Historia de regibus Gothorum, Vandalorum et Suevorum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
Historia de regibus Gothorum, Vandalorum et Suevorum

Historia de regibus Gothorum, Vandalorum et Suevorum ("Godo, bandalo eta sueboen erregeen historia") 265tik 624ra bitartean hedatzen den historia liburua da, Isidoro Sevillakoak idatzia, latinez. Bilduma laburbildu bat da, eta dituen iturri ezberdinak direla eta, batzuetan inkonsistentea. Bandaloen historia godoen ostean agertzen da, eta sueboena historio aparte baten gisa.

Isidorok bere historioa aitzinsolas batekin hasten du, "Laus Spaniae", Espainiari laudorio eginez. Hementxe asmatzen du lehenengo aldiz mater Spania (Espainia ama) esaldia. Lanaren hurrengo ataletan Espainiaren batasunaren aldeko lana egiten du, identitate bisigotoa defendatuz. Isidorok espainiar aroa erabiltzen du datazioak egiteko. Iturri nagusia Jeronimo Estridongoak Eusebio Cesareakoaren historiari 378an egindako jarraipena izan zen. Bertatik Paulo Orosioren testuak erabili zituen 417. urterarte eta, Espainiaako Hidazio, 469. urterarte. Historiaren azken urtetarako Prospero Akitaniakoaren testuak erabili zituen, honek ere Jeroniko Estridongoari jarraipena egin baitzion 405-53 urteen artean. Biktor Tununakoa izan zen bere Afrikako lekukorik behinena 444tik 566ra eta Jon Biclarrekoa Espainiako historiaren azken atalerako, 565-90 urteen artekoa. Maximo Zaragozakoaren kronika galduen erabilera ere egin zuen. 590 eta 624 urteen arteko gertakarien lekukoa izan zenez, horiek ere jaso zituen.

Liburuak bi bertsio ditu, eta biak heldu zaizkigu gaurdaino. Lehenengoa ziurenik 619. urtean bukatu zuen, Sisebutoren heriotzaren urtean, eta laburragoa da. 624an bukatu zuen, antza, bigarrena, Suintilaren agintaldiaren 5. urtean. Bertsio luzeak "Laus Spaniae" eta "Laus Gothorum" (Godoei laudorioa) ditu, godoen eta bandaloen erreinaldiak ondo bereiztuz.