Horizon Zero Dawn
Itxura
Horizon Zero Dawn 2017ko Guerrilla Games herbeheretar bideo-joko konpainiaren rol bideo-joko bat da, PlayStation 4 eta Microsoft Windowserako garatua.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Horizon Zero Dawnen istorioa, gure planetan baina etorkizunean, 1000 urte inguruan proiektatzen da, zehazkiago 3040. urtean. Eszenatoki post-apokaliptiko batean, gizakiak, ezagutzen ez den hondamendi baten ondorioz, gizarte tribal primitiboen garaira itzuli dira. Denboraren poderioz, tribu hauek ohitura, tradizio, interes eta sinesmen ezberdinak hartu zituzten. Horizon Zero Dawnen munduko hiru tribu ezagunenak hauek dira: Nora, Carja eta Oseram.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau bideojokoei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |