Hogei mila legoako bidaia itsaspetik

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hogei mila legoako bidaia itsaspetik
Datuak
IdazleaJules Verne (1870)
Argitaratze-data1869ko martxoaren 20a
GeneroaAbenturazko eleberria
Jatorrizko izenburuaVingt mille lieues sous les mers
Hizkuntzafrantsesa
ArgitaletxeaPierre-Jules Hetzel
Herrialdea Frantzia
IlustratzaileaAlphonse de Neuville, Édouard Riou (en) Itzuli eta Henri Théophile Hildibrand (en) Itzuli
BildumaVoyages extraordinaires
Euskaraz
IzenburuaHogei mila legoako bidaia itsaspetik
ItzultzaileaMaria Francisca Iñiguez
Argitaratze-data2013ko martxoa
BildumaKlasikoak Eskura
Orrialdeak168
ISBN978-84-678-4133-6

Hogei mila legoako bidaia itsaspetik (frantsesez: Vingt mille lieues sous les mers) zientzia fikziozko eleberria da, Jules Verne frantziar nobelagileak idatzi zuena. 1869ko martxoaren 20tik 1870eko ekainaren 20ra bitartean argitaratu zen Magasin d'Éducation et de Récréation literatura-aldizkarian.[1]

Vernek idatzitako eleberririk garrantzitsuenetako bat da.[1] Munduko 174 hizkuntzatara itzulia izan da, eta askotan egokitu dute, bai zinemarako, bai telebistarako. Haurrentzako egokitzapen bat argitaratu zen euskaraz 2013an.[2]

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pierre Aronnax biologoa, Conseil zerbitzaria eta Ned Land arpoilaria Abraham Lincoln gerraontzian ontziratu dira, ustez ezezaguna den balea espezie bat atzemateko asmoz. Ustezko balea, ordea, Nautilus izeneko itsaspekoa da, Nemo kapitainak gidatzen duena. Nautilus-ek gerraontzia erasotzen duelarik, Aronnax, Conseil eta Ned Land itsasora eroriko dira. Itsaspekoko eskifaiak hiru gizon horiek erreskatatuko ditu, eta Nemok itsas hondoko sekretuak erakutsiko dizkie.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Zaldibar Aranburu, Beñat. “Hogei mila legoako bidaia itsaspetik” obraren 150. urteurrenean. zientziakaiera.eus (Noiz kontsultatua: 2022-4-17).
  2. Hogei mila legoako bidaia itsaspetik. anayainfantilyjuvenil.com (Noiz kontsultatua: 2022-4-17).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]