Edukira joan

Holokaustoa

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Artikulu hau erdi-babestua dago. Erabiltzaile anonimoek ezin dute aldatu.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Holokausto» orritik birbideratua)

Holokaustoa
Irudia
Motagenozidio
bortxakeria etnikoa
gizadiaren aurkako krimen
Gorroto-delitu
state crime (en) Itzuli
key event (en) Itzuli
arrazismo
Honen parte dapersecution of Jews (en) Itzuli, Antisemitismo eta Holocaust (en) Itzuli
Denbora-tarte1933 - 1945
KokalekuGerman-occupied Europe (en) Itzuli
Hirugarren Reicha
Libia Italiarra
Italian Ethiopia (en) Itzuli
Marokoko Protektoratu Frantsesa
Errumaniako Erresuma
Hungariako Erresuma
Italiako Erresuma
Aljeria Frantsesa
Shanghai
HerrialdeaAlemaniar Inperioa eta Errumaniako Erresuma
KausaAntisemitismo
arrazismo
Pertsona hilak6.000.000
ErantzuleAdolf Hitler
Heinrich Himmler
Reinhard Heydrich
SS-Totenkopfverbände (en) Itzuli
Gestapo
Wehrmacht
Inputatua
Osatuta

Holokaustoa (grezieratikː ὁλόκαυστον, holos, «guztia» + kaustos, «erreta»)[1], Shoah izenez ere ezaguna (hebreerazko השואה izenetik) genozidio sistematikoa izan zen, naziek eta beren laguntzaileek Bigarren Mundu Gerra garaian juduen aurka gauzatua.[2]

Juduen kontrako lehen erasoak Alemanian hasi ziren, Hitler agintari zela. Hala, 1938tik aurrera, indartu egin ziren juduen aurkako neurriak; kontzentrazio esparruetan sartu zituzten, eta askok eta askok Europako beste herri batzuetara edo Ameriketara ihes egin behar izan zuten. Bigarren Mundu Gerran, naziek beren mendean zuten Europako lurralde guztietara zabaldu ziren juduen kontrako erasoak[3]. 1942tik aurrera, juduak hiltzeko Endlösunga (Azken Konponbidea) jarri zuten indarrean: gas ganberak eta labeak prestatu, eta han hil zituzten 5.700.000 judu inguru[4][5].

Naziek, genozidioa praktikara eramateko erabakia, 1941eko udaren amaieran eta udazkenaren hasieran hartu zuten[6], eta programa genozidak 1942ko udaberrian hartu zuen punturik gorenena. 1942ko bukaeratik aurrera, biktimak karga-trenetan garraiatzen ziren, batez ere kontzentrazio-esparruetara bideratuak; han, gehienak, sistematikoki hiltzen zituzten gas-ganberetan[7]. Horren guztiaren planifikatzaile eta administratzaile nagusia Heinrich Himmler izan zen[8].

Gainerakoan, Adolf Hitlerren erretorika antisemita errepikatuak sustatu zuen hilketak gauzatzea, eta, horretaz landa, Hitlerrek berak onartu zuen[9]. Hala, 1941 eta 1945 artean, Europako juduen populazioa sistematikoki jazarri, eta hil zuten XX. mendeko genozidio handienean. Hala ere, sarraski hori ez zen juduetara mugatu, opresio eta hilketa-ekintzak beste talde etniko eta politikoetara zabaldu ziren[10]. Alemaniako Estatuaren beso bakoitzak genozidioaren logistikan parte hartu zuen, eta Hirugarren Reicha Estatu genozida bihurtu zuen[11].

Nazien biktima ez juduak honako hauek izan ziren: komunistak eta politika ezkertiarreko sektoreetako kideak, homosexualak, ijitoak, Jehovaren Lekukoak, ezgaitu fisiko eta mentalak eta gerra presoak.

Zifra zuhurrak ezartzeko zailtasuna dela eta, komunitate juduaren inguruan, sei milioi hildakoen zifra sinbolikoa hartu da[12][13]. ​Guztira, gutxienez, hamaika milioi pertsona hil zirela kalkulatzen da, eta horietatik milioi bat haurrak izan zirela. Holokaustoa baino lehen Europan bizi ziren juduetatik bi heren erail zituzten[14].​ Biktimak konfinatu eta hiltzeko, Holokaustoaren makineriak 42.500 instalazioz osatutako sarea zuen Europa osoan, eta 100.000 eta 500.000 pertsona arteko izan zuen parte-hartze zuzena plangintza eta exekuziorako[15].​ Erabilitako metodoen artean, besteak beste izan ziren: gas pozoitsuak eragindako asfixia (Zyklon B), tiroak, urkatzea, bortxazko lanak, gosea, esperimentu sasi-zientifikoak, mediku-tortura eta kolpeak[16].

