Horcasitas dorrea

Koordenatuak: 43°14′10″N 3°12′35″W / 43.23611°N 3.20972°W / 43.23611; -3.20972
Wikipedia, Entziklopedia askea
Horcasitas dorrea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaArtzentales
Koordenatuak43°14′10″N 3°12′35″W / 43.23611°N 3.20972°W / 43.23611; -3.20972
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVIII. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Arkitektura neoklasikoa
Ondarea
EJren ondarea7

Horcasitas dorrea Artzentalesko Traslaviña auzoko dorretxea da, Traslaviñako geltokia ikusmenean duela. XVIII. mendeko jauregia da, oinplano karratukoa[1].

2013ko uztailaren 11n Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna[2].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorrearen bolumen osoa eta haren eraikuntza guztia sartzen da mugaketan, eta bai planoko mugaketaren barruan kokatutako arboladi autoktonoa ere, baldin eta 100 cm-ko eta hortik gorako enborra badute arbolek.

Hortaz, mugaketaren eremua honako muga hauek zedarritzen dute: hego-ekialdean: dorreren gorputzaren hego-ekialdeko fatxadarekiko lerro paraleloa, fatxadatik 45 m-ra trazatua; hego-mendebaldean: sarbide-errepidearen eta partzelaren arteko muga; ipar-ekialdean: aldameneko jabetzarekiko muga, zeina eraikuntza-multzoaren ipar-ekialdeko fatxadatik 20 m-ra kokatua baita; eta iparraldean: eraikuntzaren iparraldeko fatxadarekiko lerro paraleloa, fatxadatik 30era trazatua.

Eraikin hau Artzentales udalerrian dago, landa-ingurunean, BI-630 errepidera doan adar baten alboan. Eraikuntza-multzoa trinkoa da, eta muino txiki baten dago kokatua. Inguruan espazio librea du erdi tamainako arboladi txiki batekin.

Errepidetiko sarbidea zidor batetik egiten da; zidor horrek aldapa leun eta labur bat du, eta gorantz doala eraikuntza nagusiaren aurrealdera ailegatzen da. Artzentaleseko Horcasitas dorreak bolumen original bat osatzen du: gutxi gorabehera 15,10 x 15,10 metroko orubea du, zeinetan 7,90 x 7,90 metroko oina duen dorre bat sartzen den. Emaitza hauxe da: bi gorputzeko bolumen trinkoa, muino txiki baten kokatua, zeinetan dorrearen gorputza nabarmen gailentzen den.

Dorreak hiru solairu eta ganbara bat ditu; lehen eta bigarren solairuetan inpostarekin, eta harri-golaz ebatzitako amaierako erlaitzarekin, zeinaren gainean bermatzen baita lau isuriko estalkia. Harrizko erlaitzaren azpian, bi metrorik behin, gargolatzat harrizko kanoi batzuk daude, izkina bakoitzean bat eta aurpegi bakoitzean bi. Dorrearen bigarren solairuan -bi leihoren artean kokatuta- bada Horcasitas-tarren armarri eder bat, lanketa kultukoa eta barroko joerako akaberaduna.

Bolumenaren gainontzekoa honela dago osatua: altura bat gutxiagorekin; guzti ere, tamaina oneko harlanduez eta kalitate eta lanketa oneko harlangaitzez egina da; horiekin osatzen dira leihoetako eskimalak zein markoak eta bai lehen solairuko inposta-lineak -hegoaldeko fatxadak zeharkatzen dituztenak- eta erlaitz-linea ere, zeina gola-forman egina baita dorrerako erabilitako antzeko aterabidearekin, baina harrizko kainoi barik. Beheragoko gorputz honen estalkia hiru isurikoa da.

Funtzionalki, ekialdeko fatxadan, sarbide bakarraz ordenatzen da eraikuntza; sarbide hori arku apalduaz egina dago, zeinetatik beheko solairura sartzen baita. Solairu horretan hasten den eskailera bakarretik lehen eta bigarren solairuetara eta teilatu azpikora sar daiteke. Solairu guztiek dute dorrearen gorputz barrurako sarbidea.

Artzentaleseko Horcasitas dorreren eraikuntza-multzoak balio handiak ditu: morfologikoak -konposiziozkoak eta formalak-, tipologikoak eta eraikuntzazkoak.

Horretaz gain, baditu balio historikoak; izan ere, 1662. urtean baitu etorkia, eta oraingo egitura baliteke eraikuntza-estratifikazio baten emaitza izatea. Bestalde, egungo bolumenak baditu aparteko balioak, izan ere, landa-lurretako egoitza bat eta zainketa-dorre bat nahastearen ondorioa baita egungo eraikuntza-taxua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa