Hizkuntzalaritzaren historia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hizkuntza indoEuroparren zuhaitz zati bat
Euskal Herriko hizkuntzak eta gutxiengo erlijiosoak Behe Erdi Aroan (XIII)
Euskararen atzerakada urteetan zehar
Arriskuan dauden hizkuntzak munduan 2010ean

Hizkuntzalaritzaren historia mintzaira- edo hizkuntzari buruzko ideien eta tratatuen tradizioek osatzen dute, besteak beste, erretorikak, gramatikak, filologiak, morfologiak eta sintaxiak, semiologiak eta gizarte psikologiak. Hizkuntzalaritzaren historia kokatu daiteke, bai zientzien historiaren barruan, bai gizateriaren ideien historia orokorraren barruan. Hizkuntzalaritza, zientzia autonomo gisa ez zen XIX. mendera arte finkatu.[1]

Europako tradizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Greziaren ildoari jarraitu izan dio. Erromak jaso zituen hizkuntzalari grekoen emaitza praktiko eta teorikoak eta Erromak Erdi Aroko gramatikari latindarren eskuetara bidali, mundu modernoak haien eskuetatik jaso zitzan Pizkundean Europatik kanpoko bestelako ekarpen garrantzitsuekin batera. Ez dago Europako tradizioan ildo honen hausturarik. Teoria, helburuak, metodoak eta kontzeptuak behin eta berriz aldatu bai, baina Europako hizkuntzalarien belaunaldi bakoitzak bere aitzindarien existentzia eta lanak aitortu ditu.[1]

Zientzia baten historiaren garrantzia orainaldia ikuspegi batean kokatzen laguntzean datza. Hizkuntzalariak gaur egun ez daude bakarrik beren lorpenetan, eztabaidetan eta arazoetan. Bi milurteko baino gehiagoko harriduraren oinordekoak dira, «giza hizkuntzaren bitxitasuna, edertasuna eta esanahiak» ez baitiote inoiz adimen sentikor eta ikusbera dutenei azaltzeari uzten. (R. H. Robins)[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Robins, R. H.. (1974). Breve historia de la lingüistica. Paraninfo ISBN 84-283-0588-9. PMC 2453495. (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]