Hizkuntzalaritza aplikatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Hizkuntzalaritza aplikatua[1], hizkuntza-zientzietako edozein azterketa-alorren teoriaren eta ikerketaren orientazio bat da, diziplina arteko marko teoriko batetik abiatuta xede aplikatu batekin aritzen dena. Xede hori da hizkuntzaren praxian sortzen diren arazo eta gatazkak konpontzea. Bestela esanda, hizkuntzalaritza aplikatuaren xedea litzateke hizkuntzaz dakiguna, nola ikasten dugun eta nola erabiltzen dugun, eta horiek guztiak baliatzea bizitza errealeko helburu edo arazoren bati aurre egiteko.[2]

Hizkuntzalaritza Aplikatuaren[3] garapena XX. mendean zehar eman zen Ipar Amerikan, Britainia Handian, Europan eta Australian. Ipar Amerikan eta Britainia Handian ingelesaren irakaskuntzan oinarritu zen, aldiz, Australian, jatorrizko hizkuntzen ikasketa eta herrialdeak garai hartan jasotzen zituen atzerritarrei ingelesa nola erakutsi izan ziren kezka nagusiak. 50. hamarkadatik aurrera, hizkuntzalaritza aplikatuak jakintza-alor arteko bidea jarraitu zuen, hezkuntzarekin, psikologiarekin, antropologiarekin, pedagogiarekin eta soziologiarekin zerikusia zuten hizkuntza-arazoekin kezkaturik. Diziplinak azkar lortu zituen ingeleseko mundutik kanpoko beste testuinguru batzuk eta, gaur egun, nazioarteko eta kultura arteko ikuspegi zabala du.


Kontzeptua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzalaritza aplikatua hizkuntzalaritzaren adar bat da. Hizkuntza oinarri duten arazoez edota aplikazioez arduratzen da. Hiru adarretan banatzen da:

  1. Hizkuntzaren irakaskuntza:
    1. Lehen hizkuntzaren ikaskuntza.
    2. Bigarren hizkuntzen irakaskuntza.
  2. Konputagailu bidez lagundutako hizkuntza ikaskuntza: Computer-assisted Language Learning, (CALL).
  3. Hainbat gizarte arlotako komunikazioa (ekonomia, politika, judiziala, ...).

Ikuspegi ugari daude. Hauen artean honakoak dira aipagarrienak:

  1. Ikuspegi komunikatiboa.
  2. Eginbeharretan oinarritzen den ikuspegia.
  3. Hizkuntzen ikasketa kooperatiboaren ikuspegia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzalaritza  diziplina gisa,  XX. mendean zehar garatu zen alorra da. Ingelesez hitz egiten duten herrietan (Estatu Batuetan, Britainia Handian eta Australian), bereziki, atzerritarrei ingelesa erakusteko beharrei erantzuteko.

1950 eta 1960 urteetan zehar, akats zehatzetan eta analisi kontrastatzailean zentratu zen.

1970 urteetan zehar, akatsak iragartzeko teoria gisa kontraste analitikoko metodo horren porrotarekin, aplikatutako hizkuntzalaritza Noam Chomsky-en teoria hartzen hasi zen Gramatika Unibertsalari buruz bigarren hizkuntza bateko ikasketaren fenomenoa azaltzeko. 

Gaur egun, ikerketa  hau diziplinarteko nahastea da, batez ere, hizkuntzalaritzarena, antropologiarena, psikologiarena eta heziketarena.

Esparruak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzalaritza aplikatua, hizkuntza arloko hainbat gunetan sustatzen da. Arlo batzuk hauek dira:

Hizkuntza eta informazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzalaritza kuantitatiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzalaritza kuantitatiboa (HK), hizkuntzalaritza orokorraren azpidiziplina bat da. Hala ere, esan dezakegu oso lotura estua duela hizkuntzalaritza matematikoarekin. Azpidiziplina honek, honako esparru hauek hartzen ditu kontuan, esate baterako, hizkuntzen ikasketa, hizkuntza aldaketa, hizkuntzen erabilera eta hizkuntza desberdinen egiturak. HKren helburu nagusia, hizkuntza bat aztertzea da, metodo estatistikoak erabiliz, hizkuntza baten inguruko legeak sortzeko asmoz. Esan bezala, HKren oinarria, hizkuntzaren emaitza estatistikoak dira.Emaitza estatistiko horiek atera eta aztertzerako orduan, honako bi esparruek sekulako garrantzia dute. Alde batetik, corpus-hizkuntzalaritzak, eta, beste aldetik, hizkuntzalaritza konputazionalak. Bi esparru hauekin ziurtasun enpirikoa lortzen da, hots, behaketa eta esperimentazioaren bidez jasotzen den jakinduria.