Holokaustoaren garaian, nazien aurkako erresistentzia armatuko gertakariak izan ziren. Adibiderik nabarmenena, 1943ko Varsoviako ghettoko altxamendua izan zen, gaizki armatutako milaka borrokalari judutarrek lau astez SS delakoei aurre egin zietenean. Kalkuluen arabera, Ekialdeko Europan 20.000 juduk hartu zuten parte Bigarren Mundu Gerran Alemaniak okupatutako herrialdeetan sortutako mugimendu partisanoetan, milioika gerrillari izan zituztela[17].​ Frantziako juduek ere aktibitate handia izan zuten Frantziako Erresistentzian. Guztira, ehun bat altxamendu judu armatu jazo ziren.

Europako Parlamentuak eta Batasuneko Kontseiluak 2007. urtearen amaieran indarrean sartu zen lege bat ezarri zuten Holokaustoaren eta gainerako krimen nazien ukazioa zigortzeko[18]. Gainera, Europako Batzordeak, holokaustoa ikertzeko, Europako azpiegituraren datu-basea sortu zuen 2010ean (EHRI) genozidioari dagozkion dokumentu eta artxibo guztiak biltzeko eta bateratzeko[19].​ NBEk Holokaustoaren biktimak omentzen ditu 2005etik: urtarrilaren 27a Holokaustoaren Biktimen Oroimenaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen, 1945eko egun horretan Sobietar Batasuneko Armada Gorriak Auschwitzeko kontzentrazio-esparrua askatu baitzuen[20].

Terminologia

Hungariatik Auschwitzeko kontzentrazio-esparrura iritsitako biktimak, 1944ko maiatza.
Bergen-Belsenen aurkitutako gorpuak, 1945eko apirilaren 19a.

Genozidio kontzeptua, zigor judizial gisa, ez zen 1954ra arte indarrean sartu; izan ere, Nurenbergeko epaiketetan ez zen delitutzat onartu[21]. Genozidio Hitzarmena Nazio Batuek 1948an onartutako dokumentua da[22]. Haren bultzatzaile nagusia Raphael Lemkin legelari poloniarra izan zen, 1946an argitaratutako liburu batean genozidio delitua erabiltzen eta definitzen lehena izan zena; bertan, Europa okupatuan egindako krimen naziak salatu zituen[22].

Holokausto terminoak suak kontsumitutako sakrifizioari egiten dio erreferentzia: hitzaren lehen erabiltzaileak 1950eko hamarkadaren amaierako historialari juduak izan ziren[23] eta 1960ko hamarkadaren amaieran orokortu zen. Hebreeratiko Shoah (hondamendia) izenez ere ezaguna da.[24]

«Holokausto» hitza Septuaginta izenez ezagutzen den testu masoretikoaren grezierazko itzulpenetik dator, non olokaustos terminoak (ὁλόκαυστος: ὁλον-etik (erabat) eta καυστος-etik (errea) hebrear hitz bat itzultzen duen eta suak erretako sakrifizio bati dagokion[25].

Shoah terminoa (Shoah o Sho'ah)[26] ere erabiltzen da izendatzeko, hebreerazko שואה hitzetik datorrena eta hondamendia esan nahi duena[27]. Hitza Yom ha-Sho'ah esamoldearen parte da, Israelen Holokaustoaren Oroimen Egun ofiziala izendatzeko erabiltzen dena.

Yiddish hizkuntzan, hurb'n eiropa esamoldea erabiltzen da Holokaustoa aipatzeko[28],​ eta «Europako [judu komunitateen] suntsipena» esanahia du bere baitan, barne hartuta haien kultura ere[29].

Holokausto terminoaren erabileraren historiari dagokionez, XVI. mendez geroztik, holokausto esamoldea erabili izan da ingelesez biktima kopuru handia eragin duten sute-hondamendi bereziak izendatzeko. XVIII. mendean, hitzak jende kopuru handi baten heriotza bortitza esan nahi duen esanahi orokorragoa hartu zuen[30].

Naziek egindako juduen genozidioaren aurretik, Winston Churchillek holokausto esamoldea erabili zuen bere The World in Crisis liburuan, Turkiako armeniar genozidioa aipatzearren. Holokausto hitza Bigarren Mundu Gerran sei milioi judu europarren genozidioa izendatzeko erabiltzeari dagokionez[31], Entziklopedia Britannicako (2007) Holokaust sarreran, definizioa honako hau da:

« Bigarren Mundu Gerran, Alemania naziak eta bere kolaboratzaileek sei milioi judu gizon, emakume eta haurren eta beste milioika pertsonen hilketa sistematiko eta estatuak babestua. Alemaniarrek «juduen auziaren azken irtenbidea» deitu zioten.[32] »

Juduen jazarpena eta hilketa ez ziren Alemanian edo sarraski-esparruetan bakarrik gertatu, Errusian, ekialdeko Europan eta Balkanetako penintsulan ere gertatu ziren, non alemaniarrek eta haien kolaboratzaileek (austriarrak, lituaniarrak, letoniarrak, ukrainarrak, hungariarrak, errumaniarrak, kroaziarrak eta beste batzuk) juduen sarraski ugari egin baitzituzten zuloetan, basoetan, amildegietan eta lubakietan[33].

