Ho Chi Minh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ho Chi Minh
Ho Chi Minh 1946.jpg
Vietnamgo Alderdi Komunistaren Idazkari Nagusia

1956ko azaroak 1 - 1960ko irailak 10
Truong Chinh - Le Duan
Vietnamgo presidentea

1945eko irailak 2 - 1969ko irailak 2
Bao-Dai - Tôn Đức Thắng
Vietnamgo Biltzar Nazionaleko kidea

Bizitza
Izen osoa Nguyễn Sinh Cung
Jaiotza Nghệ An1890eko maiatzaren 19a
Herrialdea  Vietnam
Bizilekua Hanoi
Talde etnikoa Vietnamdarra
Heriotza Hanoi1969ko irailaren 2a (79 urte)
Hobiratze lekua Ho Chi Minh Mausoleum
Heriotza modua : bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Aita Nguyễn Sinh Sắc
Ama Hoang Thi Loan
Ezkontidea(k) unknown value  (1926ko urriak 18 -  1969ko irailak 2)
Familia
Hezkuntza
Heziketa Communist University of the Toilers of the East
Hizkuntzak ingelesa
frantsesa
errusiera
Vietnamera
Jarduerak
Jarduerak idazlea, poeta, politikaria eta kazetaria
Lantokia(k) Paris eta Hanoi
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Vietnamgo Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Vietnamese folk religiona
Alderdi politikoa Vietnamgo Alderdi Komunista
Frantziako Alderdi Komunista
IMDb nm0387282
Ho Chi Minh Signature.svg

Ho Chi Minhvietnameraz: Hồ Chí Minh, txinera tradizionalez: 胡志明, Speaker Icon.svg Ahoskera (i · ?); jaiotzako izenez Nguyễn Sinh Cung—, Bác Hồ («Osaba Ho») izenez ere ezaguna (Nghe An, Vietnam, 1890eko maiatzaren 19a - Hanoi, Vietnam, 1969ko irailaren 2a), poeta, politikaria eta iraultzailea izan zen, eta Ipar Vietnamgo lehendakaria 1954 eta 1969 artean.

Hồk Viet Minh mugimendu independentista zuzendu zuen 1941urtetik aurrera; 1945ean, komunistek gobernatutako Vietnamgo Errepublika Demokratikoa ezarri zuen eta, 1954an, French Union garaitu Dien Bien Phun. 50. hamarkadako azken urteetan, indar politikoa galtzen joan bazen ere, hil arte Ipar Vietnameko presidente izan zen. Hego Vietnamgo hiriburu ohi Saigonek Hồ Chí Minh Hiria izena hartu zuen haren ohorez.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nguyễn Sinh Cung amaren jaioterri Hoàng Trù herrixkan jaio zen 1890ean. 1895etik aurrera, aitaren jaioleku Kim Liên-en hazi zen, Nghệ An probintziako herrixkan. Hiru senide izan zituen: arreba Bạch Liên (edo Nguyễn Thị Thanh), Nguyen Sinh Khiem anaia (Nguyen Tat Đạt), frantses armadaren langile izan zena, eta Nguyen Sinh Nhuan, haurtzaroan hila. Konfuzianismoaren ohiturei jarraiki, 10 urte zituela aitak Nguyễn Tất Thành izena eman zion.

Aita Nguyễn Sinh zen: konfuzianismoaren ikasle, irakasle eta, gerora, magistratu inperial izan zen Binh Khe distrituan (Qui Nhon). Aginte gehiegikeria egotzi zioten gizon handi bat 100 bastoikada hartzera zigortu zuenean eta, handik gutxira, hil egin zenean. Hala ere, zigor hura frantses gobernuak berpizten ari zen nazionalismoa geldiarazteko egin zituen ekintzetako bat besterik ez zen izan.

Cungek heziketa frantsesa jaso zuen, Lycée de Hue-n. Ikasketak utzi eta irakasten hasi zen Duc Thanh eskolan, Phan Thiet-en.

15 urterekin, Europara joan zen eta denboraldi luzeena (1915-1923) Frantzian igaro zuen. Bertan komunismoarekin bat egin zuen. PCF Frantziako Alderdi Komunistan parte hartu zuen eta Moskura bidaiatu. Ondoren, Kominternek (III. Internazionala) Hong Kongera bidali zuen. Bertan Indotxinako Alderdi Komunista sortu zuen, Vietnamen 1930ean jazotako errebolten ostean.

Frantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1911ko ekainaren 5ean, Nguyễn Sinh Cungek Vietnam utzi zuen, Amiral Latouche-Tréville frantses lurrun ontzian sukaldeko laguntzaile zihoalarik. Marseillara iritsi zenean, Frantses Kolonial Eskola Administratiboan sartzen saiatu zen, baina ez zuten onartu. Frantzian, garbitzaile eta zerbitzari lanetan aritu zen eta aisialdiaren zati handi bat liburutegi publikoetan igarotzen zuen, Historiako liburuak eta egunkariak irakurtzen, mendebaldeko gizarte eta politika bereganatzeko ahaleginean.

Ameriketako Estatu Batuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1912an, berriro ere itsasontzi bateko sukaldeko laguntzaile gisan, AEBetara joan zen. Urtebete eman zuen Harlem en (New York) eta Bostonen eta, besteak beste, okin lanetan aritu zen Parker House hotelean. Badirudi, 1917 eta 1918 bitartean, Brooklyngo familia aberats batentzat lanean aritu zela eta, garai hartan, Marcus Garveyk Harlemen ematen zituen hitzaldiak entzun bide zituen. AEBetan emandako denboran korear nazionalistekin harremanetan hasi zela uste da eta esperientzia horrek bere ikuspegi politikoa garatzen lagundu zuen, antza.

Ingalaterra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1913 eta 1919 artean, West Ealing-en bizi izan zen behin baino gehiagotan, Londres mendebaldean eta, geroxeago, Crouch Enden, Hornseyn, North Londonen. Denbora horretan, Court Hotel Draytonen (Ealing Occidente) aritu zen lanean eta, badirudi, Escoffier maisuarekin ikasi zuela gozogintza Carlton hotelean, Haymarket (Westminster). Horren testigantza ematen digu Carlton hotela zegoen tokian dagoen plaka urdinean, Cung 1913an hango kamerero izan zela esanez.

Frantzian berriro[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ho Chi Minh, 1921
Ho Chi Minh frantses erresistentziako Lucie Aubracen umearekin

Frantzian bizi izandako garaian (1919-1923), Nguyễn Sinh Cung komunismoan murgildu zen, laguna zuen Marcel Cachinen eraginagatik neurri handi batean. Cungek Parisera Londresetik etorri zela 1917an esan zuen, baina polizia frantsesak 1919an du iritsieraren data.

Lehen Mundu Gerraren amaieran, Nguyễn Ái Quốc (Nguyen abertzalea esan nahi duena) izenpean, Indotxina frantseseko Vietnamgo kideen eskubide zibilen aldeko eskakizuna egin zuen Versailleseko bake hitzaldietan, Woodrow Wilson estatubatuar presidenteak AEBetako independentzia deklarazioan erabili zituen hitzak erabiliz, baina ez ziren kontuan hartu berak eskatuak.

1921ean, Tourseko Kongresuan, Frantzian, Nguyễn Ái Quốc Frantziako Alderdi Komunistaren sortzailetako bat izan zen eta denbora luzea eman zuen Moskun. Indotxinako gerra garaian, Frantziako Alderdi Komunista aktibo izan zen, propaganda komunista, sabotaia eta iraultza aldarrikatuz.

Sobietar Batasuna eta Txina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1923an, Quốc Paris utzi eta Moskura joan zen Komiternean lanean aritzera eta, 1924ko ekainean, V. nazioarteko kongresuan hartu zuen parte. Urte horretako azaroan, berriz, Txinan zen, Guangzhoun.

1925eko ekainean, Shangain, Phan Bội Châu saldu, zuen polizia frantsesak eman zizkion 100.000 piastren truke. Hồ-ren hitzetan, erakunde komunista bat sortzeko dirua behar zuelako egin omen zuen; egia esateko, Châuk ez zuen sekula Quốc salatu eta ez dirudi gaizki moldatzen zirenik.

1925-1926 bitartean, Gazteriarentzako Heziketa Klaseak antolatu zituen eta, tarteka, Whampoako akademia militarrean ere ematen zituen klaseak, Indotxinako mugimendu iraultzailean.

1926ko urriaren 18an, Tăng Tuyết Minh (Zeng Xueming) emakume txinatarrarekin ezkondu zen. Alderdiko kideek ez zuten gustuko izan, baina berak horrela esan zien:

  • Ez duzue onartuko, baina ezkondu egingo naiz hala ere, hemengo hizkuntza ikasi eta etxea mantentzeko emakume bat behar dut eta.

