Hoplia coerulea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hoplia coerulea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaRutelidae
LeinuaHopliini
GeneroaHoplia
Espeziea Hoplia coerulea
Drury, 1773

Hoplia coerulea Scarabaeidae familiako kakalardoa da. Txikia da, 8-9,5 zentimetro luze, eta arrak erraz ezagutzen dira, urdin metalkarak baitira, distira irisatuekin. Emeak, berriz, grisak dira. Habitat ugari izan ditzake bizileku (belardiak, mendiko larreak, oihanetako soilguneak, hezeguneak), baina beti uretatik gertu. Hego-mendebaldeko Europan dago banaturik: Frantziako erdialde eta hegoaldean, eta Iberiar penintsularen ipar-ekialdean. Euskal Herriari dagokionez, Iparraldean, Nafarroa Garaian eta Gipuzkoan atzeman dira.[1][2] Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrendan jasorik dago.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]