Holokaustoaren jatorri historiko eta ideologikoak

Holokaustoaren lehendabiziko urratsak Kristallnacht-en (Kristal hautsien gaua, 1938ko azaroaren 8an eta 9an) eta T-4 Eutanasia Programan gertatu ziren. Hortik, Einsatzgruppeak (alemanez, «Misio-taldeak», pluralez, Einsatzgruppen) sortu ziren. Holokaustoaren kapitulu nagusia, dena den, kontzentrazio zein sarraski-esparruak izan ziren; haien bidez, naziak jomugan zituzten pertsona guztiak erailtzen saiatu ziren.

Juduak izan ziren Holokaustoaren biktima nagusiak, Azken irtenbidea izeneko operazioan. Erailen kopururik aipatuena sei milioikoa da, nahiz eta batzuetan bost milioi izan zirela adierazi. Baina beste giza talde batzuek ere genozidio hori nozitu zuten, hala nola 220.000 ijito (Europakoen laurdena); Sobietar Batasuneko 2,8 milioi gerra preso; errusiar (hemezortzi milioi zibil)[34]; poloniar (hiru milioi poloniar judu, eta judu ez ziren beste bi milioi); elbarri; homosexual; Jehovaren lekuko; komunista, eta politikaren nahiz erlijioaren arloko beste hainbat aurkari.

Historialari guztiek, halere, ez dute talde horien guztien jazarpena Holokaustoaren definizioan sartzen. Batzuen ustez, juduen jazarpena baizik ez da sartzen Holokaustoaren barruan. Beraz, zein definizio hartzen den, biktimen kopurua asko aldatzen da.

Oinarri ideologikoak

Hirugarren Reicharen helburu nagusietako bat Europako arraza-berregituraketa izan zen. Bertan, antisemitismoak funtsezko eginkizuna izan zuen. «Judua» gaitz guztien jatorria zela aldarrikatzen zuen, bereziki internazionalismoa, bakezaletasuna, demokrazia eta marxismoa, kristautasunaren, Ilustrazioaren eta masoneriaren sorreraren erantzule zela. Ideologia horretaz gain, genozidioaren exekuzioaren euskarria Alemaniako gizartea izan zen, Europako gizarte modernoena eta garapen tekniko handiena eta burokrazia antolatu eta eraginkorra zuena[35].

Weimarko Errepublika

1919tik 1933 arte Alemaniak izan zuen erregimen politikoa izan zen. Lehen Mundu Gerraren porrotaren ostean, Weimar hirian nazio-batzarra bildu zen herrialdeari konstituzioa emateko. Gobernu era berria gorabehera, Errepublikaren izen ofiziala Deutsches Reich (Alemaniar Inperioa) zen. Weimarko Errepublika historialariek asmatutako esapidea da.

Weimarko Errepublika izan zen Alemanian demokrazia liberala eratzeko lehendabiziko saioa. Garai gatazkatsua izan zen, eta Errepublikak ezin izan zion aurre egin. 1929ko krisi ekonomikoa zela eta, langabezia guztiz zabaldu zen Alemanian barrena. Miseria-giro hartan, eskuin muturreko Alderdi Nazionalsozialistak gora egin zuen, eta, 1933ko urtarrilean, aginpidea hartu zuen Hitlerrek, hauteskundeetan lehen indarra izan baitzen.

Nazien diktaduraren makina abiarazia zen; oposizioa gupidagabe suntsitu ondoren, jaun eta jabe bihurtu ziren, Gestapo polizia politikoan oinarriturik, naziek Reichstag-i su emandakoan, komunistak eta sozialistak garbitu zituzten; juduen aurkako esetsaldia izugarri areagotu zen, eta, azkenik, alderdi nazionalsozialistaren barneko oposizioa deuseztatu («Labana luzeen gaua», 1934ko ekainaren 30ean). Reichsführer bihurturik, Hitlerrek Alemania gerrarako prestatu zuen.

Antisemitismoa alemaniar gizartean

Alemanian, kristautasunaren sorreratik, Europan konstante historiko baten sentimendua izan zen antijudaismoa, eta XIX. mendearen amaieran nabaritu zen, antisemitismoaz hitz egiten hasi zen momentuan. Mende horretan zehar, judu batzuk beren erlijioaren marjinaltasuna konpontzen saiatu ziren, bai kristautasunarekin parekatuz, bai judaismo mota berri bat sortuz. Horren ondorioa antisemitismoa zabaltzea izan zen, baita inguru intelektualetan ere[36].

Antisemitismoa nazismoan

Testuinguru horretan sortu zen Munichen, 1919an, Alemaniako Langile Alderdi Nazional Sozialista (NSDAP), alderdi nazia. 1920ko programa ofizialak alemaniar guztiak Alemania handi baten barruan batzea proposatzen zuen, eta nazionalak odol edo arraza alemaniarreko pertsonak bakarrik izatea zehazten zuen. Esplizituki, gainera, NSDAPek kristautasun konstruktiboa aldezten zuen, eta espiritu «judeomaterialistaren» aurka borrokatzen zen herrialdearen barruan eta kanpoan[37].

Alemaniar armadako kabo ohi Adolf Hitler buruzagi nagusiaren lehen adierazpen politiko ezaguna 1919ko irailaren 16ko gutun batean azaltzen da. Juduen auziari buruzkoa zen; komunitate judua arraza-talde hutsa zela eta ez talde erlijiosoa zioen[38].

Bere oinarri nazionalista eta antisemitekin, alderdi nazia, pixkanaka, garatzen joan zen, militanteen eguneroko jarduera bizi eta deigarrian oinarrituta. 1919 eta 1924 artean, Bavariara mugatu zen bere ekintza-eremua. Han, alemaniarren masa heterogeneoa atzeman zuen, antzinako soldaduz, antikomunistaz eta antisemitaz osatua, eta, oro har, iraultza nazional baten ideiak erakarritakoz osatua.

Ideia antisemitak Hitlerrek nahiz beste nazi batzuek, hala nola Alfred Rosenberg, Julius Streicher edo Hermann Esserrek emandako diskurtsoetan azaltzen ziren maiz, eta juduen aurkako neurri sendoak hartzeko beharra azpimarratzen zuten Alemaniako gizartean zuten eragina erabat ezabatzeko.

Juduen aurkako neurri nagusiak

1933

  • Medikuen, merkatarien, irakasleen, abokatuen eta ikasle juduen aurkako boikota.
  • Juduei medikuntzan eta abokatutzan aritzea eta kargu publikoak izatea debekatu zitzaien.
  • Apirilak 1: juduen denden aurkako boikota.
Antisemitismoa Alemanian eta alderdi naziak eginiko boikota. Horrela dio pankartak: Alemaniarrak, defenda zaitezte! Ez erosi juduen dendetan!, 1933ko apirilaren 1a

1935 Nurenbergeko Legeak:

  • Juduek Reicheko herritar izateari utzi behar izan zioten.
  • Juduen eta alemaniarren arteko harremanak debekatu ziren.
  • Juduei Reicheko bandera altxatzea debekatu zitzaien.

1938

  • Haur juduei eskolara joatea debekatu zitzaien.
  • Juduek bost mila markotik gorako ondasunak aitortu behar zituzten.
  • Juduen jabetzako industriak edo saltokiak desjabetu ziren.
  • Mediku eta abokatu juduek beren tituluak galdu zituzten.
  • Izen judua ez zuten juduek "Sara" edo "Israel" jarri beharko zuten aurretik.
  • Juduei J letraz markatutako pasaporte berriak eman zitzaizkien.
  • Juduei toki publikoetara joatea (antzokiak, zinemak, lorategiak, geltokiak), garraiobideak erabiltzea, eta goi-eskoletan matrikulatzea debekatu zitzaien.

1941

  • Juduak bortxazko lanak egitera behartu zituzten.
  • Irailak 3. SSetako funtzionarioek lehenengo gasestatze-saioak egin zituzten, Ziklon B gasa erabiliz, Auschwitzeko kontzentrazio-esparruan.
  • Sei urtetik gorako juduek ikur identifikatzaile bat eraman behar zuten arroparen kanpoaldean: Daviden izarra.

1942

Kontzentrazio-esparru nazien zerrenda

Izena Herrialdea

(gaur egun)

