Holanda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Holanda (hau da, Ipar eta Hego Holanda probintziak), Herbehereetako probintzia mapan.

Holanda Herbehereetako mendebaldeko eskualde bat da, gaur egun bi probintziak osatua: Ipar Holanda eta Hego Holanda probintziek, alegia. Holandan daude Herbehereetako hiru hiri handienak: Amsterdam, Herbehereetako hiriburua; Haga, Herbehereetako Gobernuaren egoitza; eta Rotterdam, Europako porturik handiena dagoen hiria.

Holanda toponimoa, munduko hainbat hizkuntzatan, maiz erabiltzen da Herbehere osoak izendatzeko ere. Arrazoia hauxe da: Holanda izan da aspaldi Herbehereen lurralde osoko eskualde populatuena, boteretsuena eta aberatsena. Erabilera hori ez dute gogoko herbeheretar askok; bereziki, Holandaz kanpoko Herbehereetako eskualdeetako biztanleek.[1]

X. mendetik XVI.eraino, Holanda eskualde politiko bateratua zen, Holandako kondeek gobernatutako konderria. XVII. menderako, itsas eta ekonomia arloetako potentzia bat bilakatua zen Holanda, eta Zazpi Herbehere Batuen Errepublikako gainerako probintzien gainean nagusi zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Holanda Aldatu lotura Wikidatan
  1. «Holland or the Netherlands?», Herbehereetako Kanpo Arazoetarako Ministerioa.