Hizkuntza-substratu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hizkuntza-substratu kontzeptuak herri baten hizkuntza, normalean inbaditzailea den beste batekin ordezkatzen denean, hizkuntza berrian aurrekoaren elementu eta ezaugarriak agertzearen fenomenoa izendatzen du. Jatorrizko hizkuntzak berrian eragin lexikoa, fonetikoa eta gramatikala izan dezake. Beste fenomeno desberdina Hizkuntza super-estratuarena da; kasu horretan hizkuntza inbaditzaileak atzera egiten du baina haren ezaugarriak, modu batez, hizkuntza inbadituan gelditzen dira.

Euskararen kasuan horrelako adibide asko daude. Euskara desagertu den lurraldetan oraindik orain euskal toponimoak, hitzak, ahozkerak...aurkitzen dira. Gaztelaniaren kasuan, bestetik, euskararen eraginez hasierako "f"a desagertu zen.

Substratua hizkuntza berrien iturria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Latinaren garapena lurralde desberdinak ulertzeko filologiak substratuaren eragina erabili du sarritan. Lurralde desberdinetan bertako hizkuntza desberdinak erabiltzen ziren. "Latinak hizkuntza indigenekin izan zuen kontaktua hartu behar dugu kontuan: substratuak garrantzi handikoak dira. Hasiera batean latina hizkuntza indigena horien gainean ezarri zen, geroago ordezkatu zituelarik, baina hizkuntza horiek hizkuntza berrian aztarnak utzi dituzte: horiei deitzen diegu substratu". Hizkuntza aldaketa eman aurretik hainbat belaunalditan elebitasun garai bat ematen da eta horrek hizkuntza berrian aldaketak eragin ditzake. Elkarreko eragin hori garaikidea denean hizkuntza-adstratu fenomenoa da; behin hizkuntza bat galduta, substratukoa bihurtzen da. Beraz, hizkuntza zaharra, historikoa, ez da erabat desagertzen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Barquín, Amelia. (2000). [www.ueu.eus/download/artikulua/uztaro35_3.pdf «Latinetik hizkuntza erromanikoetara: euskararen hurbileko erromantzeak»] Uztaro (35).

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]