Hissène Habré

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hissène Habré
President Hissène Habré of Chad.jpg
5. Txadeko presidente

1982ko ekainaren 7a - 1990eko abenduaren 1a
Goukouni Oueddei (en) Itzuli - Idriss Déby
1. Txadeko Lehen Ministroa

1978ko abuztuaren 29a - 1979ko martxoaren 23a
François Tombalbaye - Djidingar Dono Ngardoum (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaFaya-Largeau (en) Itzuli1942ko abuztuaren 13a
Herrialdea Txad
Talde etnikoaTubu (etnia)a
HeriotzaDakar2021eko abuztuaren 24a (79 urte)
Hobiratze lekuaYoff (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: COVID-19a
Hezkuntza
HeziketaParisko Ikasketa Politikoetako Institutua
École Nationale de la France d'Outre-Mer (en) Itzuli
Università della Valle d'Aosta (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
arabiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraHerriaren Indar Armatuak
Iparraldeko Indar Armatuak
Parte hartutako gatazkakChadian–Libyan conflict (en) Itzuli
Toyoten Gerra
Chadian Civil War of 1965–79 (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoaFROLINAT (en) Itzuli
National Union for Independence and Revolution (en) Itzuli
Iparraldeko Indar Armatuak

Hissène Habré (حسين حبري - Faya-Largeau Ekuatore Afrika Frantsesa (gaur egun Txad), 1942ko abuztuaren 13a - Dakar, Senegal, 2021eko abuztuaren 24a) Txadeko presidentea izan zen 1982tik 1990ra. Habréren gobernua Giza Eskubideen aurkako erasoak direla eta egin zen ezagun eta Human Rights Watch GKEak "Afrikako Pinochet" izan zela dio.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Habré Txaden jaio zen, 1942an, oraindik bere herrialdea Frantziako kolonia zelarik. Tubu talde etnikoko kidea da. Frantses Armadako soldadu egin zen oso gazterik. Txadek independentzia eskuratu zuenean (1960), Frantziako administrazio kolonialean hasi zen lanean eta bere nagusiek hala gomendatuta beka batekin joan zen zientzia politikoak ikastera Parisa. 1971an itzuli zen herrialdera.

Hortik Habré Tripolira joan zen, Txadeko bi talde ezberdinetako liderrek armak utz zitzaten konbentzitzeko. Baina bertan zegoela Iparraldeko Indar Armatuetan (IIA edo FAN) sartu zen. FANak herrialdearen iparraldean zuen eragin esparrua eta batez ere tubu herriko jendez osatzen zen. Komandantea Goukouni Oueddei zen. FANeko kide batzuk bereiztu eta Frolinat (Txadeko Askapen Frontea) sortu zuten, Abba Siddicken laguntzaz. Ondoren, Frantziaren babespeko Tombalbaye presidentearen aurkako matxinada armatua gidatu zuen.

1974ko apirilaren 21ean Habrék gidatzen zuen komando batek hiru europar bahitu zituen Bardaiko oasian, Tibestiko eskualde bolkanikoan. Habréren helburua bahituak 10 milioi frankoren truke aldatzea zen, baina horietako bat hil zen asaltua bukatu aurretik. 1975an beste bahitu batek ihes egitea lortu zuen. Françoise Claustre ez zuten askatu 1977ko otsailak 1 arte.

Bahiketa hau dela eta Habré eta Oueddei bereiztu ziren. Gainera Habré haserre zegoen Muammar al Kadafik FANaren erabaki askotan zuen boterea dela eta. Bereizketaren ostean Habrék zituen indar armatuen izena oraindik FAN zen, hala ere. 1975an Libiak Txad inbaditu zuen eta Auzuko Zerrenda bere lurraldera batu zuen.

Gerora, Félix Malloum presidente berriaren aurka ere borrokatu zen Habré, 1978an gobernuarekiko negoziazioetan parte hartu eta Txadeko Gobernuan sartu zen arte.

1978an Habrék Félix Malloumen lekua hartu zuen Txadeko Lehen Ministro gisa, baina bere goberua hurrengo urtean bukatu zen. Hortaz, lehen ministro gisa aritu zen 1978-1979an. 1980ko abenduan Libiak jada Txadeko iparralde osoa zuen okupatua eta Oueddei presidente izendatu zuten. Oueddeik nazio errekonziliazioa nahi zuen eta horregatik Habré Defentsa Ministro izendatu zuen. Baina hau ez zegoen gustora Libiak jokatzen zuen paperarekin eta Ameriketako Estatu Batuen laguntzarekin bai Libia bai Oueddei erditik kentzeko laguntza lortu zuen.

Lehendakaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982ko uztailaren 7an Habrék Oueddei kendu eta bere burua Lehendakari izendatu zuen, Lehen Ministro kargua kenduz. Bere polizia sekretuaren laguntzaz aurkari asko erail zituen. Human Rights Watchen arabera 40.000 pertsona inguru erail zituen bere gobernuak arrazoi politikoak direla eta. 200.000 torturatu egon zirela kalkulatzen da.

1983an Libiako indarrak Txadetik kanporatu zituen (Frantziaren laguntzari esker, hein batean), iparraldeko leku gutxitan izan ezik. 1987an guztiz kanporatu zituen. Hala ere garaipen honekin Mendebaldeko herrietatik jasotzen zuen laguntza eten zen eta bere egoera oso ahul bilakatu zen. Zaghawa talde etnikoko kideek egoera hau baliatu et 1990ko abenduaren 1ean MPS Salbaziorako Mugimendu Abertzaleko Idriss Déby generalak kargutik kendu zuen. Kamerunera alde egin zuen ihesi Habrék, eta, gero, Senegalera.

Atzerrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Habréren aurkako akusazioek hiru garbiketa etnikoren erantzule izatea dira. 1984an, 1987an eta 1989an hainbat talde etnikoren aurkako jazarpena egin zuen. 2005ko irailean Belgikako epaitegi batek gizateriaren aurkako krimenak, tortura eta gerra krimenak egotzi zizkion (in absentia heriotza-zigorra ezarri zion). Senegalen dagoenetik Dakaren bizi da atxilotuta etxean, baina Senegalek ez du estraditatu nahi eta beste epaiketa bat egingo diotela adierazi zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hissène Habré Aldatu lotura Wikidatan