Hoheneck emakume-espetxea

Koordenatuak: 50°42′17″N 12°47′03″E / 50.7047°N 12.7842°E / 50.7047; 12.7842
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hoheneck emakume-espetxea
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Saxonia
Rural district of SaxonyErzgebirgskreis
Greater district townStollberg
Koordenatuak50°42′17″N 12°47′03″E / 50.7047°N 12.7842°E / 50.7047; 12.7842
Map
Inaugurazioa1862
Espetxea albo batetik ikusita.

Hoheneck emakume-espetxea (alemanez: Frauengefängnis Hoheneck) Sajoniako estatuko Stollberg/Erzgeb. hirian dagoen presondegi historikoa da. Alemaniako Errepublika Demokratikoaren garaietan, Stasi agindupean, emakume disidenteak atxilotzeko erabili zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendean toki berean eta Staleburg Erdi Aroko gazteluaren erorkinen gainean eraikita, ehiza-pabiloi bat zegoen. 1862an emakumeentzako espetxe moduan erabilia izan zenaren lehenengo agiria ezagutzen da; orduko izena Königlich Sächsisches Weiberzuchthaus zen.[1] Ondoren, probisionalki gizonak atxilotzeko erabili zen ere bai. Lehen Mundu Gerran militar osptialea gisa erabili zen. Naziek 1933an preso politikoak atxilotzeko erabili zuten; ondoren, preso arruntak izateko erabili zen. Bigarren Mundu Gerran sobietarrek erabili zuten. Gerra bukatu ondoren, Stasi agindupean, emakume disidenteak atxilotzeko erabili zen, Strafvollzugseinrichtung (StVE) Stollberg (Hoheneck) izenarekin.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Neumann, Eva-Maria (2007). Sie nahmen mir nicht nur die Freiheit. Pendo. 301 or. ISBN 978-3-86612-112-6.
  2. Heyme, Torsten; Schumann, Felix (1991). Ich kam mir vor wie'n Tier--: Knast in der DDR. BasisDruck. 247 or. ISBN 978-3-86163-009-8.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hoheneck emakume-espetxea Aldatu lotura Wikidatan