Hizkuntzaren prozesamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzaren prozesamendua (ingelesez, NLP - Natural Language Processing edo Computational Linguistics) informatika, adimen artifizial eta hizkuntzalaritzaren alorra da, hizkuntzalaritza konputazionaleko ingeniaritza lantzen duena. Hizkuntzaren bidez pertsona eta makinen arteko komunikazioa, baita pertsonen artekoa ere, errazteko tresna konputazionalak ikertzeaz arduratzen da. Hizkuntzaren prozesamendua izenarekin ezagutzen dugunari hizkuntzalaritza konputazionala ere esaten zaio askotan, hitz biak ia sinonimotzat har daitezke. Batzuetan hizkuntzalaritza konputazionala terminoa lehenesten da hizkuntzalaritzaren ikuspuntua azpimarratzeko, eta hizkuntzaren prozesamendua, aldiz, ikuspuntu teknologikoa azpimarratzeko, baina bereizketa hori ez da zurruna. Bestalde, Ingelesezko Wikipedian Computational_linguistics (Hizkuntzalaritza Konputazionala) kategoriaren barruan Natural Language Processing (Hizkuntzaren prozesamendua) eta Speech Recognition (Hizketaren tratamendua) kategoriak bereizten dira, nonbait hizkuntzaren prozesamendua hizkuntza idatziarekin lotuz, eta hizketaren tratamendua ahozkoarekin, baina gero erabilera mailan Computational linguistics eta Natural Language Processing kontzeptuen arteko bereizketa hori ez dago hain garbi. Euskaraz Hizkuntza naturalaren prozesamendua edota Lengoaia naturalaren prozesamendua ere erabili izan dira aurreko urteetan, baina joera dago azken bi izen horiek baztertzeko, eta hizkuntzaren prozesamenduaren erabilera lehenesteko.

Hizkuntzalaritza konputazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzalaritza konputazionala giza lengoaia ikertu eta aztertzeko informatikaz baliatzen den arloa da. Horretarako, lengoaia naturala modu logikoan modelatzen saiatzen da, ikuspegi konputazional batetik beti ere. Modelaketa hori ez da soilik hizkuntzalaritzarena den atal batean burutzen, bertan hizkuntzalari, informatikari, psikologo eta logikako adituek parte hartu dezaketelarik. Hizkuntzalaritza konputazional izenarekin ezagutzen dugunari hizkuntzaren prozesamendua ere esaten zaio askotan, hitz biak ia sinonimotzat har daitezke. Batzuetan hizkuntzalaritza konputazionala terminoa lehenesten da hizkuntzalaritzaren ikuspuntua azpimarratzeko, eta hizkuntzaren prozesamendua, aldiz, ikuspuntu teknologikoa azpimarratzeko, baina bereizketa hori ez da zurruna. Bestalde, Ingelesezko Wikipedian Computational_linguistics (Hizkuntzalaritza Konputazionala) kategoriaren barruan Natural Language Processing (Hizkuntzaren prozesamendua) eta Speech Recognition (Hizketaren tratamendua) kategoriak bereizten dira, nonbait hizkuntzaren prozesamendua hizkuntza idatziarekin lotuz, eta hizketaren tratamendua ahozkoarekin, baina gero erabilera mailan Computational linguistics eta Natural Language Processing kontzeptuen arteko bereizketa hori ez dago hain garbi. Euskaraz Hizkuntza naturalaren prozesamendua edota Lengoaia naturalaren prozesamendua ere erabili izan dira aurreko urteetan, baina joera dago azken bi izen horiek baztertzeko, eta hizkuntzaren prozesamenduaren erabilera lehenesteko. Honako hauek dira hizkuntzalaritza konputazionalaren ikerketa atal batzuk:

Corpus-hizkuntzalaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Corpus-hizkuntzalaritza hizkuntza "testu-errealetan" dauden adibideen arabera ikertzeaz arduratzen da. Metodo honek, lengoaia natural bat zuzentzen duten arau multzo abstraktuak inferitzen dituen ikuspegi bat aurkezten du, lengoaia horri dagozkion testuak aztertuz, gainera, lengoaia horrek beste lengoaia batzuekiko dituen harremanak ezartzen saiatzen da. Antzina testu-corpusak eskuz egiten ziren, baina gaur egun prozesu automatiko baten bidez eskuratzen dira gehienetan.