Esparru mota Funtzionamendu epea Atxilotu kopuru estimatua Hildako kopuru estimatua
Arbeitsdorf Alemania Lan esparrua 1942ko apirila - 1942ko urria gutxienez 600
Auschwitz Polonia Lan eta hilketa esparrua 1940ko apirila - 1945eko urtarrila 400.000 1.100.000 - 1.500.000
Bardufoss Norvegia Kontzentrazio esparrua 1944ko martxoa - ? 800 250
Belzec Polonia Hilketa esparrua 1942ko martxoa - 1943ko ekaina 600.000
Bergen-Belsen Alemania Multzokatze puntua 1943ko apirila - 1945eko apirila 70.000
Bolduque Herbehereak Atxiloketa eta zirkulazio esparrua 1943 - 1944ko udara
Bozen Italia Zirkulazioa 1944ko uztaila - 1945eko apirila 11.116
Bredtvet Norvegia Kontzentrazio eparrua ? ? ?
Breendonk Belgika Atxiloketa eta lan esperrua 1940ko iraila -1944ko iraila gutxienez 3.532 gutxienez 391
Breitenau Alemania Lan esparrua 1933ko ekaina -1945eko apirila 8.900
Buchenwald Alemania Lan esparrua 1937ko uztaila -1945eko apirila 250.000 56.000
Chełmno Polonia Hilketa esparrua 1941eko abendua -1943ko apirila; 1944ko apirila - 1945urtarrila 340.000
Dachau Alemania Lan esparrua 1933ko martxoa -1945eko apirila 200.000 gutxienez 30.000
Falstad Norvegia Atxiloketa esparrua 1941ko abendua - 1945eko gutxienez 200
Flossenbürg Alemania Lan esparrua 1938ko maiatza - 1945eko apirila gutxienez 100.000 30.000
Grini Norvegia Atxiloketa esparrua 1941eko ekaina - 1945eko maiatza 19.788 8
Gross-Rosen Polonia Lan esparrua 1940ko abuztua - 1945eko otsaila 125.000 40.000
Hinzert Alemania Biltze esparrua 1940ko uztaila - 1945eko martxoa 14.000 gutxienez 302
Kaufering/Landsberg Alemania Lan esparrua 1943ko ekaina -1945 apirila 30.000 gutxienez 14.500
Kauen

(Kaunas)

Lituania Ghetto eta barneratze esparrua
Klooga Estonia Lan esparrua 1943ko udara - 1944ko iraila 2.400
Le Vernet Frantzia Barneratze esparrua 1939-1944 13.350
Lwów, Janowska street

(L'viv)

Ukrania Hilketa eta lan esparrua 1941eko udara -1943ko azaroa
Majdanek

(KZ Lublin)

Polonia Hilketa esparrua 1941ko uztaila -1944ko uztaila 78.000
Malchow Alemania ? - 1945eko maiatza
Maly Trostenets Bielorrusia Hilketa esparrua 1941ko uztaila - 1944ko ekaina 200.000 - 500.000
Mauthausen-Gusen Austria Lan esparrua 1938ko abuztua - 1945eko maiatza 195.000 gutxienez 95.000
Mittelbau-Dora Alemania Lan esparrua 1943ko iraila - 1945eko apirila 60.000 gutxienez 20.000
Natzweiler-Struthof Frantzia Lan esparrua 1941eko maiatza - 1944ko iraila 40.000 25.000
Neuengamme Alemania Lan esparrua 1938ko abendua - 1945eko maiatza 106.000 55.000
Niederhagen Alemania Kartzela eta lan esparrua 1941eko iraila - 1943ko hasiera 3.900 1.285
Oranienburg Alemania Multzokatze puntua 1933ko martxoa - 1934ko uztaila 3.000 gutxienez 16
Osthofen Alemania Multzokatze puntua 1933ko martxoa - 1934ko uztaila
Płaszów Polonia Lan esparrua 1942ko abendua - 1945eko urtarrila gutxienez 150.000 gutxienez 9.000
Ravensbrück Alemania Lan esparrua 1939ko maiatza - 1945eko apirila 150.000 gutxienez 90.000
Riga-Kaiserwald

(Mežaparks)

Letonia Lan esparrua 1942 - 1944ko abuztua 20.000?
Sachsenhausen Alemania Lan esparrua 1936ko uztaila - 1945eko apirila gutxienez 200.000 100.000
Sobibór Polonia Hilketa esparrua 1942ko maiatza - 1943ko urria 250.000
Stutthof Polonia Lan esparrua 1939ko iraila - 1945eko maiatza 110.000 65.000
Lager Sylt

(Alderney)

Anglo-normandiar uharteak Lan esparrua 1943ko martxoa - 1944ko ekaina 1.000? 460
Theresienstadt (Terezín) Txekia Ghettoa eta zirkulazio esparrua 1941eko azaroa - 1945eko maiatza 140.000 35.000
Treblinka Polonia Hilketa eremua 1942ko uztaila - 1943ko azaroa gutxienez 800.000
Vaivara Estonia Zirkulazio eta kontzentrazio-esparrua 1943ko iraila -1944ko otsaila 20.000 950
Varsovia Polonia Lan eta hilketa esparrua 1942 - 1944 40.000tik gora 200.000tik gora
Westerbork Herbehereak Multzokatze puntua 1939ko urria - 1945eko apirila 102.000

Azken Konponbidea

«Juduen auziko azken Konponbidea» (alemanez Endlösung der Judenfrage) Adolf Eichmannek asmatutako esapidea da. Azken Konponbidearen gauzatzea holokaustoaren faserik hilkorrena izan zen. 1942an, Azken Konponbidea erabat gauzatu baino lehen, milioi bat judu ziren erailak. Baina, judu populazio osoa desagerrarazteko erabakiarekin batera, sarraskitze-esparruak eta Europako juduen hilketa sistematikoa abian jarri zen. Erabaki hori Wannseeko Konferentzian hartu zen, 1942ko urtarrilaren 20an. Bilera horretako oharrak ukigabe aurkitu zituzten Bigarren Mundu Gerrako aliatuek, eta frogatzat erabili ziren Nurenbergeko epaiketetan.

