Homo rudolfensis

From Wikipedia
Jump to navigation Jump to search
Homo rudolfensis
Homo rudolfensis.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaHominidae
GeneroaHomo
Espeziea Homo rudolfensis
Alekseev, 1986

Homo rudolfensis orain dela 2 eta 1,7 milioi urte inguru Afrikako ekialdean bizi izan zen hominini espezie bat da, 1972. urtean aurkitutakoa. Espezimen tipoa, KNM-ER 1470, Richard Leakey-ren ikerketa taldeko kidea zen Bernard Ngeneok aurkitu zuen, Koobi Fora-n, Turkana lakuaren ekialdeko ur-bazterrean. Momentu hartan Homo generoaren barnean sailkatu zuten, espeziea zehaztu barik. 1986.urtean, Valerii P. Alexevek Pithecanthropus rudolfensis moduan izendatu zuen, baina geroago Homo generoan sailkatu da berriro.[1]

Ale hauTurkana lakuan aurkitu zenez, Kenian, Rudolph ekialdean, espezieari rudolfensis izena eman zitzaion.

Sailkapena[edit | edit source]

Fosil garrantzitsuenak[edit | edit source]

Fosil garrantzitsuena KNM-ER 1470 izeneko garezurra da. Dena den, KNM-ER 1802[2], KNM-ER 1590, KNM-ER 1801 eta KNM-ER 3732 fosilak ere espezie honen barnean sailkatzen dira. Bestetik, KNM-ER 1472[2] eta 1481 sar litezke ere, baina azken hauen garezurrak ez dira aurkitu, soilik gorputz-adarren hainbat zati.[1]

KNM-ER 1802 (Homo rudolfensis)

KNM-ER 1470 aurkitu zen lekutik 10 km inguruko erradioan, hiru fosil gehiago aurkitu ziren. 2007an beheko barail zati bat, 2008an kraneo bat goiko barailarekin (KNM-ER 62000), eta azkenik, 2009an, Homo generoko behe barail osoena, KNM-ER 60000 gisa ezagutua.

Fosil guztiak Urharan, Malawin eta Turkana lakuan aurkitu dira, Kenian. [1]

Beste espezieekiko erlazioak[edit | edit source]

H.rudolfensis bizi izan zen garai berdinean hiru Homo espezie bizi izan ziren: H.habilis, H.rudolfensis eta H. ergaster, hain zuzen ere. Bestalde, bestelako hominini batzuk ere bizi izan ziren adibidez, Paranthropus boisei. Afrikako ekialdean sakabanatuta zegoela dirudi, hainbaten ustetan endemismo bat izanik. Aipatzekoa da ere, lehen aipatutako espezieak, Afrikaren Heagoaldeko Australopithecus sediba eta Asian bizi zen Homo georgicus-en garai berean existitu zirela.

H. rudolfensis-aren fosil garaikide gehienak H.rudolfensis espezieari egotzi zaizkio, izan ere, batzuen ustetan H.erectus espeziearen aintzindaria da. Hala ere, fosil gehienak, sailkapen taxonomiko okerra dute: UR-501 Paranthropus generoari egotzi zaio eta KNM-BC 1 Homo sp. garaikide gisa egotzi da, H.rudolfensis espeziekoak direla frogatu ezinik.

Dena den, KNM-ER 1470 fosilari dagokionez, hasiera batean, Homo habilis espeziearen barnean sailkatu beharko litzakela uste izan zuten zientzialari askok. Hala ere, Homo habilis espezieko garezurrekin konparatzean, haien arteko desberdintasunak handiegiak izan ziren espezie bera izateko.

Homo habilis espeziarekin gertatzen den bezala, kontrobertsia handia dago Homo rudolfensis espeziearen sailkapenaren inguruan. Oraindik ez dago argi H. rudolfensis bezala sailkatutako fosilak espezie horretan, Kenyanthropus rudolfensis edo Australopithecus rudolfensis bezala sailkatu beharko diren. Hain zuzen ere, zenbait analisik erakusten dute fosil hauek ezaugarriak partekatzen dituztela australopitezinoekin. Beraz, ez dakigu H. rudolfensis Homo generoaren aitzindaria ote zen, edo H. habilis espezieko kidea edo beste espezie desberdin batetan sailkatu beharko balitz.

KNM-ER 1470 (ezkerrean) eta KNM-ER 1813 (eskuinean) fosilak, Homo rudolfensis eta Homo habilis bezala sailkatuta daudenak, hurrenez hurren.
KNM-ER 1470 & 1813.png

Bestalde, 2007an, Timothy Bromage eta bere taldeak, KNM-ER 1470 garezurra berreraiki ondoren, tximino antropomorfo baten antzeko baraila eta kapazitate kraniala erakusten zituela ikusi zuten. Horren arabera, Homo habilis espezieko espezimen bat izango litzake.[1]

Homo habilis eta Homo rudolfensis: eztabaida[edit | edit source]

H. habilis, sentzu zabalean hartuta, espezie ezaguna da, baina makulki definituta dagoena. Horregatik, ez dago adostasunik H. habilis bezala sailkatutako fosilak guztiak, benetan espezie bakarrekoak direnik. Arazo honegatik, zientzialari asko ez daude ados fosilak espezie bakar bbaten barnean sailkatzearekin. [1]

