Horatio William Parker

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Horatio William Parker
Horatio William Parker 1916.jpg
Bizitza
Jaiotza Auburndale1863ko irailaren 15a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Cedarhurst (New York)1919ko abenduaren 18a (56 urte)
Irakaslea(k) George Whitefield Chadwick
Jarduerak
Jarduerak musikagilea eta musika-irakaslea
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Genero artistikoa opera
Musika instrumentua Organoa

Horatio William Parker (Auburndale, Massachusetts, AEB, 1863ko irailaren 15a - Cedarhurst, New York, AEB, 1919ko abenduaren 18a) musikagilea, zuzendaria eta irakaslea izan zen. Bostonen egin zituen musika-ikasketak, eta geroago Munichen jarraitu zituen, J.G. Rheinberger-ekin. New Yorkera itzuli zenean, kontserbatorioko irakaslea izan zen, Dvorák zuzendaria izan zen garaian. 1894. urtean Yale Unibertsitateko irakasle izendatu zuten, eta hango koruko zuzendaria izan zen. New Havengo Orkestra Sinfonikoaren sortzailea izan zen. Parkerren lan nagusiak korurako idatziak dira: Hora novissima (1893) oratorioa; Hymnos Andron oda; eta The Dream of Mary (Mariaren ametsa) erlijiozko alegia. Bi opera ere idatzi zituen, Mona (1912) eta The Fairyland (1915), eta organorako musika, pianorako lanak, ganbera-musika, orkestrarako musika, eta baita liburu bat ere, Music and Public Entertainment (1911).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]