Hispania Nostra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arredondoko San Joan baseliza zerrenda gorrian dago.
Ondarearen defentsan eginiko batzar baten partaideak, Trujillon, 2015ean.
Melillako Victoria Grande gotorlekua, berreskuratua izan ondoren, Zerrenda Berdean sartua izan da.

Hispania Nostra Irabazteko asmorik gabeko erakunde espainiarra da. Haren helburua nagusia Espainiako ondare kultural eta naturala defendatzea, babestea eta berreskuratzea da. Horretarako hezkuntza programa desberdinak eta kultura saioak eramaten ditu aurrera. Bereziki ezagunak dira erakundeak sortutako zerrendak: gorria, beltza eta berdea, ondare desberdinen egoerak adierazteko. Europa Nostraren eredua nolabait jarraitzen du. 1976an sortu zen.

Hispania Nostraren presidenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976tik elkartearen presidenteak hauek izan dira:

Halaber, 1978tik 2015era Sofía Greziakoa Ohorezko Presidentea izan zen. 37 urte horietan berak Europa Nostra eta Hispania Nostra sarien presidentzian egon da. Elkartearen goi postuetan sarritan nobleziaren pertsonaia ezagunak egon dira eta horrek guztiak, nolabait, ez dio erakundeari sinesgarritasun handirik eman.

Aktibitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hispania Nostra erakundeak Espainiako ondarearen aldeko mota askotako ekintzak antolatzen ditu:

  • Urtero batzarrak eta bilerak antolatzen ditu.
  • Ondarearen aldeko beste elkarteei laguntzen die.
  • Hitzaldiak eta jardunaldien antolaketa.
  • Hispania Nostra eta Patrimonio Cultural y Derecho aldizkariak plazaratzen ditu.
  • Ondarearen zerrenda desberdinak egiten eta plazaratzen ditu.
  • Hispania Nostra sariak ematen ditu.
  • Espainiako hautagaiak Europa Batasunaren Ondare Kulturalaren Sarirako gestionatzen ditu.

Ondarearen zerrendak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru dira Hispania Nostrak gestionatzen dituena:

  • Zerrenda Gorria: 2007an sortua bertan abandonaturik edo desagertzeko arriskuan dauden ondare historikoaren elementuak jasotzen dira. Espezialista lan-taldeak egiten dute. Kategoria desberdinak bereizten ditu: ondare arkeologikoa, ondare zibila, ondare erlijiosoa, industria ondarea, militar ondarea, izadi ondarea.
  • Zerrenda Beltza: Hemen dagoeneko desagertu diren ondareak biltzen dira.
  • Zerrenda Berdea: Hemen berreskuratu diren ondareak biltzen dira.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hispania Nostra Sariak Banco Santader Fundazioarekin batera antolatzen ditu. Lehenengo aldiz 2012an egin ziren. Horiekin sail desberdinateko Praktika Onak saritu nahi dituzte:

  1. Paisaian edo lurraldean eginiko esku hartzearen saria.
  2. Ondarearen babesa garapen ekonomikoa eta sozialaren eragilearen saria.
  3. Kultura ondarearen seinaleak jartzearen saria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]