Eztabaida honen erdigunea diren fosilak KNM-ER 1470 eta KNM-ER 1813 dira. KNM-ER 1470 duela 1,7 milioi urte bizi izan zela estimatu da eta bere kapazitate kraniala 750-800 cm3 ingurukoa da. Hortzak ez dira kontserbatzen, baina badirudi australopitezinoen antzera, handia zirela; Homo habilis-en molarrak baino handiagoak. Bestalde, arku supertziliarra gutxi garatua du, eta aurpegia handia eta zapala da. Bestetik, KNM-ER 1813, 1973an aurkitu zen. Adinaren arabera, KNM-ER 1470ren garaikidea dela uste da, duela 1.7 milioi urtekoa. Zerebroa, aldiz, txikiagoa da, 500 cm3-koa gutxi gora behera. Hortzak gizakien oso antzekoak dira, aurpegia txikia eta ez oso zapala, arku supertziliar oso garatuekin.

Bi espezimen hauen arteko desberdintasunak bi modutan azaldu daitezke. Alde batetik, suposa dezakegu espezie bakarreko ar eta eme bat direla, KNM-ER 1813 emea eta KNM-ER 1470 arra izanik. Baina haien arteko desberdintasunak ez dira normalean ar eta emeen artean ikusten diren desberdintasunen antzekoak. Beste aukera, bi espezie desberdin izatea da. Ikerlari gehienak, honen alde daude eta batzuk bi genero desberdin ere badirela defendatzen dute. Eztabaida naaguasia Australopithecus africanus, Homo habilis and Homo rudolfensis-en artekoa zen, baina 1999an Kenyanthropus platyops[3] bezala sailkatu izan zen garezurra aurkitu zen, eta horrezkero hainbatek KNM-ER 1470 azken espezie honen barnean sailkatzen dute, Kenyanthropus platyops halegia.

Ezaugarri fisikoak[edit | edit source]

Aurpegiaren forma oso luzea, sakona eta aurrerantza inklinatuta dauka. Kapazitate kranialari dagokionez, 750 cm3-takoa da eta Homo habilis-arena ordea 500 cm3. H.rudolfensis, H.habilis-aren oso antzekoa da, aurpegi zapalagoa, atzeko hortzeria zabalagoa eta sustrai konplexuagoak, eta baita esmaltezko geruza lodiagoa dituelarik.

Zerebroaren kapazitate kraniala 750 cm3 ingurutan kokatzen da, Homo habilis-ena baino handiagoa. Altuera determinatzea nahiko zaila da ez dagoelako hezur postkranial askorik. Hala ere, garezur eta hortz handiek adieraz dezakete Homo habilis baino altuagoak zirela. Atzeko hhortzeria nahiko handia azaltzen dute. Hortz-koro handiak eta H.habilis baino sustrai konplexuagoak dituzte, azkenengo molarra bigarrena baino handiagoa izanik. Fosa glenoideo eta kanpo-meatu akustikoak kokapen aurreratua erakusten dute, Australopithecus-ekin konparatzen badugu, eta horretaz gain, aurpegi luzea eta goiko partean estua azaltzen dute. Maxilar karratua daukate, ahosabai leun eta laburrarekin, baina zabala da, australopitezioen kontrara. Arku zigomatikoaren hasiera aurrerantz okertzen da.[4] Arku supertziliar txikia aurkezten du. Ez da gandor ez muskulu sendorik aurkitu, ez australopitezinoen kasuan bezala. Bipedoa zela onartzen da.[1]

Bizimodua eta kultura[edit | edit source]

Homo rudolfensis bizi izan zen garaian, klima hotz eta lehorragoa aurkitu zuen. Espeziearen dietari buruzko oso ikerketa gutxi egin dira, baina hortzen formaren arabera eta beste espezie batzuekin konparazioak egin ondoren, badirudi landare eta haragiz elikatzen zirela.

Kulturari dagokionez, ez da tresnarik aurkitu Homo rudolfensis-arekin batera, baina bizi ziren garain badakigu beste hominini batzuek tresnak egiten zituztela.

Erreferentziak[edit | edit source]

  1. a b c d e f (Ingelesez) News, Opening Hours Closed to the public until mid-2020 Address 1 William StreetSydney NSW 2010 Australia Phone +61 2 9320 6000 www australianmuseum net au Copyright © 2019 The Australian Museum ABN 85 407 224 698 View Museum «Homo rudolfensis» The Australian Museum . Noiz kontsultatua: 2019-12-14.
  2. a b «homo rudolfensis | eFossils Resources» efossils.org . Noiz kontsultatua: 2019-12-14.
  3. Brusatte, Stephen L. Kenyanthropus Platyops SAGE Publications, Inc. ISBN 978-0-7619-3029-7 . Noiz kontsultatua: 2019-12-15.
  4. Unknown (2013-10-04) «Paleoantropología hoy: Homo rudolfensis» Paleoantropología hoy . Noiz kontsultatua: 2019-12-15.

Kanpo estekak[edit | edit source]