Hondoratze konduktual

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hondoratze konduktuala» orritik birbideratua)

Behavioral sink (euskerara itzulita drenaje konduktuala edo hondoratze konduktuala) termino hau John B. Calhoun etologoak sortu zuen.[1] Termino hau erabiltzen da nola gainpopulazioatik portaeraren kolapsa agertzen dan azaltzeko. Kontzeptu edo termino hau esperimentu multzo baten, non Calhoun erabili ebazan Norvegiako arratoiak, 1958 eta 1962 artean.[2] Experimenduetan Calhounek eta bere ikertzaileek “arratoi utopiak” sortu ebezan, arratoiei ur eta janari amaigabea eman eutxiezan, horrela biztanleria nahai ebena gehiagotu ahal izango zan, gainpopulazinora heldu arte. John B. Calhounek asmatu Zuen “Behavioral sink” terminoa 1962-ren otsailaren 1-tan, bere txostenean artikulu batean deituta “Biztanleria dentsitatea eta patologia sozialaScientific American arraotien experimenduei buruz.[3] Aurrerago antzeko esperimentuak egin ziren laborategiko arratoiekin, 1968-urtetik 1972-urtera.[4]

John B. Calhoun-en lana erabilizen lur-jotze sozial baten eredu animali les, bere ikerketa bihurtu da funtsezko parte bat hiri soziologian eta psikologian generalean.[5]

John B. Calhoun 1984 urtean NIHM -tik erretiratu eginzen, baina lan egiten jarraitu zuen 1995-ko irailaren 7ra arte, Calhoun hil zanerarte.[6]

Esperimentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

John B. Calhounek arratoiekin egindako esperimendu guztiak Rockville-ko baserri batean egin ziran, Marylanden, 1947 urtean.

1954an, John B. Calhounek NIMH-n (Osasun Mentaleko Institutu Nazionala) lan egiten zuen bitartean, arratoi eta saguekin esperimentu ugari hasi ebazan. Lehen probetan, 32 eta 56 arratoi inguru jarri zituen 10 x 14 oineko eremuan. Lau gelatan banatu zituen espazioak. Gela bakoitza Norvegiako dozena bat arratoi marroi helduei eusteko sortu zen.[7] Arratoiak gelen artetik pasa ahal ebezan aldapak erabiliz. John B. Calhounek baliabide mugagabeak eman zituenez, hala nola ura, janaria, eta baita harraparien, gaixotasunen eta klimaren aurkako babesa ere, arratoiak "arratoien utopian" edo "saguen paradisuan" zeudela esaten zen, beste psikologo batek azaldu zuen bezala.[8]

Arratoiekin egindako lehen esperimentuak jarraituz, 1972an John B. Calhoun bere "Ingurua eutsi egiten du hilkortasuna arratoietan" sortu zuen: 101 ontza karratu, saguentzat kaiola bat, elikagai eta ur hornituekin, biztanleriaren edozein gehikuntzari laguntzeko.[9] Horrek bere ikuspegi esperimentala bere mugetara eraman zuen. Serietako esperimenturik ospetsuena, "25 Unibertsoko" populazioa 2.200 sagutara iritsi zen, eta handik gutxira portaera ohikoa ez zena, dibertsitatea erakutsi eben, sarritan suntsitzaileak ziran. eguneko 600, populazinoa hiltzeko bidean zegoen.[10]

Unibertso 25[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esperimentuak lau urte iraun zuten, guztiz osasuntsuak eta esperimenturako diren lau sagu bikote sartzen hasi zen, eta hori hainbat fasetan banatu zen. Lehenengo fasean, 104 egunetan, saguek inguruarekin nahiko ados zeudela ikusi zen, eta 55 egunetik behin ugaltzen hasi ziren, biztanleria bikoiztuz.

Irudi onetan ikusi ahal da John B. Calhoun-ni unibertso 25 ``arratoi utopian´´, experimenduaren hasieran.

Bigarren fasean, gutxi gorabehera 200 egunetan, saguen populazioa seiehun ingurukoa zen, eta arratoi nagusi bat zuten gizarte-taldeetan banatu zen. momenturarte, dena kontrolpean zegoen.

Arazoak hirugarren fasean gertatzen hasi ziren, 316 saguetatik eta 560 sagu artean egon ziran. Aldi horretan, dena hondatzen hasi zen. Hazkunde-tasa izugarri gutxituzen, batez ere 300 sagu inguru egozan ugaltzeko prest, eta, ar-ek euren etxekoen babes-rolak bertan behera utzi zituzten. Ondorioz, emeek rol hori bete behar izan zuten, eta kumeak ez ebezan zaindu. Horregatik, ar berriak askoz ere ahulagoak ziren.[11]

Laugarren fasean, 561 saguetatik 1471 saguetara heldu zan. Kanibalismoa zegoen, erasoak, eta populazioak behera egin zuen. Hala ere, fenomeno bitxi bat gertatu zen, ar talde batek babesturik sentitzen ziran, leku bereberara joaten ziren, eta han beren gorputza zaintzen eben bakarrik, gainerako saguei erabateko enpatia erakutsiz. Ar horiek ez zuten bikotekiderik bilatzen, ezta sozializatu ere. Ezustekoan, emakumezkoek interes handiagoa zuten sagu horiengan, eraso-jarrera eukienek baino, eta "ederren taldea" izena jarri zioten. Arazo bera eukien, arazo bakarra, ez zuten ugaltzeko asmorik.[12]

Experimenduaren grafika.

