egunean gehitu zuten Alemanian. Apirilean, alemaniarren anexio hori atzeraeraginez onartu zen. Plebiszitu batean manipulatu zen, adierazteko Austriako biztanleen %99k, gutxi gorabehera, Alemaniarekin bat egitea nahi zuela (Anschluss izenez ezagutzen dena). Plebiszituan, ez zitzaien bozkatzen utzi ez juduei ezta erromaniei (ijitoei) ere.

Municheko Ituna eta Txekoslovakiaren Zatitzea.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1938an, Hitlerrek Europako gerra abiatzeko mehatxua egin zuen, Sudeteak, (Txekoslovakiako mugako eremu bat, alemaniar etniaren gehiengoarekin) Alemaniaren esku utzi ezean. Britainia Handiko, Frantziako, Italiako eta Alemaniako buruzagiek konferentzia bat egin zuten Munichen, Alemanian, 1938ko irailaren 29an eta 30ean, eta Hitlerrek bakea iritsiko zela hitzematearen truke Sudeteak alemaniarren anexioa onartu zuten. Txekoslovakiak, Municheko negoziaketetan parte hartzen ez zuenak, Britainia Handiaren eta Frantziaren presio garrantzitsuaren pean onartu zuen.

1939ko martxoaren 15ean, Hitlerrek Municheko Ituna hautsi eta estatu txekoslovakiarraren kontra egin zuen. Bohemia eta Moravia probintzia txekiarrak protektoratu alemanarren parte aldarrikatu zituen, eta indar alemanek hartu zituzten. Eslovakia estatu independiente bihurtu zen, Alemaniari estuki aliatua. Hungariak, Municheko Itunaren ondorioz Eslovakiako hegoaldean lurralde zati bat anexatu zuenak, Transkarpatia hartu zuen, Ukraniaren parte zena. Txekoslovakia existitzeari utzi zion.

Aste bat eta gutxira, 1939ko martxoaren 23an, tropa alemaniarrek Memel hartu zuten. Lituaniak ezin izan zion okupazioari utzi. Hitlerrek Poloniarekiko eskakizun territorialak azaldu zituen, 1939ko udaberrian. Danzig Hiri Askearen Alemaniarekiko anexioa exijitu zuen, baita Poloniako korridoretik Ekialdeko Prusiarako lurraldez kanpoko tren-sarbidea ere.

Hitlerrek fede onez negoziatuko ez zuela sinetsita, Britainia Handiak eta Frantziak Poloniako lurraldearen osotasuna bermatu zuten alemaniarren erasoaren aurka. Hitlerrek Poloniari eraso egiteko erabakia hartu zuenean, 1939ko uda amaieran Europa gerraren atarian zegoen.

Hiruko Itunaren justifikazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiako Erreinua eta Alemania nazia aliatuen kontrako kanpaina militarra hasi zuten. Halaber, Japongo Inperioa Indotxinar frantsesa baino ez zuen bakez hartu, frantsez kolonial autoritateak bultzatu ondoren, metropoliaren laguntza espero ezin zutenak, hain zuzen ere (Wehrmachtek inbaditua zegoena ekainetik). Ordura arte, Asiako potentzia kolonialak, Erresuma Batuak, euren kolonien babesarako unitate militarrak bidali zituen, kopuru txikian, neurri batean haren tropa gehienak Alemaniaren kontra borrokatzen baitzeuden. Estatu Batuek baino ez ziren prestatu nipondar mehatxu militarrari aurre egiteko, hale ere, ez zeuden prestatuta bi fronteko gerra bati aurre egiteko, hau da, Alemania eta Japonen kontra aldiberean.

Hiruko Itunak jatorrizko hiru kideen eragin eremua aitortzen zuen, baita ordena mundial berria ezartzeko eta euren herrien oparotasuna eta ongizatea sustatzeko kideen arteko lankidetza sustatu ere. Itunak, ahal zen neurrian, kanpo-potentzia batek erasotua zen kide bat laguntzera behartzen zituen kideak, jada gerran zeudenak salbuetsiz, kasu honetan Frantzia eta Erresuma Batuak. Azken baldintza honekin, Japon ez zegoen Erresuma Batuen asiar koloniak erasotzera behartuta, nahiz eta azkenean 1914ko abenduan egin. Japonen eskaera espezifiko bategatik, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna ez zen indar erasotzaileen zerrendaren kanpo utzi zuten, beraz, Alemaniak herrialde hori inbaditu zuenean, Bizargorri Operazioa deiturikoa, Japonek ez zuen eraso alemanari elkartzeko behar formalik. Horrela, Hiruko Itunaren praktikan kaltetutako potentzia nagusia Estatu Batuak izan ziren, Japonekin gerran hasten baitzen, Europa eta Asiaren kontra borrokatzeko prestatu beharko baitzen.

Itunaren testua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniaren, Alemaniaren eta Italiaren arteko Hiruko Ituna, 1940

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
« Japongo, Alemaniako eta Italiako gobernuek bake iraunkor batentzako aurre baldintza bezala munduko nazio guztiek eskubidea duten tokia jaso behar dutela gogoan hartzen dute. Beraz, nazio hauek Europan eta Ekialdeko Asian euren esfortzuetan bata bestearekin lan egin eta elkarri lagunduko diotela erabaki dute. Honen helburu nagusia gauzen ordena berria ezartzea eta mantentzea da, tartean sartutako herrien elkarrekiko oparotasuna eta ongizatea sustatzeko antolatuta. Gainera, hiru gobernuen nahia da lankidetza beste eragin-eremu batzuetako nazioetara hedatzea, ahaleginak beren antzeko bideetatik zuzentzeko asmoa dutenak, beren azken helburua, munduko bakea, gauzatzeko. Beraz, Japoniako, Alemaniako eta Italiako gobernuek honakoa erabaki dute:

1. ARTIKULUA: Japoniak onartu eta errespetatu egiten du Alemaniak eta Italiak Europan orden berri baten ezartzeko duten lidergoa.

2. ARTIKULUA: Alemaniak eta Italiak onartu eta errespetatu egiten dute Japoniak Ekialdeko Asia Handian ordena berri bat ezartzeko duen lidergoa.

3. ARTIKULUA: Japonia, Alemania eta Italia ados jartzen dira eztabaidatutako mugetan elkarlanean aritzeko. Europako gatazkan edo Bigarren Txina-Japonia Gerran sartu ez den potentzia batek ituna sinatu duen nazio bat erasotzen badu, elkar lagunduko dute medio politiko, ekonomiko eta militar guztiekin.

4. ARTIKULUA: Ituna ezartzeko asmoz, Japoniako, Alemaniako eta Italiako gobernuek hautatutako batzorde teknikoak bildu behar dira lehenbailehen

5. ARTIKULUA: Japoniak, Alemaniak eta Italiak adierazten dute adostutako akordioek ez dutela inolako eraginik izango ituna sinatu duten potentzia bakoitzeko eta Errusiako sobietarraren arteko gaur egungo estatus politikoan.

6. ARTIKULUA: Itun hau sinatu eta berehala baliozkoa izango da eta une horretatik aurrera, hamar urtez indarrean egongo da. Itunaren baliotasuna amaitu baino lehen, potentzia sinatzaileak ituna berritzeko negoziaketetan hasi ahal izango dira, potentzia batek horrela eskatzen badu.

»

Estatu sateliteen atxikimendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hungariak ituna sinatzea eskatu zuen hura sortu eta gutxira, Deutsche Allgemeine Zeitung aldizkariak kanpo-arazoetako ministroa zen Joachim von Ribbentrop alemanak Alemaniarekiko Estatu onuragarriak itunera atxikiko zirelako alemaniar espektatiba adierazi zuela erakutsi zuenean, benetan, rol nagusi bat[1] eman gabe onartzeko ahalmena erakutsi bazuen ere. Alemaniak ez zuen berehalako erantzunik eman.

Hungariak sinatzeak herrialdeari onurak ekarriko zizkiola gogoan hartzen zuen, eskakizun handirik ezarri gabe. Ituneko testuan[1] argi ez geratzeaz gain, ikusten zen ez iraingarria zela eta Horthyren gorbenuari baliagarria zitzaion, bai Hungarian muturreko mugimenduekiko alemanen laguntza baztertzeko, bai euren kanpo lurralde eskaerak indartzeko eta egin berri zen Bienako arbitrajean[1] lortutako abantailak mantentzeko.

