Historia Naturalaren Museoa (Paris)
| Historia Naturalaren Museoa | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Frantziaren banaketa administratiboa | metropolitar Frantzia |
| Eskualdea | |
| Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoa | Paris Handiko metropolia |
| Territorial collectivity of France with special status | Paris |
| Udalerri barrutia | Parisko 5. barrutia |
| Arkitektura | |
| Deskribapena | |
| Irekitze data | 1793 |
| Webgunea | www.mnhn.fr |
Historia Naturalaren Museoa (frantsesez: Muséum national d'Histoire naturelle) Parisen dagoen Natur Historia museoa da, Parisko 5. barrutian.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1635 urtean sortu bazen ere fundazio datatzat 1793 urtea hartzen da. Jardin royal des plantes médicinales zegoen tokian ezarri zen. Zientzialari garrantzitsuak izan zituen irakasle, besteak beste Georges Cuvier, Jean-Baptiste Lamarck eta Étienne Geoffroy Saint-Hilaire.
XIX mendean Parisko Unibertsitatearekin lehian sartu zen zientzia ikerketan eta Fisika aplikatua lantzen hasi zen. 1891eko abenduaren 12ko dekretu batek historia naturalera mugatzeko agindua eman zion.
Bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat bildumak osatzen dute museoa:
- Francisco Javier Muñiz naturalista argentinarraren bilduma.
- Jean Henri Dupotet almirantearen fosilak.
- Jean Baptiste Christophore Fusée Aublet-ek Guyana Frantsesetik ekarritako herbariuma.
Museoaren kokapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Museoaren jatorria ondoan dago. 14 eraikin desberdin ditu, batzuk Parisko beste toki batzuetan. Publikoari ateak irekita dituztenak honako hauek dira:
- Jardin des plantes-en:
- Eboluzioaren galeria
- Historia gabinetea
- Mineralogia eta geologia galeria
- Paleontologia eta Anatomia konparatuaren galeria
- La ménagerie ("piztien etxea")
- Gizakiaren museoa (Musée de l'Homme) - 16. barrutian
Honetaz gain Museoari lotuta badaude hiru parke zoologiko, hiru parke botaniko eta bi museo gehiago (Musée de l'abri Pataud eta Harmas de Fabre)
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eboluzioaren galeriaren eraikina.
- Eboluzioaren galeriaren barnealdea.
- Paleontologia eta Anatomia konparatuaren galeria.
- Paleontologia eta Anatomia konparatuaren galeria.
- Mineralogia eta geologiaren galeria.
- Cuvierren etxea.
- Botanika eskola.
- Herbariuma.
- Kanguroak
(La ménagerie). - Musée de l'Homme.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Informazio praktikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Helbidea: 57 Rue Cuvier, 75005
- Ordutegia: 8:00 - 18:00
- Geltokiak:
