8-13 urtekoentzako bertsioa ikusteko, klikatu hemen.

Homosexualitate

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Homosexualen eskubideen aldeko mugimenduak erabiltzen duen bandera

Homosexualitatea (antzianko gerkotik ὁμός, ‘berdin’, eta latinetik sexus, ‘sexu’) sexu edo genero berdineko kideen arteko erakarpen erromantiko, sexual edo jarrera sexuala da. Joera sexual bezala, homosexualitatea sexu berdineko pertsonekiko "erakarpen erromantiko, sexual edo emoziozko erakarpen patroi iraunkor bat" da.

Bi gizon homosexual.

Homosexual adjektiboa, sexu harremanak sexu bereko pertsonekin izateko joera duen gizabanakoa izendatzeko erabiltzen da, emakume zein gizon izan. Homosexualitatea askotan heterosexualitatearen edo bisexualitatearen aurkakotzat ageri da. Lesbiana terminoa emakume homosexualak izendatzeko erabiltzen da. Eta ingelesetik datorren gay terminoa, euskaraz, gizon homosexualak izendatzeko erabiltzen da; ingelesez, oro har, edozein homosexual —emakume nahiz gizon— izendatzeko erabiltzen da, baina bereziki gizonezkoak.

Bisexualitatearekin eta heterosexualitatearekin batera, homosexualitatea heterosexual-homosexual zuzenean dauden hiru joera sexualen kategoria nagusienetakoa da. Ez dago argi zientzialarien artean zergatik pertsona batek joera sexual konkretu bat garatzen duen. Zientzialari askok uste dute natura eta hezkuntza (eragin genetiko, hormonal edota ingurumenaren eraginaren konbinazioren bat) direla joera sexual konkretu bat eragiten dutenak. Beste batzuek, ordea, uste dute arrazoi biologikoengatik batez ere ematen dela joera sexual bat.

Homosexualitatearen egoera legala munduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sexu berdineko pertsonen arteko harremanak, herrialdez herrialde.
Homosexualitatea legala: ██ Ezkontza homosexuala ██ Bateratze zibilak ██ Beste herrialde edo Estatuetan emandako ezkontzen onartzea ██ Bateratze zibil gabe Homosexualite ilegala/mugatua: ██ Adierazpen askatasunaren mugatzea ██ de jure zigorra, baina ez de facto aplikaturik. ██ Kartzela zigorra ██ Betibiziko zigorra ██ Heriotz zigorra

Munduko herrialdeen artean homosexualitatearekiko jarrera nahiko ezberdina da. Herrialde batzuetan, homosexualitatea babesten saiatzen da Gobernua, homofobiaren aurka arituz eta gizabanako bakoitzaren askatasuna defendatuz. Beste herrialde batzuetan, homosexualitatea zigorturik dago, isun zigorra izatetik heriotz zigorra izatera, herrialdearen arabera.

Homofobia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Homofobia pertsona homosexualekiko gorrotoa, beldurra edota diskriminazioa erakusten duen jarrera da. Batzuetan, homofobia terminoa, LGTB+ elkarte osoko pertsonen aurkako jarrerari deritzo, hau da, pertsona ez-zisgenero edo ez-heterosexualen aurkako jarrerari.

Homosexualen aurkako jarrera hauek oso nahiko daude munduko hainbat gizarteetan. Orokorrean, herrialde eta gizarte garatuetan homofobia gutxiago nabaritzen da garatzeko bidean dauden herrialdeetan baino. Nahiz eta homofobia oraindik LGTB+ elkartearen kezka nagusiena den, homosexualen eta gainontzeko gutxiengo sexualen onarpena mundu mailan handitu egin da, batez ere Europa, Amerika eta Ekialde Urruneko hainbat herrialdetan XX. mendetik gaur egunera.

Bikote homosexualen ume-adopzio eskubideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bikote homosexual bat eta haien umea.

Bikote homosexualen umeak adoptatzeko eskubideak bermatuta daude lurralde gutxi batzuetan, batez ere Europan eta Amerikan. Kasu hauetan, legeak bi bikotekideei aitak edo amak izateko eskubidea bermatzen die. Neurri honek ez du orokorrean hainbeste onarpen sozialik, homosexualen eskubideei dagozkien beste lege edo lege-proposamenekin konparatuz, ezkontza homosexualarekin konparatuz, adibidez.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Homosexualitate Aldatu lotura Wikidatan


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.