Sinadura 1940ko azaroaren 20an eraman zen aurrera, alemaniarrek itunera batzeko hautagai gehiago zituztenean, nahiz eta hungariarrei fundatzaileen ostean akordioa sinatzen lehen nazioa izatea eskaini.[1] Ituna berresteko erabakiaren kontra altxatu ziren parlamentuan oposizioko politikari nabarmen hungarriarak - borondate alemanaren arabera ulertua izan zela beti, eta ez hungariarraren arabera, baina emaitzarik gabe.[1]

Eslovakiar Errepublika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eslovakiar Errepublika, Alemaniarekiko satelite fidelenetako bat, berehala atxiki zitzaion itunari. Alemaniaren menpean,[2] herrialdearen independentzia aldarrikatu eta egun gutxira sinatu zuen babes itunarekin. 1940ko azaroaren 24an Eslovakiako ordezkariek sinatu egin zuten.[2]

Bulgariak sinatutako Hiruko Itunaren agiria (Bogdan Filov lehen ministroaren izenpea du).

1940ko urrian italiarrek Grezia inbaditu zutenean, Hitlerrek bere aliatuari laguntzea erabaki zuen, britainiarrak kontinentean lekua ez hartzeko eta Errumaniako petrolio-hornikuntza[3] arriskuan jar ez zezaten.​ Greziara iristeko, III Reich-ak Bulgariaren laguntza behar du (Lehen Mundu Gerraren ostean greziarrei eman behar izan zien bere itsasertz mediterraneoa). Nahiz eta sobietarrek tropa alemaniarrak Bulgariatik kanpo mantentzeko nahia izan, 1941eko urtarrilean eta otsailean adierazitakoak, alemaniarrek akordio bat lortu zuten bulgariarrekin, eta hauek Ituna sinatu zuten 1941ko martxoaren 1ean.[3] Alemaniarrek bulgariarren atxikimendua baino bi egun lehenago soilik ohartarazi zituzten sobietarrak.[3]

Greziaren inbasioan zehar bere eskuin hegala ziurtatzeko eta jugoslaviarren bandoa aukeratzera behartzeko (munduko gatazkan[3]​ neutral mantentzen saiatzen zirenak) Hitlerrek hiru alderdietako itunaren Itunarekin bat egitea exijitu zion Jugoslaviari (1941ko martxoaren 22a[1]). Hori ekiditen saiatu ondoren, erregeordeak Jugoslaviako Pablok amore eman zuen,eta, hala, amore emate handiagoak saihesten saiatuz, hala nola tropak herrialdean zehar igarotzea.

1941eko martxoaren 25ean, lehen ministroak eta Kanpo Arazoetako ministroak Ituna sinatu zuten​.[3]Keinu hori, hala ere, martxoaren 27ko estatu-kolpeak baliogabetzen zuen, aliatuen aldeko jarrera argia erakutsiz, gobernu berriak sinatutako konpromisoari eusteko promesa egin arren. Gobernu aldaketaren ondorioz, Hitlerrek Jugoslaviako inbasioa[3] erabaki zuen, SESBri jakinarazi gabe, erasorik ez egiteko ituna sinatzear zegoela Belgraden ezarritako gobernu berriarekin, eta aldi berean, alemaniarrei ziurtatzen ziela gobernuaren adiskidantzazko izaera​.[3]

1941eko apirilean Yugoslaviaren gaineko inbasio alemana garaile atera ondoren, Kroaziako Estatu Independentea ezarri zen Hirugarren Reichak eta Italia Faxistak babestutako gobernu txotxongilotzat. Esandako Estatua 1941eko ekainaren 15ean Hiruko Itunera atxiki zen.

Sinatu ez zuten herrialde gonbidatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hungariako Kanpo Arazoetarako ministro István Csáky (argazkian, eskuin muturrean), Vienan, Hiruko Ituna sinatzen. Eskuinetik ezkerrera: Istvan Csáky, Galeazzo Ciano, Joachim von Ribbentrop eta Saburō Kurusu.