Oroimen eguna

Nazio Batuen Batzar Nagusiak urtarrilaren 27a izendatu zuen Holokaustoaren Nazioarteko Oroimen egun, 2005eko azaroaren 1ean onartutako erabakian (60/7 Erabakia). Hain zuzen, 1945eko urtarrilaren 25ean Armada Gorriak Auschwitzeko heriotza esparrua askatu zuela gogoratzen da egun horretan.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «aniversario de la liberación de Auschwitz, 6 claves de redacción» www.fundeu.es (kontsulta data: 2020-05-07).
  2. (Frantsesez) «La Shoah (article abrégé)» encyclopedia.ushmm.org (kontsulta data: 2023-07-03).
  3. Wistrich, Robert S. Hitler y el Holocausto, pág. 17.
  4. Lur entziklopedietatik hartua.
  5. Roudinesco, Élisabeth. A vueltas con la cuestión judía (Retour sur la question juive, 2009), Barcelona: Anagrama, 2011, capítulo 2: «La sombra de los campos y el humo de los hornos» (49-87).
  6. Kershaw, Ian. «¿Genocidio improvisado? La aparición de la Solución Final en el Warthegau», en Hitler, los alemanes y la Solución Final, pág. 151.
  7. Kershaw, «Hitler y el Holocausto» (2000), en Hitler, los alemanes y la Solución Final, pág. 431.
  8. Wistrich, op. cit., pág 189.
  9. Evans, El Tercer Reich..., pág. 340.
  10. (Ingelesez) Yad Vashem. The Holocaust: Definition and Preliminary Discussion. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-04-28) (kontsulta data: 2014-11-22).
  11. Berenbaum 2005, p. 103.
  12. 1990eko hamarkadan Sobietar Batasun zaharreko artxiboak ireki arte, historialariek aintzat hartzen zuten kopurua gutxienez 5,5 milioikoa zen; Adolf Eichmannek, bere aldetik, 6 milioi adierazi zituen balizko kopuru gisa (cf. Evans, Richard J. El Tercer Reich en guerra, pág. 409). Michael Brennerren ikerketen arabera, Bigarren Mundu Gerran 5,6 eta 6,3 milioi judu artean hil zituzten naziek (Kleine Jüdische Gechichte, Múnich: Beck, C. H. 2008; Breve historia de los judíos, Buenos Aires: La Marca y Goethe Institut, 2011, pp. 299-300); Timothy Snyderrek bost milioi eta laurehun mila inguru aipatzen ditu cf. Tierras de sangre. Europa entre Hitler y Stalin, Galaxia Gutenberg-Círculo de Lectores, Barcelona, 2011 (or. 2010), pág. 303.
  13. Dawidowicz 1975, p. 403.
  14. Fitzgerald 2011, p. 4; Hedgepeth & Saidel 2010, p. 16.
  15. (Ingelesez) Interpreting the 20th Century: The Struggle Over Democracy. , 104-107 or. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-07-14) (kontsulta data: 2014-11-22).
  16. Ikus Andrés Ciudad eta María Josefa Iglesiasen testuak: El Holocausto, El ejército del crimen, La moderna clase de esclavos, El exterminio por el trabajo, La "«solución final». Geografía del infierno concentratorio, Auschwitz, Treblinka, Experimentos nazis, ArteHistoria, Junta de Castilla y León (accedido 30 de octubre de 2013). Naziek ustez gizaki biziekin egindako esperimentu zientifikoei buruz, Ciudadek eta Iglesiasek diote: «1941eko maiatzetik aurrera, deportatuekin egindako esperimentu sasi-zientifikoak arau bihurtu ziren»;»; eta, bestalde, 1944ko martxoaren eta 1945eko urtarrilaren artean, naziek
    « [...] esterilizazio-esperimentuak egin zituzten [...] kontzentrazio-esparruetan, eta bereziki Auschwitzen eta Ravensbrücken. Esterilizazio-metodo bat prestatzea zuen helburu, eta metodo hori milioika gizakiri aplikatu ahal izatea, ahalik eta denbora, ahalegin eta gastu gutxienekin. Esperimentu horiek kirurgiaren, X izpien eta askotariko medikamentuen bidez egin ziren. Milaka biktima antzutu zituzten era horretan, eta ondorio fisiko eta mental negargarriak nozitu zituzten. (Ciudad eta Iglesias: "Experimentos nazis"). »
  17. (Ingelesez) United States Holocaust Memorial Museum. «Resistance During the Holocaust» Holocaust Encyclopedia (kontsulta data: 2014-11-22).
  18. La UE castigará con cárcel negar el Holocausto. 2007-04-20 (kontsulta data: 2012-03-19).