Horrela, esperimentuaren azken fasera iritsiko ziran, desagertze-fasera. Esperimentuaren garai honetan, eme berriek ez zuten haurdun geratu nahi. Jaiotzen ziren kume apurrak ez ziren heldu fasera, ez zegoen gizarte hau salba zitekeenaren zentzurik. Gizartea kolapsatu egin zen, denbora kontua besterik ez zen inor ez geratzeko.[13]

1973 urtean, esperimentua amaitutzat eman zen. 27 sagu, 23 eme eta 4 ar geratu ziren bizirik. Gazteenak 90 urteko giza bizitzaren baliokidea eukien.[14]

Esperimentu honen atzean 24 esperimentu gehiago egin ziren, horrela “Univetso 25” esperimentura heldu ziren.[15]

Eragin kulturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Scientific American aldizkariaren artikulua 1962 urtean iritsi zen, gainpopulazioa interes publiko handiko gai bihurtu zen, eta eragin kultural handia euki zuen.

John B. Calhounek bere lana azaldu eban termino antropomorfikoetan, bere ideiak publiko handi batentzat, Tom Wolfek kontzeptuari buruz idatzi zuen, bere artikuluan: "Oh Rotten Gotham! Sliding Down into the Behavioral Sink".

John B. Calhoun-nen lana komiki-liburuetan aipatu zan, adibidez: Batman eta 2000 AD.8 komikietan.

John B. Calhounek ikusi zuen nola sagu populazioaren Gizarte-kolapsa gertatzen zan, "heriotza espiritual" gure gizartea erakusten du, gorputzaren heriotzari erreferentzia eginez, 2:11 “Apokalipsiaren” liburu biblikoan aipatutakoa.[9]

John B. Calhoun arratoiekin egindako lanak inspiratu zuen, Mrs. “Frisby and the Rats of NIMH”, Robert C. O 'Brienek idatzitako liburua, 1982ko “The Secret of NIMH” film animatua egokitu zena.[16]

Gizakiei aplikatzeko aukera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esperimenduaren inplikazioei buruzko eztabaidak dagos. 1975ean Jonathan Freedman psikologoak bigarren hezkuntzako eta unibertsitateko ikasleak kontratatu zituen ondorioak portaeran neurtzen zituzten esperimendu batzuk egiteko. Estresa, deserosotasuna, erasoa, lehiakortasuna eta “antipatia” orokorra neurtu zituzten experimenduetan. Berak adierazi zuen ez zuela eragin negatiborik aurkitu. Ikertzaileek argudiatu zutenez, "Calhounen lana ez zen soilik dentsitateari buruzkoa zentzu fisiko batean, alorretako unitateetako banako kopurua bezala, baizik eta interakzio sozialaren mailei buruzkoa.[17]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Behavioral sink» Psychology Wiki (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  2. Hall, Edward Twitchell. (1966). The hidden dimension. Garden City, N.Y., Doubleday (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  3. (Ingelesez) Scientific American 1962-03: Vol 206 Iss 3. Nature America, Inc. 1962-03 (Noiz kontsultatua: 2022-10-20).
  4. (Ingelesez) «APA Dictionary of Psychology» dictionary.apa.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  5. Roger R. Hock. (2005). Forty studies that changed psychology. Pearson Prentice Hall ISBN 978-0-13-114729-4. (Noiz kontsultatua: 2022-10-20).
  6. Txantiloi:Ingelera Arroyo, Unax. (2022). Behavioral sink. , PDF or..
  7. (Gaztelaniaz) «Drenaje conductual - Negapedia» es.negapedia.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  8. Calhoun, John B.. (1970-11). «Population Density and Social Pathology» California Medicine 113 (5): 54. ISSN 0008-1264. PMID 18730425. PMC 1501789. (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  9. a b Calhoun, John B. (1973-01). «Death Squared» Proceedings of the Royal Society of Medicine 66 (1 Pt 2): 80–88. ISSN 0035-9157. PMID 4734760. PMC 1644264. (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  10. Calhoun, John B.. (1970-11). «Population Density and Social Pathology» California Medicine 113 (5): 54. ISSN 0008-1264. PMID 18730425. PMC 1501789. (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  11. (Ingelesez) «Universe 25, 1968–1973» The Scientist Magazine® (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  12. (Gaztelaniaz) «Universo 25: el famoso experimento sobre el hacinamiento con ratones» psicologiaymente.com 2021-02-26 (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  13. (Gaztelaniaz) de 2022, Por Daniel Cecchini7 de Enero. «El experimento que comparó ratones con humanos en una “sociedad sin necesidades” y terminó en atrocidades» infobae (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  14. (Ingelesez) Wiles, Will. «The Behavioral Sink | Will Wiles» cabinetmagazine.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-20).
  15. (Italieraz) «Universe 25: morte da utopia» Lega Nerd 2013-09-06 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  16. (Ingelesez) Visions, New. (2017-04-06). «Could ‘The Secret Of NIMH’ Happen In Real Life?» OMGFacts (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  17. Ramsden, Edmund. (2011-12). «From rodent utopia to urban hell: population, pathology, and the crowded rats of NIMH» Isis; an International Review Devoted to the History of Science and Its Cultural Influences 102 (4): 659–688.  doi:10.1086/663598. ISSN 0021-1753. PMID 22448542. (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]