Emazteak 21 urte zituen eta berak, berriz, 36. Zhou Enlai ezkondu zen leku berean izan zen ezkontza eta Kominterneko agentea zen Mikhail Borodinen erresidentziara joan ziren bizitzera.

1927an, Chiang Kai-shek antikomunismoak Txina uztera behartu zuen eta Moskura itzuli beharrean izan zen. Uda hartan tuberkulosia izan zuen eta, sendatu bezain laster, Parisera joan zen. Bruselan, Berlinen, Suitzan eta Italian izan ondoren, 1928ko uztailean, Bangkokera, Thailandiara, iritsi zen barkuz.

Thailandian geratu zen 1929ra arte, Nachoken, eta gero Hong Kongera eta Shangaira joango zen.

1931ko ekainean Hong Kongen hartu zuten atxilo. Frantzia estraditatzeko asmotan zebilkion eta, 1932an, Quốc hil egin zela zabaldu zuten, 1933ko urtarrilean, britaniarrek ixilpean askatu zutelarik.

Milanera itzuli zen eta jatetxe batean egin zuen lan. Berriro joan zen SESBera, tuberkulosia sendatzeko ahaleginetan.

1938an, Txinan zen berriro eta Txinatar Alderdi Komunistaren indar armatuen aholkulari lanetan aritu zen, besteak beste, Txinako gobernuari Taiwan hartzea aholkatuz.

1940an Hồ Chí Minh izena erabiltzen hasi zen (“Hồ argi ekarlea” esan nahi du).

Vietnamera itzuli[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ho eta Giap

28 urtez kanpoan ibili ondoren, 1941ean, Vietnamera itzuli zen. Vichyko Frantziaren eta Vietnameko japoniar okupazioaren aurkako garaipen militarrak zuzendu zituen Bigarren Mundu Gerran.

Bere herria askatzeko, Viet Minh talde independentista sortu zuen, Vietnam Doc Lap Dong Minh Hoi edo Vietnamgo Askapenerako Frontea. Vo Nguyen Giap izan zen munduko jeneral iraultzaile ezagunenetako bat eta harekin sortu zuen gerrillari armada.

Gobernua saiatu zen etxe hobe batera lekualdatzen, baina urtetan bizi izan zen gustuko zuen etxe txiki batean.

Chiang Kai-shekek hilabete batzuetan atxilotuta izan zuen Txinan. 1943an askatu zuten eta berriro Vietnamera itzuli zen eta mediku amerikarrek tratatu zuten malaria eta disenteria sendatzeko.

1944an, Do Thi Lac ekin jarri zen bizitzen, Tay etniako emakumea eta, 1956an, seme bat izan zuten.

Vietnamgo Errepublika Demokratikoaren jaiotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trumani bidalitako telegrama

1945eko irailaren 2an, Viet Minhek antolaturiko Abuztuko Iraultzaren ondoren, Hồ behin-behineko gobernuaren buru egin zuten eta Vietnamgo Errepublika Demokratikoko Independentzia Aldarrikapena egin zuen, AEB eta Frantziako aldarrikapenetan oinarrituz. Bảo Đại enperadorea abdikatzera behartu bazuen ere, inongo herrialdek ez zuen bere gobernua onartu. Behin eta berriro eskatu zion Harry Truman estatubatuar presidenteari vietnamdar independentzia bermatzeko, baina Trumanek ez zion jaramonik egin.

Koloniaren metropoliak, Frantziak, ez zuen independentzia aldarrikapena onartu eta, 1946an, gerra hasi zen. Vietnamdarrek garaipen erabakigarria lortu zuten Dien Bien Phu-n (1954ko maiatzaren 7a), Ho Chi Minh Vietnamgo Errepublika Demokratikoko presidente aldarrikatuz. Bere eragina, hala ere, Vietnamen iparraldera mugatzen zen, hegoaldean Ameriketako Estatu Batuen laguntza osoa zuen erregimen diktatorial bat garatu zen bitartean.

Vietnamgo presidente[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1954an, sinatu ziren Ginebrako Akordioak Frantzia eta Viet Minhen artean. Komunistak iparraldean bildu ziren eta ez hegoaldean. Vietnamgo Errepublika Demokratikoaren gobernua Hanoin kokatu zen: hiria Ipar Vietnamgo hiriburu bilakatu zen, komunistek gidatutako alderdi bakarreko estatua. Ginebrako akordioek 1956an batasunerako aukera eman zezaketen hauteskundeak ere aurreikusten zituzten, baina Hego Vietnamek eta AEBek atzera bota zuten.