  19. La UE en acción para que el Holocausto nunca se repita. 2010-11-17 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-05-17) (kontsulta data: 2012-03-19).
  20. (Ingelesez) UN marks Holocaust memorial day with exhibitions and pledges of 'never again'. 2011-01-27 (kontsulta data: 2012-03-11).
  21. «EL GENOCIDIO ANTE LA CORTE INTERNACIONAL DE JUSTICIA» CARI.
  22. a b (Gaztelaniaz) «Convención para la Prevención y la Sanción del Delito de Genocidio» OHCHR (kontsulta data: 2022-05-17).
  23. Adibidez, Eichmannen aurkako epaiketari buruzko haren txostenean, Eichmann Jerusalemen, 1963-64koa, Hannah Arendt-ek oraindik «Azken Soluzioa» esamoldea erabiltzen du».
  24. (Ingelesez) Reiter, Andrea. (2000-09-13). Narrating the Holocaust. A&C Black ISBN 978-0-8264-4737-1. (kontsulta data: 2020-05-07).
  25. Crónica del Holocausto, pág. 57; batzuetan, grezierazko terminotzat aipatuta aurki daiteke forma hau: ὁλοκαύτωμα (holokautoma), honela osatua: ὅλος (hólos) «dena», «guztiz», eta καῦσις (káusis), «errausketa». Halaber, badira uste dutenak Holokaustoa antzinako bibliako erritu-sakrifizio baten goranzko edo eskaintza sakrifikatu eta erabat erreari erreferentzia egin diezaiokeela. Eztabaidarako, ikus Tracey R. Rich, "Qorbanot: Sacrifices and Offerings", Judaism 101, "Olah: Burnt Offering", 1998-2011; y "Burnt Offering", Jewish Encyclopedia, 1906 (accedidos 24 de octubre de 2013). Hala ere, horrek esan nahiko luke, agian, ez oso egokia den lotura hau aplikatuko litekeela: gas-ganberatik atera ondoren, biktimen gorpuak krematorioetan errausten zirela normalean: Oro har, halako lotura baztertu egin da naziek egindako Holokaustoak ez zuelako zerikusirik garai biblikoetako su-eskaintza erritualekin, XX. mendean egindako sarraski etniko erraldoi bat besterik ez zela izan.
  26. Cf. Narrating the Holocaust.
  27. Terminoa 1940an agertu zen lehen aldiz Jerusalemen Poloniako juduen laguntzarako batzorde bateratuak argitaratutako liburuxka batean. (Louis Weber, «Crónica del Holocausto», en Crónica del Holocausto, s. p.).
  28. חורבן אייראפע
  29. Ingelesezko bertsioan, Holocaust Chroniclek «churb'n» hitza aipatzen du besterik gabe, suntsiketa esan nahi duen terminoa. (pág. 57); beraz, hondamendiaren ideia ere ez zaio arrotza.
  30. XII. mendean, Richard Devizesko monje eta kronista ingelesak holokaustoa esamoldea erabili zuen Rikardo I.a Ingalaterrakoaren (Rikardo Lehoi Bihotza) koroazioaren kontakizunean Londresen juduen aurkako sarraskiei erreferentzia eginez, erregeak agindu zituela zurrumurru batek hasitakoa.
  31. Donald L. Niewyk, en The Columbia Guide to the Holocaust, Columbia University Press, 2000, pág. 45, honela definitzen du: «Holokaustoa Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek 5 milioi judu baino gehiago hiltzea bezala definitzen da normalean».
  32. Michael Berenbaum, «Holocaust.» Encyclopaedia Britannica Online, 2007: «the systematic state-sponsored killing of six million Jewish men, women, and children and millions of others by Nazi Germany and its collaborators during World War II. The Germans called this 'the final solution to the Jewish question».
  33. Wistrich, op. cit., págs. 20 y 23.
  34. «El genocidio nazi en Rusia», lacomunidad.elpais.com.
  35. «Supplementum Epigraphicum GraecumSivrihissar (in vico). Op. cit. Op. cit. 334, n. 19.» Supplementum Epigraphicum Graecum (kontsulta data: 2020-05-07).
  36. García Herrero, Jesús. La fe cristiana en la vida de un barrio obrero : (estudio sociológico-religioso sobre le Barrio de Belmonte, Madrid) /. Universidad Pontificia de Salamanca (kontsulta data: 2020-05-07).
  37. «Supplementum Epigraphicum GraecumEurtemez (in vico). Op. cit. 354, n. 74.» Supplementum Epigraphicum Graecum (kontsulta data: 2020-05-07).
  38. «Supplementum Epigraphicum GraecumAthens. Marmor Pent. Op. cit. 60, n. 82.» Supplementum Epigraphicum Graecum (kontsulta data: 2020-05-07).

