Hokkaido

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hokkaido
北海道
bandera
Administrazioa
Estatua  Japonia
Hiriburua Sapporo
Geografia
Koordenatuak 43° N, 142° E / 43°N,142°E / 43; 142Koordenatuak: 43° N, 142° E / 43°N,142°E / 43; 142
Map of Japan with highlight on 02edit Hokkaido prefecture.svg
Azalera 83.456,87 km²
Demografia
Biztanleria 5.416.711 biztanle (2014)
Informazio gehigarria
http://www.pref.hokkaido.lg.jp/foreign/english.htm

Hokkaido[1] (北海道 ipar itsasoko bidea?) edo ainu hizkuntzaz アィヌ・モシリ, Ainu Mosir) Japoniako lau uharte nagusien artean bigarren handiena da (83.453 km²) eta, era berean, prefektura eta eskualderik handiena. Honshū uhartearen iparraldean dago, Tsugaruko itsasarteak banatua, nahiz eta ur azpiko Seikan tunelak biak lotu. 2014ko erroldaren arabera 5.416.711 biztanle ditu. Antzina Ezo, Yezo, Yeso edo Yesso (蝦夷) esaten zitzaion.

Hiriburua Sapporo da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela 20.000 urte populatu zen uhartea. Ainuak dira bertako biztanle autoktonoak: aintzina, Honshu uhartean ere baziren, baina japoniarren presioaren ondorioz XII. mendetik aurrera, Yessora mugatu zen beren lurraldea. 659 urtetik aurrera japoniarrek egin zituzten esplorazioak uhartera baina leku isolatua eta hotza iruditu zitzaien eta kriminal eta erbesteratu batzuk baino ez zituzten bidali bertara.

1866tik aurrera, japoniarrak finkatzen hasi ziren eta 1868a Meiji berrezarkuntzak uhartea bereganatzea erabaki zuen. Hokkaidō izena eman zion, "iparraldeko itsasorako bidea". Egun, sei milioi biztanle inguru ditu; ainuak 50.000 inguru baino ez dira.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hokkaido uhartearen satelite ikuspegia.

Hokkaido Japoniako iparraldeko mugan kokaturik dagoen uhartea da. Japoniako itsasoa dauka mendebaldean, Okhotskeko itsasoa ipar-ekialdean eta Ozeano Barea hego-ekiadean.

Geografia fisikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharte bolkanikoa da, baina sumendiez gain, lautada bolkaniko zabalak ere baditu, eta horietan daude uharteko hiri garrantzitsuenak, Sapporo, Asahikawa eta Hakodate. Sumendiak 1.000 eta 2.000 metro artekoak dira eta batzuk oraindik aktibo daude. Garaiena Asahi-dake mendia da, 2.290 metroko estratobolkana. 1993an 7'8 magnitudeko lurrikara izan zen eta horrek eragindako tsunamiak Okushiri hiria suntsitu zuen. 2003an, 8'0 magnitudeko lurrikara izan zen Hokkaidon.

Bi ibai aipagarri ere badaude: Ishikari ibaia, 268 km-rekin Japoniako hirugarrena dena, eta Teshio ibaia, 256 km-rekin, laugarrena. Japoniako itsasoan itsasoratzen dira biak. Hainbat aintzira ere badaude uhartean, handiena Saroma aintzira (Japoniako hirugarrena), eta beste batzuk: Kussharo, Shikotsu, Abashiri eta Mashū.

Parke Nazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei parke nazional daude eta haietako bat Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk. Beste bost Parke Kuasi-Nazional daude eta 11 parke natural ere bai. Horretaz gain, Ramsarko hitzarmenean hamabi eremu ere sartu dira. Horrek guztiak argi erakusten du Hokkaidoko turismo baliabide nagusia natura dela.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpi-prefekturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hokkaidoko azpi-prefekturak eta hiri nagusiak.
Azpi-prefektura Japonieraz Hiriburua Hiri handiena Bidea Biztanleria Zabalera
(km²)
Dentsitatea
(/km²)
Hidaka 日高支庁 Urakawa Shinhidaka Erdialdeko edota hegoaldeko Bidea 81,403 4,811.96 16.92
Hiyama 檜山支庁 Esashi Setana Hegoaldeko Bidea 46,999 2,629.88 17.87
Iburi 胆振支庁 Muroran Tomakomai Erdialdeko edota hegoaldeko Bidea 426,627 3,698.00 115.37
Ishikari 石狩支庁 Sapporo Sapporo Erdialdeko Bidea 2,310,001 3,539.86 652.57
Kamikawa 上川支庁 Asahikawa Asahikawa Iparraldeko edota erdialdeko Bidea 535,456 9,852.17 54.35
Kushiro 釧路支庁 Kushiro Kushiro Ekialdeko Bidea 261,883 5,997.38 43.67
Nemuro 根室支庁 Nemuro Nemuro Ekialdeko Bidea 84,035 3,406.23 24.67
Okhotsk
(2010 arte Abashiri)
網走支庁 Abashiri Kitami Ekialdeko edota iparraldeko Bidea 324,719 10,690.55 30.37
Oshima 渡島支庁 Hakodate Hakodate Hegoaldeko Bidea 449,371 3,936.32 114.16
Rumoi 留萌支庁 Rumoi Rumoi Iparraldeko Bidea 61,488 4,019.91 15.30
Shiribeshi 後志支庁 Kutchan Otaru Erdialdeko Bidea 250,065 4,305.82 58.08
Sorachi 空知支庁 Iwamizawa Iwamizawa Erdialdeko edota iparraldeko Bidea 365,563 6,558.22 55.74
Sōya 宗谷支庁 Wakkanai Wakkanai Iparraldeko Bidea 75,665 4,050.76 18.68
Tokachi 十勝支庁 Obihiro Obihiro Ekialdeko Bidea 354,147 10,831.24 32.70

Hiri handienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Hokkaidoko hiri handienak:

  1. Sapporo (hiriburua, 1.904.319 biztanle)
  2. Asahikawa (350.511 bizt.)
  3. Hakodate (277.056 bizt.)
  4. Kushiro (182.263 bizt.)
  5. Tomakomai (173.761 bizt.)
  6. Obihiro (168.188 bizt.)
  7. Otaru (130.255 bizt.)
  8. Kitami (124.291 bizt.)

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen eta hirugarren sektoreetan oinarritzen da uharteko ekonomia. Arrantza, nekazaritza, basogintza eta meatzaritzarekin batera, azken hamarkadetan turismoak indar handia hartu du eta milioika bisitari ditu, Sapporoko jaialdiak, eski estazioak eta Parke Nazional ugariek erakarrita.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parke Nazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste eremu natural batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko harremanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hokkaido Aldatu lotura Wikidatan
Logo ecriture Japon.png
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.