Home Rule (Irlanda)
Home Rule (euskaraz Autogobernu Legea) XX. mendearen hasieran Irlandari betiere Erresuma Batuaren barnean nolabaiteko autogobernu edo autonomia bat eskeintzen zion estatutu bat izan zen.
XIX. mendearen amaieratik aurrera Irlandako Alderdi Parlamentarioak Irlandarentzako autonomia handiagoaren eskaera luzatu izan zuen, eskaera horren barnean Erresuma Batuaren barneko irlandar legebiltzar baten sorrrera zegoen. Irlandako Alderdi Parlamentarioak Erresuma Batuko Legebiltzarran Home Rule bat osatzeko 4 proiektu aurkeztu izan zituen:
- 1886: Proiektu honek ez zuen Erresuma Batuko Komunen Ganbera gainditu.
- 1893: Erresuma Batuko Komunen Ganberan onartua izan ondoren ez zuen Lorden Ganbera gainditu.
- 1912: Legebiltzarrak onartu ondoren Lehen Mundu Gerra (1914-1918) hasi eta Pazko matxinada (1916) jazo zenez atzera bota zen
- 1920: Indarrean egon zen Home Rule bakarra izan zen, Irlandako Gobernu Estatutua (Government of Ireland Act) izendapena jaso zuelarik.
Hirugarren Home Rule (1912) delakoaren saiakera jaso zenez, unionistek haren aurkako jarrera hartu eta Ulstergo Akordioan Edward Carson buru zutelarik aurka sinatu zuten. Hurrengo Home Rule legeak Irlandako Uhartearen banaketa baieztatu zuen.