Bibliografia

  • Crónica del Holocausto, Libsa, Madrid, 2001.ISBN 978-84-662-0260-2
  • Aly, Götz. "Final Solution": Nazi Population Policy and the Murder of the European Jews. London: Arnold, 1999. ISBN 0-340-67757-0
  • Arad, Yitzhak. Belzec, Sobibor, Treblinka: The Operation Reinhard Death Camps. Bloomington: Indiana University Press, 1987. ISBN 0-253-21305-3
  • Breitman, Richard. The Architect of Genocide: Himmler and the Final Solution. New York: Knopf, 1991. ISBN 0-87451-596-3
  • Browning, Christopher. The Origins of the Final Solution: The Evolution of Nazi Jewish Policy, September 1939-March 1942. Lincoln: University of Nebraska Press, 2004. ISBN 0-8032-1327-1
  • Cesarani, David, editor. The Final Solution: Origins and Implementation. London: Routledge, 1994. ISBN 0-415-15232-1
  • Evans, Richard J., El Tercer Reich en guerra (1939-1945), Península, Barcelona, 2011. ISBN 978-84-9942-093-6
  • Hilberg, Raul. The Destruction of the European Jews. New Haven, CT: Yale University Press, 2003. ISBN 0-300-09557-0
  • Kershaw, Ian, Hitler, los alemanes y la Solución Final, La Esfera de los Libros, Madrid, 2009. ISBN 978-84-9734-834-8
  • Mazower, Mark, El imperio de Hitler. Ascenso y caída del Nuevo Orden Europeo, Crítica, Barcelona, 2008. Traducción de Enrique Hernando. ISBN 978-84-7423-625-5
  • Shlezinger, Aharón. El Misterio del Holocausto Revelado, Obelisco, Barcelona, 2013. ISBN 978-84-9777-959-3
  • Wistrich, Robert S., Hitler y el Holocausto, Mondadori, Barcelona, 2002. ISBN 978-84-397-0937-4

Gainerako bibliografia

  • El hombre en busca de sentido. Viktor Frankl
  • De la "ciencia de las razas" a los campos de exterminio: Sinti y Romá bajo el régimen nazi. Fings, Karola; Heuss, Herbert; Sparring, Franck; Martín Ramírez, Carlos (tr.). Madrid: Editorial Presencia Gitana. ISBN 84-87347-20-7
  • El estado de la SS: el sistema de los campos de concentración alemanes. Kogon, Eugen. Barcelona: Alba Editorial, S.L. ISBN 84-8428-248-1
  • El Holocausto. Vidal, César. Madrid: Alianza Editorial. ISBN 84-206-5644-5
  • El holocausto de los republicanos españoles: vida y muerte en los campos de exterminio alemanes (1940-1945). Pons Prades, Eduardo. Barcelona: Belacqua de Ediciones y Publicaciones S.L. ISBN 84-96326-24-1
  • El horror nazi: campos de concentración y exterminio. López García, José (Adam Surray). Pozuelo de Alarcón: Editorial Andina, S.A. (1977). ISBN 84-06-01001-0
  • La Iglesia y el exterminio de los judíos: catolicismo, antisemitismo, nazismo. Moro, Renato. Bilbao: Editorial Desclée de Brouwer, S.A. ISBN 84-330-1870-1
  • La Shoah: el exterminio de los judíos de Europa (1933-1945). Cohen, Asher. Bilbao: Editorial Desclée de Brouwer, S.A. ISBN 84-330-0922-2
  • Los experimentos nazis en los campos de exterminio. Giménez Saurina, Miguel (Taylor, William C.) Llinars del Vallés: Editors, S.A. ISBN 84-7561-098-6
  • La herencia del olvido. Reyes Mate, 2008, Errata Naturae Editores, ISBN 978-84-936374-3-9
  • Morir por la libertad: españoles en los campos de exterminio. Pons Prades, Eduardo. Madrid: Ediciones Vosa, S.L. ISBN 84-8218-012-6
  • Los niños escondidos. Del Holocausto a Buenos Aires. Wang, Diana. Editorial Marea 2004 (Buenos Aires). ISBN 987-21109-5-6
  • El silencio de los aparecidos". Wang, Diana. 2° edición 2008. Editorial Generaciones de la Shoá (Buenos Aires). ISBN 987-96277-8-4
  • El Holocausto. El Tercer Reich y los judíos. David Engel. Ediciones Nueva Visión. Buenos Aires, 2006 (original en inglés: The Holocaust. The Third Reich and jews, publicado en 2000). ISBN 950-602-532-0
  • (en inglés)Dean, Martin: Robbing the Jews - The Cofiscation of Jewish Property in the Holocaust, 1935-1945, Cambridge University Press, 2008.
  • Hancock, Ian F.. (2005). Los romaníes y el Holocausto. Una nueva perspectiva.. Buenos Aires: Fundación Memoria del Holocausto.

Ikus, gainera

Kanpo estekak