Filologiaren arloan corpusak ahozkoak zein idatzizkoak diren testuak eta hauek biltzen dituzten dokumentuak eratzen dituzte, era berean, testu guztiak behar bezala izan behar dira biltegiratuak. Corpus hauek hizkuntzalaritza aplikatuan erabiltzen diren ereduak osatzen dituzte, bestek beste, ikertzen ari denaren ezaugarriak ikertu eta analizatzeko. Corpus bat, corpus horrekin lortu nahi diren helburuen arabera definitu behar da. Corpus-hizkuntzalaritzaren aldekoak uste dute hizkuntzaren analisi fidagarrienak testuinguru natural batean sortzen diren laginen gainean egiten diren analisietan sortzen direla. Corpus-hizkuntzalaritzaren barnean ikuspegi desberdinak daude corpus-etiketatzearen balioari dagokionez, John Sinclairrek adibidez, etiketazte murriztu baten alde egiten du, testuek "beraien kabuz hitz egin dezaten", Survey of English Usage eta beste batzuek etiketatze handiago baten alde egiten duten bitartean, hizkuntzaren ulermena hobetzeko asmoarekin.

Testu-meatzaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testu-meatzaritza, testutik kalitate handiko informazioa lortzeko prozesua da. Kalitate handiko informazioa, oro har, patroiak eta joerak egitean lortzen da, esate baterako, eredu estatistikoko ikasketen bidez. Testu-meatzaritza, oro har, idazketa-testua egituratzeko prozesua dakar (normalean azterketa, ezaugarri linguistiko eratorri batzuk gehituta eta besteen ezabapena eta ondorengo datu-base batean sartzea), datu egituratuak eta, azkenik, irteeraren ebaluazioa eta interpretazioa. Testu-meatzaritzan "kalitate handia" garrantziaren, berrikuntzaren eta interesaren konbinazioari dagokio. Testu-meatzaritzako eginkizun tipikoen artean, testuen sailkapena, testu-taldekatzea, kontzeptu/entitate erauzketa, taxonomia granularrak, sentimenduen analisia, dokumentuaren laburpena eta entitate-ereduen modelizazioa.

Testuen analisiak honako hauek dakartza: informazioaren berreskurapena, azterketa lexikoa, hitzaren maiztasunen banaketa, ereduen ezagutza, etiketatzea/anotazioa, informazioaren erauzketa, datuen meatzaritza teknikak, bisualizazioa eta aurresateko analisia. Helburu nagusia testua aztertzeko datuak bihurtzea da, hizkuntzaren tratamendu naturalaren aplikazioaren bidez eta metodo analitikoen bidez.

TreeBank (zuhaitz-banku)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Treebank edo zuhaitz-banku bat hizkuntzaren corpus bat da, non esaldi bakoitza sintaktikoki edo semantikoki aztertzen den haren egitura adieraziz. Egitura hori, oro har, zuhatz egitura baten moduan adierazten da. Hortik datorkio treebank izena, hau da, zuhaitz-bankua. Treebank corpusak eskuz sortu daitezke, hizkuntzalari talde batek esaldi bakoitzaren egitura sintaktikoaren oharrak hartuz; edo prozesu automatikoen bitartez ere, non parser (analizatzaile sintaktiko) batek egitura esleitzen dion eta, ondoren, hizkuntzalari batek egitura hori gainbegiratzen duen. Errealitatean, corpus desberdinak sortzeko parseatze proiektuek hizkuntzalari talde askoren kontribuzioa behar dute, urte askotako lana izan daiteke.

Komunikazio multimodala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunikazio transkulturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza eta hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordenagailuak lagunduriko hizkuntza-ikaskuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordenagailuak lagunduriko hizkuntza-ikaskuntzak (ingelesez: Computer-Assisted Language Learning, CALL) Levyk "hizkuntza-irakaskuntza eta ikaskuntza-aplikazioen bilaketa eta ikerketa" gisa definitu zuen.CALLek informazio eta komunikazio teknologia aplikazio sorta handi bat bereganatzen du eta atzerriko hizkuntzak irakatsi eta ikastean datza: “tradizionalak” diren praktika eta errepikapen programetatik, 60 eta 70. hamarkadetan CALL bereizi zituztenak, gaur egun adierazi diren internet bidezko urrutiko ikasketak bultzatzen duten ingurune birtualetaraino. Erabilera arbel interaktibora, ordenagailu bidezko komunikaziora (CMC haren ingeleseko siglak), hizkuntza-ikaskuntza mundu birtualetan, eta mugikorrak lagunduriko hizkuntza-ikaskuntzara (MALL haren ingeleseko siglengatik) ere hedatzen da.