1940ko irailaren 13an Atzerri-ministroa, Ramón Serrano Súñer, Alemaniara abiatu zen, Espainiar frankismoaren barneko nazionalsozialismoaren alde zeuden pertsona talde batek lagunduta. Segizio horretan Demetrio Carceller Segura nabarmentzen zen, Miguel Primo de Riverarekin, Dionisio Ridruejorekin, Antonio Tovarrekin, Manuel Halcónekin eta Manuel de Mora-Figueroarekin[4] batera. Batzorde horrek Frantziak eta Ingalaterrak Espainiarengan gauzatzen zuten influentzia ordeztu nahi zuen Alemaniaren asmoak aztertzen ditu, eta adierazten du Espainia «ez zela borrokatu mendekotasun batetik alde egiteko eta orain beste batean erortzeko».[5] Haien iritziak eragina izan zuen irailaren 27an Serrano Súñerrek eta Joachim von Ribbentropek izandako elkarrizketan; Espainia Hiruko Itunera ez atxikitzea izan zen elkarrizketaren emaitza. Espainiak, horrela, beligerantzia eza eta Britania Handiarekiko eta Estatu Batuekiko harreman diplomatikoak mantendu zituen.

1940an, Alemania naziak jada adierazi zuen Finlandia Hiruko Itunaren kide izateko nahia. Izan ere, Alemania Naziak Finlandia aliatu baliotsutzat hartzen zuen planifikatutako Sobietar Batasunaren inbasiori ekiteko. Berez, Finlandiak 1941eko ekainaren 25etik aurrera Sobietar Batasunaren kontrako eraso alemanean parte hartu zuen, Finlandiako gobernuak sobietarren kontrako Jarraipenaren Gerra izendatu zuena. Nahiz eta Finlandia 1941eko azaroan atxiki zen Antikomintern Itunera (Alemaniak eta Japoniak Sobietar Batasunaren aurkako aliantza sortzeko 1936an sinatu zuten ituna, komunismoaren hedapena geldiaraztea helburu zuena), gerraren bukaera arte uko egin zien Hiruko Itunera batzeko Hirugarren Reicharen eskaerei, Finlandiaren helburu politiko eta militarrak Alemaniaren berak ez zirela adierazita, eta Estatu Batuekin, gutxienez, harreman diplomatikoak mantentzearen helburuarekin (Britania Handiak Finlandiari gerra deklaratu bezain laster, sobietarren aurkako erasoa hasi zen).

Itunaren amaiera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aliatuek Sizilia inbaditu ondoren, Italiako gobernuak aliatuekin negoziazioak hasi zituen armistizio bat sinatzeko. Hain zuzen ere, Ituna uzteko lehen kidea Italiako Erresuma izan zen 1943an, zeren eta Mussoliniko Italiako Errepublika Soziala, Italiaren aldetik Ituna formalki mantendu zuena, praktikan Alemania naziaren menpeko erregimena baitzen erabat. 1944ko abuztutik irailera bitartean, Bulgaria eta Errumania inbaditu zituen Armada Gorriak eta, porrot ziurra saihesteko, Sobietar Batasunaren aliatu bihurtu ziren, Itunetik aldenduz. Hungaria ere saiatu zen bandoa aldatzen, baina Alemaniak okupatu zuen militarki 1944ko urrian, nahiz eta aste batzuk geroago Armada Gorriak ere inbaditu zuen, Eslovakia bezala. 1945eko maiatzean Alemania garaitu zutenean, Japonia izan zen geratu zen Ituneko kide bakarra, eta hori lankidetza-ituna zenez, praktikan balioa izateari utzi zion.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 6 Dreisziger, N.F. (1968). Hungary's way to World War II. Hungarian Helicon Society ISBN B0000EBEMU..
  2. 1 2 Lumans, Valdis O. (1982). «The Ethnic German Minority of Slovakia and the Third Reich, 1938-45» Central European History 15:3.
  3. 1 2 3 4 5 6 7 Seton-Watson, Hugh. (1983). "The East European Revolution". Westview Pr (Short Disc) ISBN 978-0-86531-746-8..
  4. ↑ Rodríguez Jiménez, Fernando. (2002)., 35 or..
  5. ↑ Feis, Herbert. (1948, New York). The Spanish Story: Franco and the Nations at War. , 76-98 or..

Rodríguez Jiménez, José Luis (2002). Los esclavos españoles de Hitler. Barcelona: Planeta.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]