Hirusta zuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hirusta zuri
Trifolium repens inflorescence - Niitvälja.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaTrifolieae
GeneroaTrifolium
Espeziea Trifolium repens
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakedible plant (en) Itzuli

Hirusta zuria (Trifolium repens) Trifolium generoko landare mota bat da, Europan, Iparraldeko Afrikan eta Mendebaldeko Asian hazten dena. Landare lekaduna da, lore zuriak dituena. Animalien elikagai gisa erabiltzeko landatzen da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hazkuntza moteleko landarea da, 10 eta 20 zentimetro arteko altuera har dezake. Hosto iraunkorra izaten du eta hirusta denez hiru foliolo borobil ditu[1]. Berdeak dira eta marka zuri bat izaten dute. Ez dute ilerik.

Loreak zurixka izaten dira, batzutan tono arroxa argiak ere izaten dituzte. 1'5-2 cm-ko diametroa duten infloreszentziatan multzokatzen dira. Maiatza eta urria artean loratzen da.

Fruituak oso txikiak dira eta bihotz itxurako 3-4 hazi izaten dituzte barnean.

Garrantzia ekologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lekariak oso garrantzitsuak dira Rhizobium generoko bakteria batzuekin sinbiosian aireko nitrogenoa nitrato eta nitrato bihurtzen baitute sustraietan eta substantzia horiek dira hain zuzen landarek elikatzeko behar dituztenak.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]