Edukira joan

Hirutasun Santuaren erretaula (Jaka)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hirutasun Santuaren erretaula (Jaka)
Jatorria
Sortzailea(k)Joanes Antxeta
Sorrera-urtea1572
Ezaugarriak
Materiala(k)pine (en) Itzuli eta Harzuria
Kokapena
LekuaJakako katedrala

Hirutasun Santuaren erretaula Jakako katedralean, Sarasa kaperan esaten zaionean dago kokatua. Harzuri edo alabastrozko erretaula bat da, Joanes Antxeta euskaldunaren 16. mendeko lana.

Banku bat du behean, hiru gorputz nagusi gero zutabeen artean, eta atiko bat hiruki formako frontoiarekin.

Kapera Martin Sarasa eta Juana de Aranda senar-emazteek enkargatu zuten 1570eko hamarkadan. Kaperaren arkitektoa Juan Landerri bizkaitarra izan zen, baina erretaula Antxetari egozten zaio (polikromia beste autore batena izanik: Nicolás Jalón).[1] Hirutasun Santuari dago eskainia ikonografikoki, baina San Martin apezpikua ere nabarmen agertzen da, Martin Sarasaren izenagatik. Sarasa eta Aranda sendien armarriak, Santa Orosia, San Joan bataiatzailea, eta Kristo Hilaren erostaren eszena dira eskultura eta tailletan ageri diren beste lan batzuk.

Erdiko multzoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Capilla de la Santísima Trinidad» Museo Diocesano de Jaca (kontsulta data: 2025-11-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]