Lehenengo hizkuntzaren irakaskuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren hizkuntza eskuratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren hizkuntza eskuratzea (BHE), bigarren hizkuntza ikastea edo H2 (2. hizkuntza) eskuratzea, pertsonek erabiltzen duten ikasketa-prozesu bat da, bigarren hizkuntza ikasteko. Beste hitz batzuetan, lehen hizkuntzaren hastapenak eskuratu direnetik aurrera, hots, bost urtetik aurrera, gutxi gorabehera, beste hizkuntza bat ikasteko prozesua. Bigarren hizkuntza eskuratzea hizkuntzalaritza aplikatuko diziplina bat da, baina beste diziplina batzuek ere badute eragina prozesu honengan, esate baterako, psikologiak edota hezkuntzak.

Lan-mundu arloko hizkuntzen irakaskuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzen ebaluazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfabetatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza eta burmuina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzalaritza klinikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psikolinguistika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psikolinguistika edo hizkuntzaren psikologia hizkuntzaren ezaugarrien eta psikologiaren arteko erlazioa aztertzeaz arduratzen da. Beste era batera esanda, hizkuntza bat sortzeko eta ulertzeko burmuinak zein prozesu igaro behar dituen ikertzen duen arloa da. Zehazki, gizakiek hizkuntza bat ikasi, erabili eta ulertzeko gaitasuna zein faktoreri esker den posible ezagutu nahi du. Halaber, hitzak burmuinak nola prozesatu eta irudikatzen dituen ere. Burmuineko prozesu horretan, esaldi bateko zein elementu diren garrantzitsuenak argitu nahi du, hainbat teoria kontrajarri daude. Alde batetik uste da, esaldiko elementu esanguratsuenak soilik aztertzen direla, ahalik eta modu sinpleenean esaldiaren ideia jasoz eta hortik abiatuz, esanahi osoa lortuz. Beste ikuspuntuaren arabera, burmuinak ez du orden finkorik jarraitzen.

Teoria ezberdin hauek frogatu nahiean teknologiak ere izan du bere garrantzia. Sare neuronalen bidez hizkuntzaren ikaste prozesua simulatu nahi izan den arren oraindik ez da emaitza edo erabaki zehatzik eskuratzerik lortu.

Helburu honekin bat eginez, hainbat alor dabiltza elkarlanean, esaterako: biologia, neurozientzia, linguistika eta informazio-zientzia, etabar.

Neurolinguistika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neurolinguistikak hizkuntzaren ahozko zein idatzizko ulermena eta jabekuntza errazteko balio duten garunaren mekanismoak eta garunak hizkuntzarekin erlazionatutako informazioa prozesatzen duten mekanismo fisiologikoak ikertzen ditu. Afasiologia, irudi zerebrala, elektrofisiologia eta modelo konputazionalak erabiliz hizkuntzalaritzaren eta psikolinguistikaren teoriak balioztatzen ditu. Neurolinguistikak duen diziplinarteko izaeragatik, neurozientzia, hizkuntzalaritza, zientzia kognitiboak, neurobiologia, neuropsikologia eta zientzia konputazionala bezalako arloetatik abiatuz ezartzen ditu haren metodologia eta teoria. Neurolinguistikako lan ugari modelo psikolinguistikoetan eta hizkuntzalaritza teorikoan oinarritzen da; era berean, garunak nola inplementa ditzakeen hizkuntzalaritzak eta psikolinguistikak hizkuntzaren sormenean eta ulermenean beharrezkotzat proposatzen dituzten prozesuak ikertzen zentratzen da [4][5].


Hizkuntza eta gizartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza-plangintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza-plangintzak hiztun-komunitatearen hizkuntza-funtzioa, egitura, eskuratzea eta ohiturak aldatzea du helburu. Horretarako, diagnostikoa, helburuak, inplementazioa eta ebaluazioa ezarri behar ditu plangintza horrek. Zenbait egileren arabera, hizkuntza-plangintza gobernu batek garatzen badu, hizkuntza-politika deritzo. Hala ere, gobernuz kanpoko erakundeek ere erabili dezakete. Komunikazio hobeak, hizkuntza nagusi bakarraren asimilazioaren bitartez, gutxiengoen onura ekonomikoak ekar ditzake, baina beren nagusitasun politikoa errazteko ere hautematen da.

