Hizkuntzakeria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Hizkuntzakeria, hizkuntzagatiko diskriminazioa edo glotofobia diskriminazio mota bat da, pertsonek erabiltzen duten hizkuntzagatik edo hizkuntza erabiltzeko duten moduagatik gertatzen dena. Diskriminazioa gerta daiteke pertsonak bere jatorrizko hizkuntza erabiltzen duelako, edo hizkuntza modu berezian erabiltzen duelako, esaterako ahoskera bereziarekin, modu sinplean (hitz konplexu eta askotarikoak erabili gabe), sintaxian edo moduetan berezitasunak erabilita, etab. Hizkuntzaren erabileran dauden berezitasunak oinarri hartuta, pertsona batek beste baten heziketari, aberastasunari, egoera sozialari, izaerari eta beste hainbat ezaugarriri buruzko aurreiritziak sor ditzake automatikoki. Aurreiritzi horiek pertsonaren trataera bidegabea eragin dezakete.

Hizkuntzakeria pairatzen duten hiztunek, erakundeek eta estatuek beste hizkuntza baten edo batzuen bazterketa eta diskriminazioa eragiten dute. Hizkuntzakeriak jotakoak uste du bere hizkuntza inguruan dituen hizkuntzak baino hobea dela komunikaziorako, bizikidetzarako, gizartearen aurrerabiderako eta norberaren garapenerako. Uste du, hobea denez gero, nagusitu egin behar duela inguruan dituen hizkuntzen gainetik eta bizkarretik.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.