Hondarribia beltz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hondarribia beltz
Sailkapen zientifikoa

Hondarribia beltza mahats beltzaren euskal barietatea da. Batez ere txakolina ekoizten den lurraldeetan dago sartuta; Hondarribia zuria baino gutxiago zabalduta dago.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mende arte mahats mota hau nahiko zabalduta zegoen eta hektarea asko zeuden Euskal Herrian. XX. mendean, aldiz, dezente jaitsi zen barietate honen hazkuntza; mende horren azken hamarkadetan, ordea, txakolinaren ekoizpena gora egin zuenean, galdutako lurrak berreskuratu zituen.[1]

Ekoizpen txikia duen espeziea da eta horren eraginez haren zabalkundea murriztu egin da. Loratze goiztiarra izaten du (horregatik udaberriko izotzak kalte handia egiten dio), maiatza bukaeratik ekaina hasiera arte. Umotze prozesua, ordea, berantiarra izaten du. Ekoizpen eskasekoa da. Horregatik, txakolina egiteko garaian Hondarribia zuriarekin nahastea onartuta dago, baita ere, baina kantitate txikiagoekin, petit corbu eta gros manseng mahatsekin nahastea. Landare hauek mahatsa eta mahats-mordo ertainak ematen dituzte. Mahats honek azala lodia du eta urdin-beltz kolorekoa. Mahats horiekin ekoiztutako ardoek madariaren, eta fruitu exotikoen usain intentsuak dituzte, fruitu garrazkien, loreen eta belarren ñabardurez. Mamiak azidotasun dezente izaten du baina kolore gutxi. Ardo orekatuak sortzen ditu, alkohol gutxikoak. Azidotasunak taninoak konpentsatzen ditu. Ahoan ardo sendoak izaten dira.

Sinonimoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondarribia izenaren aldaera guztien araberako izenak ditu: Hondarrabia beltza, Hondarrabi beltza, Honyarbi beltza, baita ere kurixketu beltza, xerratu beltza, matza verde...

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Hidalgo Togores, José (PDF), Tratado de enología, . Noiz kontsultatua: 2018-05-22.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]