Histologia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Giza birika-ehunaren lagin bat hematoxilina eta eosinarekin tindatu eta eremu argizko mikroskopioz ikusita.

Histologia (Grekerazko ἱστός ehuna eta -λογία -logia) animali eta landare ehunen azterketaz arduratzen den zientzia da. Ehunen egitura mikroskopikoa, euren garapena eta funtzioak aztertzen ditu eremu argizko edo mikroskopio elektronikoaren bidez. Histologiarako azterketa-laginak biopsien bitartez zein laborategian mantenduriko ehunen kulturetatik lortzen dira. Ehunen eta zelulen behaketa mikrokopikorako laginak aldez aurretik prozesatu eta tindatu beharra dago. Histologia biologia eta medikuntzarentzat ezinbesteko atala da.

Histologiarekin zuzenean erlazionatuta histopatologia dago. Honek kaltetutako ehunak aztertzen ditu gaixotasun desberdinen diagnostikorako.


Erlazionatutako zientziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Histologia Aldatu lotura Wikidatan


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.