Honoria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Honoria
Solidus-Honoria-RIC 2022.jpg
Enperadore

Bizitza
Jaiotza Ravenna417
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza Erroma455 (37/38 urte)
Familia
Aita Konstantzio III.a
Ama Gala Plazidia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak agintaria
Honoria (erdian), albo batean bere anaia Valentiniano III. eta bestean bere ama Gala Plazidia dituela.

Justa Grata Honoria (Ravena 419-Konstantinopla, 457?), Konstantzio III.a Mendebaldeko Inperioko Enperadorearen eta honen emazte Gala Plazidiaren alaba zen, azken hau, Teodosio I.a Handia enperadorearen alaba eta Honorio Mendebaldeko aurreko enperadorearen arrebaordea zelarik. Bere anaia Valentiniano III.ak oinordetu zuen Mendebaldeko Inperioaren gobernua, bien osaba zen Honoriogandik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honoria, Konstantinoplan hezia izan zen bere lehengusina Pulkeria, Arkadia eta Marinarekin, Arkadio enperadorearen alabak zirenak. Handik, bere bizitza erlijioso eta bakezalearik bat ez zetorrela, Atilari gutun bat bidali zion ezkontzeko eskatuz, bere lehengusu Teodosio II.aren eta bere amaren heriotzaren ondorioz sortu zen krisi politikoa probestuz. Hunoen erregeak, Honoriaren eskua aldarrikatu zuen, baina Valentinianok ezezkoa eman zionez, Atilak Aquileia arpilatu zuen 451. urtean.

Bere irudiarekin txanpondutako txanponek, augusto titulua eman ziotela lekukotzen dute.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1884an, Johann Palisa astronomoak, Honoria honen omenez izendatu zuen 236 Honoria asteroidea.