Ginebrako Akordioei jarraituz, 300 eguneko tartea egon zen herrialdearen alde batetik bestera nahi eran igarotzeko. Milioi bat inguru vietnamdar katoliko iparraldetik hegoaldera joan ziren eta komunista gutxi batzuek alderantzizko bidea egin zuten. Hala ere, kanadar begirale batzuk, iparraldeko autoritateek jendea gogoz kontra bertan gelditzera behartu zutela esan zuten.

Stalinek eta Maok garai horretan egin zuten bezala, Hồk nekazal erreformari ekin zion: ehunka lurjabe desjabetu, exekutatu, torturatu edota kartzelan gosez hil arte utzi zituen. Horren ondorioz, milioika pertsona hegoaldera joan ziren Hego Vietnamera.

1956 amaieran, Lê Duẩn alderdiko ordekari izendatu zuten eta Vietcong intsurgentziari laguntza bidaltzen hasi zen Hego Vietnamera. Hồk agintea galdu zuen, Hồk nahiago baitzuen Vo Nguyen Giap moderatuagoa postu horretarako.

1959an, Hochiminh bidea eraiki zuten, Laos eta Kanbodiatik Vietcongi laguntza emateko. 1960an, Hồk estatuko presidente izaten segitu zuen, vietnamdar komunismoaren ikur, baina Duẩn izendatu zuten alderdiburu.

1963an, Hồk Hego Vietnameko Ngo Dinh Diem presidentearekin batera, bakea izenpetzeko borondatea azaldu zuen. Horrek eragina izango zuen, geroago, AEBk Diemen aurkako estatu kolpean emandako laguntzan.

1964 amaieran, ipar vietnamdar soldaduak hego-mendebalderantz bidaliak izan ziren, Laosera.

1965 hasieran, estatubatuar tropak Hego Vietnamera ailegatzen hasi ziren, egunetik egunera indartsuagoa zen Viet Cong eta mugan zeuden ipar vietnamdarrei aurre egiteko. Borroka indartu ahala, AEBren Aireko Indarren bonba erasoak Ipar Vietnamen areagotu egin ziren (Operation Rolling Thunder).

Hồk Hanoin jarraitu zuen bere azken urteetara arte. Ez zuen amerikarrekin negoziatzeko borondaterik agertu, berak Hego Vietnamen zeuden tropa atzerritar guztien baldintzarik gabeko etxeratzea eskatu baitzuen etengabe.

Heriotza eta oroimena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SESBeko 1990eko zigilua
Ho Chi Minhen estatua
Ho Chi Minhen mausoleoa

1969ko irailaren 2an hil zen Hồ Chi Minh bere Hanoiko etxean. 79 zituen bihotza geratu zitzaionean.

Erraustea nahi zuela adierazita zuen, bere iritzian, garbiagoa zelako eta nekazaritzarako lekua aurrezten zuelako. Hala ere, gobernuak baltsamatzeko agindu zuen. Hồ Chí Minhen gorputz baltsamatua, granitozko mausoleo batean dago erakusgarri, Lenin, Mao Zedong edo Kim Il Sung bezalako lider komunistek azaldu ohi diren lez. Hồ Chi Minh mausoleoa (Lăng Hồ Chí Minh) Hanoiko Ba Dinh enparantzan dago.

1975ean, Saigoni izena aldatu zioten eta Hồ Chi Minh Hiria bihurtu zen.

Gaur egun, Vietnamgo gobernu komunistak jainkoaren parera eraman badu ere, aspaldi utzi zioten bere politika ekonomikoari jarraitzeari.

Uncle Hồ izenaz egiten zaio erreferentzia eta heroi nazionala dela esan daiteke. Haren irudia Vietnamgo diruan agertzen da eta eraikin publikoetan, eskoletan eta tenpluetan haren erretratu ugari daude.

Hala ere, badira gerrarekin herrialdera kaosa ekarri zuela uste duten vietnamdarrak. Atzerriratu behar izan zuten vietnamdarrek oso ideia ezkorrak dituzte berarekiko. Batzuek hiltzailetzat daukate eta AEBn aurkako gerra krudelenean sartu eta Vietnam pobretzearen erantzukizuna berea dela diote.

Victor Jara musikari txiletarrak abesti ezaguna dedikatu zion Hồ Chi Minhen irudiari: El derecho de vivir en paz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ho Chi Minh Aldatu lotura Wikidatan