Hizkuntza-ingeniaritzak kostu eta emaitzak neurgarriak eta estimagarriak dituzten hizkuntza prozesamendu-sistemak sortzea eta hizkuntza arautzaileen beharra dakar, agentzia formal ala informalak, batzordeak, enpresak edo akademiak adibidez. Hau guztien helburua gaur egungo beharrak asetzea da, estruktura berrien diseinu edo garapenaren bitartez. hizkuntza-plangintza eremu desberdina da hizkuntza naturalaren prozesamendua eta hizkuntzalaritza konputazionalarekin alderatzen badugu. Web semantikoaren teknologia hizkuntza-ingeniaritzaren moda berria da. Teknologia horrek, makina bidez prozesagarria den hizkuntza-datuen sorrera, biltegiratzea, prozesatzea eta berreskuratzea ahalbidetzen du.

Hizkuntza-politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza-politika herrialde batek lege bidez, epaiketa judizial edota hainbat politiken bidez hizkuntza zein esparrutan erabili behar den arautzen saiatzen deneko politika da. Hizkuntzalaritza-aplikatuaren testuinguruan sartzen den kontzeptu honen barnean, zein esparrutan erabili behar denaz aparte, gizabanakoen eskubideak hizkuntza erabilerarekiko betetzea ere hizkuntza-politikaren xedea da.

Herrialde askok hizkuntza bat edo hizkuntza-multzo bat laguntzeko eta sustatzeko hizkuntza-politika bat dute. Hizkuntza-politika baten garapenean bi gauza beharrezko dira: alde batetik, hiztun naturalak edo propioak izan behar dira. Bestetik, estatu bat arautzen duten gobernuen laguntza. Historikoki hainbat herrialdek sustatu izan dute hizkuntza bat, beste bat alboratuz edo beste batzuen kontura. Hala eta guztiz ere, gaur egun hainbat herrialdek bideratzen dute beraien politika hizkuntza erregional edo etniko horiek sustatzeko. Azken denboraldi honetan, herrialde horiek ulertu izan dute hizkuntza txiki horiek sustatzeko garrantzia, kulturalki daukan garrantzia dela eta.

Sarrera honetan azaltzen diren gaiak honako hauek dira: hizkuntza-politikaren jatorria; nazioarteko hizkuntza-politiken sailkapen bat, haren azpimultzoekin batera, baita herrialde zerrenda bat mota multzo bakoitzeko. Bukaeran, euskararen erabilera sustatzeko egun dagoen hizkuntza-politika.

Hizkuntza eta zuzenbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzitegiko hizkuntzalaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzitegiko hizkuntzalaritza edo hizkuntzalaritza forentsea eskubide eta hizkuntzaren arteko interfaze gisa definitu liteke. Bere bi ezaugarri nagusiak hauek dira: a) Alderdi anitzekoa dela eta b) Bere azterketak izaera konplexu bat agerian uzten duela, ikerketa alderdi anitzekoa izanda, hizkuntza administratibo, juridiko eta judizialarekin zerikusia duten ikerketa-arloak alde batetik , eta erabilera forentsearen arlo desberdinak bestetik. Zentzu honetan, gaur egun, hizkuntzalaritza forentsearen hiru esparru nagusiak hauek dira: hizkuntza juridikoa eta legezkoa (Language of the Law), prozedura juridikoaren hizkuntza (Language of the Legal Process) eta hizkuntza ebidentziala edo frogagarria (Language as Evidence).

Hizkuntza eta enpresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzari buruzko aholkularitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salmenten hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzalaritza aplikatuaren inguruan, hauek dira munduan dauden elkarteetariko batzuk:

Internazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozeania[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   An introduction to applied linguistics (2nd ed. argitaraldia) Hodder Education 2010 ISBN 9780340984475 PMC 456837627 . Noiz kontsultatua: 2019-02-26 .
  2. Maria Teresa Cabré, 1990
  3.   An introduction to applied linguistics (2nd ed. argitaraldia) Hodder Education 2010 ISBN 9780340984475 PMC 456837627 . Noiz kontsultatua: 2019-03-26 .
  4. (Gaztelaniaz)  Neurolingüística .
  5. (Ingelesez)  Neurolinguistics .

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]