Historia Regum Britanniae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Historia Regum Britanniae
Jatorria
Egilea(k)Godofredo Monmouthekoa
Sorrera-urtea1136 (egutegi gregorianoa)
Argitaratze-data1136 (egutegi gregorianoa)
IzenburuaHistoria regum Britanniae
Ezaugarriak
Genero artistikoaSasihistoria
HizkuntzaMedieval Latin (en) Itzuli eta latina
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Argumentu nagusiaHistoria Brittonum (en) Itzuli

Historia Regum Britanniae (Britainiako erregeen historia latinez), Godofredo Monmouthekoa idazle galestarrak 1130 eta 1136 bitartean idatzitako Britainia Handiaren kronika sasihistoriko bat da. Liburuak, britaniarren erregeen bizitzak kontatzen ditu kronologikoki, Troiako Gerratik ihes egin zuten eta britaniar nazioa sortu zutenetatik hasita, eta anglosaxoiek, VII. mendean herrialdearen kontrola hartzen dutenean amaituz. Bretainiako materiaren funtsezko lanetako bat da.

Liburuak, ez du balio historiko askorik, kontatzen dituen gertaeretan zehazgabetasun asko baitaude, baina Erdi Aroko literaturaren lan baliotsu bat da, Lear Erregearen eta bere hiru alaben bertsio ezagunik antzinakoena duena, eta galesera hitz egiten ez zuten irakurleei, Artur erregearen elezaharra ezagutzen lagundu zien.

Arrakasta handia izan zuen Erdi Aroan, erromantze hizkuntzara eginiko bere itzulpenik garrantzitsuena den Robert Wace idazlearen Roman de Brut lanak bezala.

Lanaren edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia, Eneas heroi troiarrarekin hasten da, erromatar elezaharraren arabera, Italian ezarri zena Troiako Gerraren ondoren. Bere biloba Brutus erbesteratua da, eta, denbora bat noraezean ibili ondoren, Diana jainkosak aukeratzen du, mendebaldeko ozeanoko uharte batean ezartzeko agintzen diona, jainkosagatik, Briania deituriko uharte batean.

Historiak kronologikoki jarraitzen du, gobernarien artean Bladud aipatuz, botere magikoak izan zituena, eta hegen egiten ere saiatu zena; Leir Britaniakoa, erresuma bere hiru alaben artean banatu zuena, bakoitzagatik sentitzen zuen maitasunaren arabera (Shakespearek bere Lear Erregea izeneko antzezlanean erabili zuen istorioa) eta Dunvallo Molmutius, Molmutine Laws direlakoak kodetu zituena. Dunvalloren seme ziren Belinus eta Brenniusek, gerra zibil batean euren artean borrokatu zuten, berriz bakeak egin aurretik, eta Erroma arpilatu zuten.

Zesarren Britania inbaditzeko saiakerak, Kasivellaunosek geldiarazi zituen. Badago Kunobelinus izeneko errege baten berri, Shakespearek, bere Zinbelino izeneko lana idazteko erabili zuena. Klaudio enperadorea izan zen Britania inbaditu zuena, Julio Zesarrek baino ia mende bat beranduago, Kunobelinusen semeei aurre eginez. Britainiar erregeen leinuak, erromatar agintaritzapean jarraitzen du, eta Luzio Britaniakoa aipatzen du, tokiko lehen errege kristaua, baita erromatar pertsonaia ugari ere, horien artean, Konstantino I.a Handia enperadorea, tronuarn usurpatzaile izan zen Alektus eta Asklepiodotus izeneko komandante militarra.

Erromaren agintaritza desagertu ondoren, Vortigernek lortzen du Britaniako boterea, eta Hengist eta Horsak gobernaturiko saxoiak, bere zerbitzupeko mertzenario bezala gonbidatzen ditu, baina hauek bere aurka joaten dira, eta Britaniak gerra egoeran jarraitzen du Ambrosio Aurelianoren eta honen anaia Uther Pendragonen erregealdietan, Merlin aztiaren laguntzarekin.

Utherren semeak, Artur erregeak, garaipen zorrotz bat lortu zuen saxoien aurka, eta, beraz, azken hauek, erregea hil ondoren ere, jada ez ziren mehatxua izan. Bitartean, Arturrek, Europa iparraldeko gune handiak konkistatu zituen, eta bake eta oparotasun garai batean bizi izan zen Luzio Tiberio erromatar enperadoreak, Britaniari, berriz Erromari zergak ordaintzeko eskatu zion arte. Arturrek Luzio garaitu zuen Galian, baina bere iloba Mordredek, Artur kanpoan zegoen bitartean, tronua lapurtu zion. Artur itzuli egin zen eta Mordred hil zuen, baina modu hilgarrian zauriturik, Avalon uhartera eramana izan zen, erresuma, bere lehengusu Konstantino III.a Britaniakoari utziz. Artur hilda, saxoiak itzuli egin ziren eta euren boterea sendotu zuten. Britaniako erregeen leinuak, Kadwallader hil zen arte jarraitu zuen, honen ondoren, saxoiak, herri ingelesa, Britaniako gobernari bihurtu zirelarik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]