Hizkuntza laguntzaile
Hizkuntza laguntzailea lehen hizkuntza ezberdinetan mintzatzen ziren bi talde edo pertsonaren arteko komunikazioa ahalbideratzeko helburuaz erabiltzen den hizkuntza eraikia ala eraiki gabea da.
Antzinaroan hizkuntza laguntzaile nagusiak antzinako greziera eta latina izan ziren; Erdi Aroan, latina; XVIII. eta XIX. mendeetan, frantsesa; eta XX. mendetik aurrera, ingelesa. Bestalde, hizkuntza laguntzaile izateko helburuz sortutako hizkuntza eraiki nagusiak interlingua eta esperantoa dira.
Horrez gain, hizkuntza laguntzaileak dituzten munduko eskualdeak ere baudaude: adibidez, Erdialdeko Europan, alemana; Sobiertar Batasuneko errepublika ohietan, errusiera; Hego Amerika eta Erdialdeko Amerikan, gaztelania; Iparramerikan, ingelesa; iparraldeko Afrika eta Ekialde Hurbilean, arabiera; mendebaldeko Afrikan, swahilia; eta abar.