Homotezia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
O zentroko homotezia, non λ> 1 den.

Homotezia planoaren edo espazioaren eraldaketa geometrikoa da, non bi baldintza betetzen diren: puntu bakoitza eta bere irudia homotezia-zentroa deituriko O puntu finko batekin lerrokatzen dira, eta λ erlazio konstantea ezartzen da homotezia-zentroa puntu bakoitzarekin eta bere irudiarekin lotzen duten segmentuen artean. Homotezian jatorrizko objektuaren eta eraldatuaren arteko antzekotasun erlazioa dago.

O puntuan zentroa eta λ arrazoia dituen homotezia formula honekin definitzen da:

h O, λ (X) = O + λ (X - O).